Europako Unibertsitate Eremuari egokitutako 18 doktoretza programa sortzea onetsi du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak. Erabaki honekin, NUPek 23 doktoretza programa ditu osotara, 18 doktoretza programa hauek 2009ko apirilean ontzat emandako beste bosti gehitzen baitzaizkio.
Hauek dira programa berriak: Ingurumen Agrobiologia, Elikagaiak eta Giza Osasuna, Bioteknologia, Ondare Zuzenbidea, Musika Gaitasunen Garapena, Aldaketa Dinamikak Gizarte Moderno Aurreratuetan, Ekonomia, Kudeaketa eta Antolaketa, Energia Berriztagarriak, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekaniko, Aplikatu eta Konputazionala, Eskuhartze Soziala eta Ongizatearen Estatua, Matematika Metodoak eta Aplikazioak, Lan Arriskuen Aurreikuspena, Kimika Sintetiko eta Industriala, Kimika Iraunkorra, Osasun Publikoa, Komunikazioen Teknologia eta Teknologia eta Kalitatea Nekazaritzako Elikagaien Industrietan.
Bestalde, 2009ko apirilean onetsitako bost programak hauek dira: Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura.
Gobernu Kontseiluak onetsi du, halaber, doktoretza programa hauetariko zortzi Unibertsitateen Kontseiluari bidaltzea egiazta ditzan. Programa hauek dira: Elikagaiak eta Giza Osasuna, Ondare Zuzenbidea, Aldaketa Dinamikak Gizarte Moderno Aurreratuetan, Ekonomia, Kudeaketa eta Antolaketa, Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritza, Eskuhartze Soziala eta Ongizatearen Estatua, Osasun Publikoa eta Teknologia, eta Kalitatea Nekazaritzako Elikagaien Industrietan.
Azkenik, Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak Nafarroako Gobernuari bidali dizkio, baimena emateko, 23 doktoretza programak, 114/ 2009 Foru Aginduak ezarri bezala.