Joan eduki nagusira

Bihar, osteguna, otsailak 4, irekiko du Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2009-10 ikasturteko bigarren seihilekoko matrikula-epea Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle Gradu berriko 300 ikasle ingururentzat. Inskripzioa Interneten bidez egin ahalko da modu jarraituan, bihar goizeko 09:00etatik hasi eta otsailaren 5eko (ostiraleko) 13:00ak arte. Unibertsitateak Ikasgelategiko 017. ikasgela erabiltzeko moduan jarriko du egun horietan, 09:00etatik 13:00etara, Interneterako sarrerarik ez dutenentzat.

Europako Unibertsitate Eremuari (EUE) egokitutako gradu berrien irakaskuntza-antolamendua eta matrikula sehilekotan antolatzen dira lauhilekotan antolatu ordez, plan zaharreko titulazioekin gertatzen den bezala. Zehazki, seihileko bakoitza 20 astez osatuko da. Lehen seihilekoa 2009ko irailaren 3an hasi zen eta joan deneko urtarrilaren 23an bukatu zen. Bigarren seihilekoa, berriz, otsailaren 8a eta ekainaren 26a bitartean garatuko da.

Gradu ikasketetarako jarraibideetan jasotzen den bezala, bigarren seihilekoko ebaluaziorako aldiak izango dira ekainaren 14tik 26ra. Data horietan ezarri ahalko dira azterketak edo ebaluazioko azken probak, plangintzan hala ezarrita daukaten irakasgaietarako.

2009-10 ikasturtean egongo dira batera azkenekoz egutegi zaharra, egungo diplomatura, lizentziatura eta ingeniaritzei dagokiena, eta egutegi berria. Izan ere, 2010-11 ikasturtean, titulazio guztiak Europako Unibertsitate Eremuari egokituak egongo baitira.

Arautegi berriko berritasunen artean, Graduko ikasleek lehen seihilekoan gainditu gabeko eta inskripziorik egin gabeko irakasgaiak matrikulatu beharko dituzte bigarren seihilekoko irakasgai berrietako matrikula egin baino lehen. Horretaz gainera, NUPeko iraupen arautegiaren arabera, bigarren matrikulari dagokion sehilekoaren amaieran, kredituen % 20 gaindituta eduki beharko dute ikasleek.