Joan eduki nagusira

zoom Andrea Ollo Lopez

Andrea Ollo Lopez

Andrea Ollo López NUPen Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziadunak bere doktoretza tesian aztertu ditu lanaren antolamenduan praktika berriek (LAPB) langileen gain dituzten eraginak, eta, orokorrean, aldeko eraginak dituztela aurkitu du.

Un análisis a nivel de empleado de la incidencia y los efectos de las nuevas prácticas de organización en el trabajo” izenburua duen doktoretza tesia José Alberto Bayo Moriones eta Martín Larraza Kintana irakasleek elkarlanean zuzendu dute. Izan ere, biak dira NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak eta tesiak Bikain cum laude kalifikazioa erdietsi du. Andrea Ollo López doktoretza ondoko bekaduna da NUPen eta gaur egun errendimendu handiko lan sistemei buruzko proiektu batean jarduten du.

LAPBen artean txandaka aritzea edo lan talde autonomoak sortzea dago, esaterako. Literaturan bada eztabaida bat praktika horiek langileen gain dituzten ondorioei buruz. “Aurkakoek argudiatzen dute enpresa emaitzak gehitzen direla LAPBak lan eskaera areagotzeko mekanismoa besterik ez delako, eta aldekoek, aldiz, argudiatzen dute enpresa emaitzaren ondorio onuragarria praktika horiek lanpostuaren erakargarritasuna eta interesen aldeko eragina sortzen dutelako dela, eta langileek jarrera eta portaera egokiekin erantzuten dutela”.

Ikertzaile honek dioenez, bai aldekoek bai aurkakoek badute arrazoia neurri batean langileentzako ondorioei buruz. “Praktika berriek langileek jasotzen duten ordainsaria eta lanpostuaren erakargarritasuna areagotzeaz gain, langileak egiten duten ahaleginaren gaineko eragin positiboa ere badute. Nolanahi, LAPBek lan gogobetetasunaren gainean duten eragin globala positiboa da” adierazi du ikerketa lana egin ondoren.