Joan eduki nagusira

zoom Emandako ikastaro bateko irudia

Emandako ikastaro bateko irudia

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kultura Jardueren Atalak 2010eko lehen lauhileko honetan emango dituen ikastaroetan izena emateko epea ireki da. Guztira, hamabost ikastaro hasiko dira otsailetik aurrera, horietatik hiru Tuteran; izan ere, Ondarea eta Arte Plastikoak, Euskara, Komunikazioa, Irudia eta Soinua, Zientzia eta Teknologia, eta Gastronomia geletakoak dira.

Kultura Jardueren Bulegoan eman daiteke izena, Ikasgelategiko 019. gelan, goizeko 8:30etik 14:30era bitartean. Kuotak aldatu egiten dira ikastaroaren ordu-kopuruaren arabera eta izena eman dutenak unibertsitate komunitateko kideak baldin badira edo ez. Hala, unibertsitateko kideek eta ikasle ohiek 52 eta 89 euro bitarte ordaindu behar dute inskripzioa egiteko; Unibertsitatearen adiskideek, berriz, 144 eta 201 euro bitarte, eta erakundetik kanpoko pertsonek, 151 eta 212 euro bitarte.

Interesdunek argibide gehiago eskura ditzakete bulego horretan, 948 16 8972 eta 948 16 8478 telefonoen bidez, actividades.culturales@unavarra.es helbide elektronikoaren bidez eta http://www1.unavarra.es/cultura webgunearen bidez.

Eskaintza anitza

Euskara Gelak antolatutako bi ikastaroak sormen idazketari eta bertsolaritzari buruzkoak dira. Zehazki, Idazketa sortzailearen lantegiak 20 orduko iraupena du eta astearteetan 19:00etatik 21:00etara emango da otsailaren 2tik apirilaren 13ra bitartean. Bertsolantegia. Bertsogintzara hurbilketa teoriko-praktikoak 20 orduko iraupena du eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara emango da otsailaren 3tik apirilaren 14ra bitartean.

Tuteran emango da Ondarea eta Arte Plastikoen Gelako Pintura ikastaroa, asteazkenetan 18:30etik 20:30era, otsailaren 3tik apirilaren 4ra bitartean. Gela honetan bertan, baina Iruñean, 30 orduko Pintura al natural ikastaroa eskaintzen da ostiraletan 17:30etik 20:00etara, otsailaren 5etik maiatzaren 14ra bitartean.

Komunikazio Gelak sei ikastaro eskaintzen ditu lauhileko honetan: Hablar en público, astelehenetan 16:00etatik 20:00etara, otsailaren 8tik martxoaren 8ra; Cómo hacer una exposición oral de un proyecto, asteazkenetan 19:00etatik 21:30era, otsailaren 10etik martxoaren 31ra; La Biblia: una mirada literaria, astelehenetan 12:00etatik 14:00etara, otsailaren 1etik maiatzaren 17ra; El rostro de Grecia en el espejo de Europa, astelehenetan 10:00etatik 12:00etara, otsailaren 1etik maiatzaren 17ra; Temas actuales de medio ambiente (Tuteran), asteazkenetan 16:00etatik 18:00etara, otsailaren 3tik maiatzaren 19ra; eta La modernidad a debate: desafíos y retos de una sociedad de transición (Tuteran), ostegunetan 16:00etatik 18:00etara, otsailaren 4tik maiatzaren 27ra.

Irudia eta Soinua Gelako ikastaroak bi dira: Cine documental: introducción práctica, astearteetan 18:30etik 21:00etara, otsailaren 2tik apirilaren 27ra; eta Estética del cine. Cómo ver una película, astelehenetan 16:00etatik 19:45era, otsailaren 1etik martxoaren 22ra.

Zientzia eta Teknologia Gelan PhotoShop ikastaroa eskaintzen da ostegunetan eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara, otsailaren 4tik martxoaren 25era.

Azkenik, Gastronomia Gelan bi ikastaro aurreikusten dira: Cocina saludable de supervivencia, astelehen eta astearteetan 16:30etik 19:00etara, otsailaren 22tik martxoaren 16ra; eta Cocina para invitados, astelehen eta astearteetan 16:30etik 19:00etara, apirilaren 12tik maiatzaren 4ra.