Joan eduki nagusira

zoom NUPek editatutako argitalpenen xehetasuna

NUPek editatutako argitalpenen xehetasuna

Nafarroako Unibertsitate Publikoko argitalpenen katalogoari alta eman zaio DILVEn (Distribuidor de información del libro español en venta). Interneteko plataforma berri hori liburuaren kateko profesional guztiei zuzentzen zaie. Horren bidez, hedapen zabalago eta arinagoa izango dute Unibertsitateak argitaratutako liburuek. Unibertsitatearen katalogoan orain 178 argitalpen biltzen ditu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak erregulartasunez argitaratzen ditu Argitalpen Atalaren bidez, monografia zientifikoak, liburuak eta irakaskuntzari laguntzeko eskuliburuak. Material horiek, inprimatuek edo ikus-entzunezkoek, osatzen dute Unibertsitatearen argitalpenen katalogoa, eta NUPen eska daitezke, erosketa-inprimaki baten bidez, edota liburu-dendetan erosi. Espainian, unibertsitateetako argitaletxeek argitaratzen dituzten liburuak urteko liburuen ekoizpenaren % 7 dira.

Hemendik aurrera, DILVE plataforman sartu eta gero, liburuaren kateko profesional guztiek –editoreek, saltzaileek, banatzaileek, liburuzainek, online dendek, liburu eta irakurketarako webguneek, hedabideek...- argitalpen horietako datuak atera ahalko dituzte (laburpenak, formatuak, azalak, zatiak), informazio, banaketa, sustapen eta salmenta jardueretan integratzeko.

Argitaletxe bakoitzak du ardura bere datuak kudeatu, eguneratu eta zuzentzeko eta DILVEn duen katalogoa handitzeko. Bestetik, plataformako erabiltzaileek, liburuak aukeratzerakoan, hainbat irizpide erabil dezakete: argitaletxea, bilduma, gaia, izenburua, egilea, testu eremuak, berritasuna, argitalpen data, argitaletxearen katalogoan duen kokapena, prezioaren aldaketa, testu-liburua, eta abar.