Joan eduki nagusira

zoom Iruñeko Santo Tomás ikastetxeko ikasleak, Nafarroako Unibertsitate Publikora egindako bisitaldian

Iruñeko Santo Tomás ikastetxeko ikasleak, Nafarroako Unibertsitate Publikora egindako bisitaldian

Guztira 3.414 lagun etorri dira bisitan, 2009. urtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko Arrosadiko campusa ikustera, “Ateak Zabalik” izeneko programa dela-eta, horrela modua ematen baitzaie, hala egin nahi dutenei, hezkuntza erakunde honen instalazio nagusietan zehar ibilbide gidatua egiteko.

Bisitari gehienak (1.800 lagun guztira), 2009. urtean etorri diren Bigarren Hezkuntzako 40 ikastegietakoak izan dira. Iruñeko campusera etorri ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko hezkuntza eskaintza eta instalazio eta zerbitzu nagusiak ezagutzera. Hala ere, bestelako elkarteek, taldeek eta jende ospetsuak ere bisitatu dute Unibertsitatea.

Doakoa den “Ateak Zabalik” izeneko programan parte hartzeko interesa dutenek bisitaldirako eskaera egin dezakete 948 169007 telefono zenbakian edo oficina.promocion@unavarra.es posta elektronikoko helbidean.