Joan eduki nagusira

zoom Ikasle bat Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko baliabide zentroa erabiltzen.

Ikasle bat Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko baliabide zentroa erabiltzen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiak aukera ematen du bigarren seihileko honetan alemanezko, txinerazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko oinarrizko ikastaroetan (A1.2 eta A2.2 mailak) sartzeko. Horretarako, maila probetarako epe bat ezarri da, urtarrilaren 7tik 19ra. Probak egiteko, 9:00etatik 19:00etara, etenik gabeko ordutegian, ez da aldez aurreko hitzordurik eskatu behar.

Oinarrizko ikastaroak otsailaren 1etik ekainaren 25era egingo dira. Seihilekotan antolatuta daudenez, aukera ematen dute ikasle berriak sartzeko. Gainerako mailetan, berriz, urteko eskaintza egiten denez, irailean matrikula epea itxi eta gero ez da ikasle berririk onartzen.

Maila probetan zehaztuko da interesdunek ikastaroetan sartzeko maila egokia duten ala ez. Proba horiek NUPeko Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian egingo dira, Sario eraikinean (3. modulua), urtarrilaren 7tik 19ra. Ez da aldez aurreko hitzordurik eskatu behar. Ordutegia ondoko hau da: 9:00etatik 19:00etara.

Behin maila probak burututa, ikasleek matrikula egin ahalko dute, urtarrilaren 22tik 29ra, aldez aurretik adieraziko zaien ordutegian. Ikastaroek, otsailaren 1etik ekainaren 25era, 60 orduko iraupena izango dute. Hizkuntza bakoitzaren ordutegia Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiaren http://www1.unavarra.es/centroidiomas web orrian ikus daitezke, “última hora” atalean.

Prezioei dagokienez, ikaslea unibertsitateko komunitatekoa izan ala ez, aldatu egiten dira. Izan ere, Unibertsitateko ikasleentzat, ikastaroaren prezioa 188,90 € da; NUPeko langileentzat eta parekatuentzat 236,20€ da; Unibertsitateko ikasle ohientzat 307€ eta NUPekoak ez direnentzat 472,30€