Hasiera > Kirolak > Lehiaketak > Unibertsitateko txapelketak
Unibertsitateko adiskide eta kideen arteko lehiaketa bat da, seihilekoka egiten dena (udazkenean eta udaberrian)
Baldintza hauetakoren bat betetzen duten guztiek:
Gizonezkoak | Emakumezkoak | Taldeko kirolak | Prezioa |
BAI | BAI | Saskibaloia 3 x 3 | 30 € taldelko |
BAI | BAI | 7ko futbola | 100 € taldelko |
BAI | BAI | Areto-futbola | 100 € taldelko |
Gizonezkoak | Emakumezkoak | Banakako kirolak-Binakakoak | Prezioa |
BAI | BAI | Eskalada | 10 € pertsonako |
BAI | BAI | Frontenisa Banaka | 10 € pertsonako |
BAI | BAI | Frontball | 10 € pertsonako |
BAI | BAI | Frontenisa Binaka | 20 € bikoteko |
BAI | BAI | Goma-paleta (binaka) | 20 € bikoteko |
BAI | BAI | Goma-paleta (banaka) | 10 € pertsonako |
BAI | BAI | Tenisa banaka | 10 € pertsonako |
BAI | BAI | Tenisa binaka | 20 € bikoteko |
BAI | Tenis mistoa binaka | 20 € bikoteko |
Oharra- Talde mistoak ere onartuko dira, eta gizonen kategorian hartuko dute parte.
Udazkeneko torneorako inskripzioa 2023ko irailaren 4tik 17ra eginen da.
Ez dira onartuko datu guztiak beteta ez dituzten inskripzioak.
Taldean egiten diren kirolen inskripzioan, taldeko ordezkariak bidali beharko du inprimaki betea. Binakako kirolen kasuan, bikoteko kideetako batek bidali beharko du.
Inskripzioa soilik posta elektronikoaren bidez egiten ahal da. Kontuan hartuko da inskripzioak zer ordenatan egin diren.
Sartu zerbitzuen atarian (Unibertsitateko helbidearekin eta pasahitzarekin).
Behin sartuta, hautatu “Kultura eta kirolak” aukera, eta, ondoren, egin klik “Jardueretan izena ematea” aukeran. Eman “ikastaroak” botoiari, eta hautatu NUP Torneoa. Han, aukeratu kirola eta egin ordainketa.
Bidali ordainagiria posta elektronikoaren bidez deportes@unavarra.es helbidera.
Ordainketak irailaren 17ra arte eginen dira, hori baita inskripzioak egiteko azken eguna.
Egutegiak webgunean argitaratuko dira 2023ko irailaren 21etik aurrera.
Torneoa irailaren 25etik aurrera hasiko da zenbait modalitatetan.
Torneo bakoitza erregulatzeko, bere arauak (oinarriak), arautegi orokorra eta Espainiako federazioaren arautegi ofiziala hartuko dira kontuan.
Oinarri hauetan azaltzen ez den beste edozein gorabehera Lehiaketa Batzordeak erabakiko du.
Egutegiak, emaitzak eta sailkapenak Unibertsitateko kirolen webgunean argitaratuko dira.
Antolatzaileek parte-hartzaileei edo taldeetako ordezkariei egin beharreko banakako jakinarazpenak edo haiek elkarri egin beharrekoak Unibertsitateak ikasle bakoitzari esleitzen dion helbide elektronikoaren bidez eginen dira.
Modalitate eta kategoria bakoitzeko lehenbiziko hiru sailkatuek ECTS kreditu bat jasoko dute (udazkeneko txapelketan eta udaberriko txapelketan), baldin eta gutxienez sei lehiakide badaude eta txapelketako partiden % 80 jokatu badituzte.
Modalitate bakoitzeko lehenbiziko sailkatuek 2024. urteko Nafarroako Unibertsitate-txapelketan hartzen ahalko dute parte.
Ez da dirurik itzuliko ardura Kirol Bulegoarena ez bada.
Torneo bakoitza erregulatzeko, bere arauak, arautegi orokorra eta Espaniako federazioaren arautegi ofiziala hartuko dira kontuan.
Inoren nortasuna ordezkatzeak banakako edo taldekako lehiaketatik kanporatzea ekarriko du.
Arbitratzea lehiaketan dauden bi taldeen arteko adostasunez eginen da, taldeko kirolen finalaurrekoetan eta finaletan izan ezik, haietan arbitroak egonen baitira.
Oinarrietan azaltzen ez den edozein gorabehera Lehiaketa Batzordeak erabakiko du.
Lehiaketa Batzordearen erabakiak apelaezinak dira, eta ezin da gorako errekurtsorik aurkeztu.
Parte-hartzaile guztien bertaratzea kontrolatuko da, bai jokalekuan bertan, baita instalaziora sartzeko erregistroan ere. Horretarako, Unibertsitateko txartela edo NANa aurkeztu beharko da.
Instalaziora sartzeko, beharrezkoa izanen da Unibertsitateko txartela erakustea, eta aldez aurretik aktibatuko da NUPen torneoan parte hartzeko.
Jokalariek Kirol Bulegoko idazkariak partida baino lehen eginen duen akta ofizialean agertu beharko dute.
Kontrol horrek baliokidetzagatik kredituak lortzeko frogagiri gisa balioko du, bai eta lehiaketa-arauak betetzeko ere.
Parte-hartzaileak Unibertsitateko txartelarekin sartuko dira instalazioetan, gehienez ere topaketa hasi baino ordu erdi lehenago, eta bukatu eta ordu erdira aterako dira.
Prozedura:
I.- Geroratu edo aldatu nahi den partidan parte hartu behar duten taldeen ordezkariek kirol instalazioetako harrera-lekura deitu behar dute (948168490 telefonora, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 22:00etara) zer ordutegi dauden libre galdetzeko.
II.- Partidak aldatzeko eskaerak bi taldeetako ordezkariek adostu ondoren egiten ahalko dira, betiere programatutako ordutegia baino 48 ordu lehenago gutxienez. Eskaerak lanegunetan bidali behar dira. Horretarako, atal guztiak beterik izanen dituen akta aurkeztu behar da (harrera-lekuan jasotzen ahal da, edo webgunean deskargatu), aukeratutako data eta ordutegi berriak zehaztuta eta bi ordezkariek sinatuta, eta Lehiaketa Batzordeari eman beharko zaio, modu presentzialean edo elektronikoki deportes@unavarra.es helbidera. Aldaketak ez du balio ofizialik izanen Lehiaketa Batzordeak baimendu arte.
III.- Lehiaketa Batzordeak bi taldeetako ordezkariei erantzunen die partidaren aldaketa onetsi edo ukatu duen jakinarazteko.
IV.- Baldintzaren bat betetzen ez bada, batez ere Lehiaketa Batzordeari jakinarazten ez bazaio, ez da ulertuko partida geroratu dela, baizik eta ez agertutzat hartuko da.
V.- Geroratuko partidak aldaketa horri dagokion fasea bukatu baino lehen jokatu beharko dira, eta ezin izanen da beste partida bat geroratu jokatu gabeko partida geroratu bat dagoen bitartean.
VI.- Ostiraletan jokatuko dira geroratutako partida guztiak. Kirol bakoitzaren oinarrietan dago zehaztua zer ordutegitan egiten ahal diren partidak.
Torneoari buruzko informazio guztia webgune honetan dago kontsultatzeko:
http://www.unavarra.es/deportes/lehiaketak/unibertsitateko-txapelketak?languageId=100001
Ordezkariekin harremanetan jartzeko, Unibertsitateak emandako helbide elektronikoa erabiliko da.
Eskaladako NUPen Udazkeneko Torneoa NUPeko rokodromoan eginen da azaroaren 17an, 16:00etatik aurrera.