Hasiera > Kirolak > Jarduerak > Actividades Campus de Tudela
NUPek Tuterako Udalarekin Clara Campoamor Udal Kirolgunearen instalazioak erabiltzeko sinatutako kontratuari esker, unibertsitateko Tuterako campuseko komunitateko kideek kirol txartel bat izateko aukera izanen dute Iruñeko campusekoek dituzten antzeko baldintzetan, bai kirol zerbitzuari dagokionez, bai baldintza ekonomikoei dagokienez ere.
Tuterako campuseko kirol txartelak Clara Campoamor kirol elkarteak antolatzen dituen helduentzako kirol-jarduera sorta zabal batean parte hartzeko aukera emanen du, NUPek Iruñeko campusean dituen kirol instalazioetan eskaintzen diren modu berean.
Abonu hori erosiz gero, Tuterako unibertsitateko komunitateko kideek NUPen Iruñeko kirol instalazioak ere erabiltzen ahalko dituzte.
Kirol txartela eskatzeko, interesdunek Tuterako Unibertsitatearen Arreta Bulegora joan, inprimakia eskatu eta une horretan bertan ordaindu behar dute abonua, bankuko txartelaren bidez.
Abonuak (Kirok txartela) | ||||
---|---|---|---|---|
Unibertsitateko Tuterako komunitateko kideak | Hilekoak | Udazken. | Udaberri. | Urtekoa |
-NUPeko ikasleak (titulu ofizial edo berekietakoak)* | 17 € | 46 € | 69 € | 110 € |
- Unibertsitateko gainerako kideak eta parekatuak (1) | 22 € | 58 € | 87 € | 142 € |
* % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak salbuetsita daude instalazioen eta kirol jardueren prezio publikoak ordaintzetik.
Abonuak eta sarrerak erosteko gutxieneko adina: 17 urte
(1) Honako hauei aplikatuko zaie tarifa hau: NUPeko Tuterako campuseko irakasle eta ikertzaileei (jardunean daudenak edo erretiratuak) eta NUPeko Tuterako campuseko teknikariei eta kudeaketako eta administrazioko eta zerbitzuetako langileei (jardunean daudenak eta erretiratuak). Hauei ere aplikatzen ahal zaie: ezkontideari edo bikotekide egonkorrari –6/2000 Foru Legeak ezarritako moduan–, gurasoei (etxe berean bizi direla egiaztatuz gero) eta 30 urtetik beherako seme-alabei (etxe berean bizi direla egiaztatuz gero).
Kirol txartelek iraupen jakin bat dute, hura eskatu den eguna edozein dela ere.
TUTERAKO CAMPUSEKO KIROL JARDUERAK
Jarduera hauek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Tuterako campuseko komunitateko kideei zuzentzen zaizkie (ikasleei, irakasle eta ikertzaileei eta TEKAZELei).
Clara Campoamor Udal Kirolguneko instalazioetan honako hauek aurkituko ditugu: 25x8 kaleko igerileku estalia; padeleko 5 pista estali; 25 bizikleta dituen indoor txirrindularitzako aretoa; erabat hornitutako Fitness areto bat (370m2); Jarduera gidatuetarako 1. gela (195m2); Jarduera gidatuetarako 2. gela (85m2); Erabilera anitzeko aretoa (60m2); 60m2-ko erabilera anitzeko gela bat, tatamiz eta zintzilikatze entrenamenduetarako egiturez hornituta.
Clara Campoamor Udal Kirolguneak ikastaro ugari eskaintzen ditu, besteak beste hauek: Pump tonifikazioa, Gums tonifikazioa, Zintzilikatze ikastaroak, Iron Body, Crosstraining, Mantentze gimnasia, OCR, Run, Dance, Latin Fit, Step Tonifikazioa, Total Fitness, Pilates, Core, Yoga; uretako jarduerak, hala nola uretako Fitnessa eta Crosswima, bai eta igeriketa, triatloi, padel, arte martzial, fitness eta osasuneko ikastaroak ere.
Clara Campoamor Udal Kirolguneak kirol txarteletik (edo abonutik) kanpoko beste zenbait jarduera edo diziplina ere eskaintzen ditu; hori bai, horietan izena emateko ordaindu egin behar da. Tuterako kirol txartela duten Tuterako campuseko kideek, abonua izateagatik deskonturako eskubidea izanen dute.
Hau duzu Clara Campoamor Udal Kirolguneko jarduerei buruzko informazioa eskuratzeko esteka: CLARA CAMPOAMOR.
TUTERAKO KIROL ESKOLAK
Tuterako Kirol Eskolak Erriberako hiriburuko kirol klubekin egindako lankidetza-akordioen bidez kirola praktikatzeko lortutako guneak dira. Eskola horiek zenbait modalitatetako kirolak ikasteko edo praktikatzeko guneak eskaintzen dizkiete Tuterako campuseko ikasleei.
Sinbiosirako guneak lortzea da helburua, ikasleek kirolak ikasi eta praktikatzen goza dezaten, eta klubek gazteekin harremanetan jartzea lor dezaten, hau da, gazteek, kirolarekiko pasioa transmititu eta partekatzeaz gain, ekarpen positiboa egin dezaten beren klubetan, orain eta/edo etorkizunean.
Tuterako kirol eskola | Egunak eta orduak | Klub laguntzailea | ECTS kredituak | Zenbat postu |
Emakumezkoen areto futbola (2) |
Astelehenetan (19:00etan) eta asteazkenetan (20:00etan) |
UNION TUDELA | 1 |
3 |
Gizonezkoen 11ko futbola (2) |
Astelehen, astearte eta ostegunetan (20:15ean) |
UNION TUDELA | 1 | 6 |
(2) Doako jarduerak, Tuterako campuseko ikasleentzat bakarrik, Club Unión Tudela klubaren ekimenari esker.
Urteko/Udazkeneko abonuarekin (kirol txartelarekin |
Abonurik (kirol txartelik) gabe |
||||
---|---|---|---|---|---|
NUPeko ikasleak |
Unibertsitateko gainerako kideak |
NUPeko ikasleak |
Unibertsitateko gainerako kideak |
||
Jarduerak (25 ordu) |
13 € |
27 € |
51€ |
53 € |
Inskripzioaren zenbatekoa ordaintzen bada ere, horrek ez du esan nahi ikaslea onartua izan denik, interesdunak Kiroletako Unitateak eskatutako baldintzak bete behar baititu onartua izateko.
Jarduera hauetan izena emateko, 17 urte behar dira gutxienez.
Jarduera egiteko, beharrezkoa izanen da izena ematen dutenen kopurua eskaintzen den postu kopuruaren erdia izatea gutxienez.
Itzulketak
Ez da itzulketarik ez talde aldaketarik eginen Kiroletako Unitateari ez dagozkion arrazoiengatik.
Kredituak
Bertaratzea kontrolatzeko sistema bat ziurtatzen badute klubek, graduko ikasleek 1 ECTS kreditu lortzen ahalko dute kirol eskolan egiten duten jarduera bakoitzeko, baldin eta NUPek, kontrol horren bidez, 22 ordu egin dituztela egiaztatzen badu.
Jarduerak hasteko eguna:
Nola eman izena eta nola ordaindu
1.- Unibertsitateko komunitateko kideek NUPeko posta-kontuaren erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dituzte zerbitzuen atarian sartzeko. Atariaren barrenean, aukeratu “Kultura eta kirolak” fitxa, ondoren “inskripzioa jardueretan”, eta horren barruan aukeratu “Tuterako campusa” eta, azkenik, “Jarduerak eta tailerrak”. Bertan ikusiko duzue zer jarduera dituzuen aukeran.
Unibertsitateko komunitateko kideak