Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Klub Kulturala

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

Saioak

2024ko urtarrilaren 19a

Kultura eta erakundeak tokian kokatuz

. Elkarrizketa Pepa Octavio de Toledorekin eta Pablo Berásteguirekin

 

2023ko ekainaren 9a

Topaketa Gigi Johnsonekin. CVa (ATZERATUA)

. Solasaldia maila lokaleko eta mundu mailako kulturaz duen ikuspegiari buruz, bai eta kultur industrien etorkizunera begira identifikatzen dituen erronkei buruz ere 

 

2023ko martxoaren 17a

Gertaera kulturala gaur egun: Unibertsitateak Klub Kulturalaren erakundeekin egindako gogoeta

. Kultura eta gizartea. Juan María Sánchez Prieto, Soziologiako eta Gizarte Laneko Saileko katedraduna

. Zientzia eta kultura. Joaquín Sevilla Moroder, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko katedraduna

. Memoria eta kultura. Fernando Mendiola Gonzalo, Giza eta Hezkuntza Zientzien Saileko irakasle titularra

Debatearen moderatzailea: Javier Vidorreta Salillas, Gizarte Kontseiluaren burua

 

Eman kreditua zure kulturari programa eta Klub Kulturalaren erakundeak

. Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordearen eta Klubeko kideen arteko solasaldia

 

NUPeko Klub Kulturalaren

eraketa2022ko urriaren 7an
 
Klubaren aurkezpen publikoa

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegian

. Agurra eginen dute Ramón Gonzalo García errektoreak, Javier Vidorreta Salillas Gizarte Kontseiluko buruak eta Rebeca Esnaola Bermejo Kultura kontseilariak.

. Parte hartzen duten entitateen zerrenda irakurriko du Teresa Catalán Gizarte Kontseiluko Batzorde Akademikoko buru eta konpositoreak.
 

Klub Kulturaleko kideen lan-saioa
 

. Klubeko kideen aurkezpena

.  NUPeko Klub Kulturalaren helburuak

. Hurrengo saioetan lantzen ahal diren gai batzuen proposamena