Hasiera > Gizarte Kontseilua > Klub profesionalak > I+G+B-ko zuzendarien kluba
NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.
Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".
Aurrekariak
. NUPeko I+G+b-ko Zuzendarien Kluba Gizarte Kontseiluak sustatu eta antolatutako ekimena da, Ikerketako Errektoreordetzarekin eta beren beharretara egokitutako prestakuntza nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako I+D-ko arduradunekin lankidetzan. Klubaren bidez, profesionalek aukera dute beren esparru profesionalean egiten diren irakaskuntza-ekarpen hoberenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientzia profesionalak trukatzeko. Klub hori zuzendari horientzako topagune da, baita haiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke lankidetza-harremanak ezartzeko, bai haien artean, bai Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen artean.
. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.
Helburuak eta funtzionamendua
. Nafarroako enpresetako produktuaren garapeneko zuzendariz osatutako talde egonkor bat sortzea. Enpresak askotariko tamaina, profil eta arloetakoak izanen dira, eta taldearen xedea izanen da beren beharretara egokitutako prestakuntza jasotzea eta beren jardun profesionalari buruzko esperientzia praktikoak partekatzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientaziopean.
. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan. Haien edukia klubeko kideek eztabaidatuko dute, kolaboratzaile akademikoek proposatuta.
. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.
. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela.
. Klubeko kideren batek hiru bileraz jarraian kale egiten badu, bazkidetza kenduko zaio, eta, ondorioz, ez zaio hurrengo bileretako deialdirik bidaliko.
Osaera:
Irakaskuntzako arduraduna:
Koordinatzaileak:
Kideak:
NUPeko I+G+b-ko Zuzendarien Kluba eratzeko bilera