Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gizarte Kontseilua

Hasiera > Gizarte Kontseilua > Kontseilu aholku-emaileak

Kontseilu aholku-emaileak

Fakultate eta Eskolen Kontseilu aholku-emaileak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak azken urteetan zenbait ekimen jarri ditu martxan bere prestakuntza-jarduera ingurune sozial eta profesionalaren iritzira zabaltzeko. Hori horrela, bere irakaskuntza ofizialak Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko egin zuen prozesua NUPeko hezkuntza-ereduari buruzko foroak egin zuen hausnarketaren ondorio izan zen, non Unibertsitatetik kanpoko dozenaka profesionalek hartu baitzuten parte. Ondoren, parte-hartze hori oso esanguratsua izan da graduen eta masterren eskaintza akademiko berria definitzeko eta dagoeneko martxan zeuden tituluak behar sozialekin parekatzeko (horretarako bilerak egin dira sektore bakoitzarekin egiaztapenak berritu aurretik). Azkenik, Ikastegien Kalitatea Bermatzeko Batzorde bakoitzean kanpoko profesional batek hartzen du parte.

Unibertsitateko ezaugarri horretan sakontzeko, fakultate eta eskolen kontseilu aholku-emaileak sortu dira orain. Ekimen hau bat dator FOR2-1 Unibertsitatearen 20-23 Plan Estrategikoaren lerroarekin, zeinak tituluen kalitate akademikoa sendotzea duen helburu.

Partes de este texto:

Funtzionatzeko jarraibideak

Fakultate edo Eskola bakoitzak efizienteenak iruditzen zaizkion funtzionatzeko jarraibideei jarraituko diete kontseilu horiek, baina kontseilu horiek martxan jartzeko irizpide hauetara egokitzea gomendatzen da:

1. Nahi duten Ikastegiek beren sortzen ahalko dituzte kontseilu aholku-emaileak. Horiek kontsultarako izaera izanen duten organoak izanen dira, eta ikastegi bakoitzeko ikasketekin lotutako lan munduko pertsona ezagunek osatuta egonen dira. Doan eta periodikoki beren esperientzia kontatzen ahalko dute prestakuntza-jarduerari buruzko orientazioa emateko eta ikastegiei enpresen, erakundeen eta lanaren munduko joerak transmititzeko.

2. Ikastegiko kontseilu aholku-emaileen zereginak, beraz, hauek izanen dira:

  • a. Fakultate eta eskoletan bikaintasun maila handia sustatzea.
  • b. Epe luzerako misio apropos bat definitzen laguntzea.
  • c. Ikastegien jarduerak eta haien politiken eraginkortasuna baloratzea misio horrekin lotuta.
  • d. Ikastegi bakoitzeko ikasketei buruz lan merkatuaren errealitateari buruzko informazioa ematea.
  • e. Prestakuntza-eskaintza berriak ematen dituen aukerak identifikatzea fakultate eta eskoletan egiten diren jarduera akademikoen maila guztietan.

3. Dekanoak edo zuzendariak izendatuko dituzte kontseilu aholku-emaileetako kideak, behar izanez gero, Gizarte Kontseiluaren aholkularitzaz. 5 kide izatea aurreikusten da, eta taldeak gizonen eta emakumeen presentzia orekatua izatea. Baliteke urrutitik egindako bilerak eta bilera erdipresentzialak normalizatzeak kontseilu horietara pertsona ezagunak erakartzeko balio izatea, Nafarroan bizi ez badira ere.

4. Urtean gutxienez bilera bat eginen da.

5. Ikastegiko Kalitatea Bermatzeko Batzordeko kide den kanpoko profesionala kontseilu honen kide izanen da, eta, hala, bi instantzien arteko bitartekari lana egiten ahalko du. Horrela, kalitate-gaietan egiten duen parte-hartzea ez da izanen kontu burokratikoen ingurukoa; gehiago zentratuko da ikastegiak ematen duen prestakuntzaren inpaktu soziala handitzen duten ekimenak sustatzen.

6. Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzuak protokolo sinple bat proposatuko du saio horiek ahalik eta modurik efizienteenean prestatzeko, ikastegiek kanpoko profesionalen esku behar besteko aurrerapenarekin uzteko jarduerari buruzko oinarrizko datuak eta ikastegiaren estrategiari eta haren hedapenari buruzko informazioa.

7. Ikastegiek kontseilu horien funtzionamenduak eskatzen dituen gastuak ordainduko dituzte, bileretara joateko bidaiak barne, eta behar den laguntza administratiboa emanen dute saioak egiteko.