Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gizarte Kontseilua

Hasiera > Gizarte Kontseilua > Kontseilu aholku-emaileak

Kontseilu aholku-emaileak

Fakultate eta Eskolen Kontseilu aholku-emaileak

Nafarroako Unibertsitate Publikoak azken urteetan zenbait ekimen jarri ditu martxan bere prestakuntza-jarduera ingurune sozial eta profesionalaren iritzira zabaltzeko. Hori horrela, bere irakaskuntza ofizialak Europako Unibertsitate Eremura egokitzeko egin zuen prozesua NUPeko hezkuntza-ereduari buruzko foroak egin zuen hausnarketaren ondorio izan zen, non Unibertsitatetik kanpoko dozenaka profesionalek hartu baitzuten parte. Ondoren, parte-hartze hori oso esanguratsua izan da graduen eta masterren eskaintza akademiko berria definitzeko eta dagoeneko martxan zeuden tituluak behar sozialekin parekatzeko (horretarako bilerak egin dira sektore bakoitzarekin egiaztapenak berritu aurretik). Azkenik, Ikastegien Kalitatea Bermatzeko Batzorde bakoitzean kanpoko profesional batek hartzen du parte.

Unibertsitateko ezaugarri horretan sakontzeko, fakultate eta eskolen kontseilu aholku-emaileak sortu dira orain. Ekimen hau bat dator FOR2-1 Unibertsitatearen 20-23 Plan Estrategikoaren lerroarekin, zeinak tituluen kalitate akademikoa sendotzea duen helburu.

Partes de este texto:

Epaimahaien osaera

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako GMET

  • Jorge Martínez Seara, Managing Director  -  Accenture Industry X
  • Helmut Dollerer, zuzendari-kudeatzailea “Liebherr Industrias Metálicas” enpresan eta Nafarroako Enpresaburuen Elkartearen presidenteordea
  • Marta Barreras Carracedo, garapen teknologikorako arduraduna “On Shore, Siemens Gamesa” enpresan
  • Ainara Garde Martínez, Next-Generation Health Sensor Algorithm Engineer “Apple” enpresan
  • Teresa Busto del Castillo, “ENTALENTA” enpresako presidentea

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET

  • Ignacio Aramendía Remírez de Ganuza, “Ingeniería Proyectos Navarra” enpresako zuzendari-kudeatzailea
  • Tomás García Azcarate, CSICen Ekonomiako, Geografiako eta Demografiako Institutuko zientzialari titularra
  • Nuria Arribas Vera, “InLac” enpresako kudeatzailea
  • Luis Martínez López, lengoaia eta sistema informatikoen katedraduna Jaéngo Unibertsitatean
  • Ricardo Diez Muiño, “Donostia International Physics Center” zentroko zuzendaria (DIPC)
  • Isabel Sola Gurpegui, Bioteknologiako Zentro Nazionaleko ikertzailea

Zientzia Juridikoen Fakultatea

  • José Antonio Arrieta Garnica, “Arpa Abogados” enpresako burua
  • Antonio Abril Abadín, Gizarte Kontseiluen Biltzarreko burua
  • José Manuel Piquer Martín-Portugues, “Piquer” aholkularitza-enpresako abokatua, Nafarroako Enpresaburuen Elkarteko presidenteordea.
  • Amaia Goñi Lacabe, Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko zuzendari nagusia
  • Ana Montserrat Llorca Blanco, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioko magistratua

Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea:

  • Josean Ascarza Mondragón, “Oniria Consulting” enpresako bazkidea
  • Elena Cano García, Bartzelonako Unibertsitateko “Learning Media and social Interactions” ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia
  • Francisco Fernández Nistal, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko zuzendaria
  • Gema Mañu Echaide, Burlatako Udaleko gizarte langilea
  • Matilde Eiroa San Francisco, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko historia garaikideko irakasle titularra

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatekoak

  • César Esparza Larramendi, Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko zuzendari finantzarioa
  • Vicente Salas Fumás, Zaragozako Unibertsitateko Enpresen Zuzendaritzako irakasle emeritua
  • Laura Urquizu Barasoain, “Red Points” enpresako CEOa
  • Agueda Tortajada Fernández, “Nafarco” enpresako finantza-zuzendaria
  • Pello Irujo Amezaga, “Laulagun Bearings” enpresako CEOa

Osasun Zientzien Fakultatea

  • Isabel Iturrioz Núñez, Nafarroako Erizaintzako Elkargo Ofizialeko presidentea
  • Miren Maitane Uranga Zuriarrain, Nafarroako Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko lehendakaria.
  • Rosa Ramos Torio, Nafarroako Psikologiako Elkargo Ofizialeko dekanoa
  • Tomás Rubio Vela, Nafarroako Medikuen Elkargo Ofizialeko burua
  • Sonia Herce Azanza, Nafarroako Kirol Jarduera Fisikoko Hezitzaileen Elkargo Ofizialeko lehendakaria (COLEFNA)