Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ceo Kluba

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

  • Helburuak eta edukiak
  • Saioak

Helburuak eta edukiak

Aurrekariak:

. CEO Kluba Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak sustatutako eta antolatutako ekimen bat da. Zehazki, inguruneko enpresetako zuzendaritzen eskariz sortu zen, adierazi baitzuten enpresa horietan zailtasunak dituztela beren beharretara benetan egokitzen den prestakuntza izateko. Hori horrela, Klubak aukera ematen die nazioartean enpresen zuzendaritzaren arloan dauden ekarpen akademiko onenen berri izateko, eta, era berean, enpresaren kudeaketako profesionalekin esperientziak partekatzeko. Klub hori, halaber, zuzendari nagusien kideen topagunea da, baita horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke, alde batetik, profesionalen arteko lankidetza-harremanak ezartzeko eta, bestetik, Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko.

. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, Lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.

 

Helburuak:

. Nafarroako kultur arloko entitateen arduradun talde egonkor bat sortzea, haien beharretara egokitutako prestakuntza jasoko duena eta haien jardun profesionalari lotzen zaizkion esperientzia praktikoak partekatuko dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen gidaritzapean.

. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan. Haren edukia klubeko kideek eztabaidatuko dute kolaboratzaile akademikoek proposatuta.

. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.

. Klubaren eraketa eta 2016ko lehenbiziko bilera martxoan eginen da, maiatzean bigarrena, eta urrian hirugarrena.

. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela.

 

Osaera:


Irakaskuntzako arduradunak:

  • Emilio Huerta Arribas, Enpresen Kudeaketako katedraduna eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lidergo, Estrategia eta Enpresa Katedrako zuzendaria
  • Ignacio Matías Maestro, Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko katedraduna

Koordinatzailea:

  • Javier Vidorreta Salillas, Gizarte Kontseiluko burua
  • Sixto Jiménez Muniain, Tutti Pasta S.A. enpresako burua.
  • Alfonso Antoñanzas Aranguren, Exkal enpresako zuzendari nagusia
  • Santiago Iraburu Allegue, Gizarte Kontseiluko idazkaria

 Kideak

  • María Abos Iguacel, Massada
  • Alberto Alfaro Jiménez, CIMA Nuevas Tecnologías enpresako zuzendari kudeatzailea
  • Jon Angulo Lacarta, Hidro Rubber Ibérica enpresako zuzendari kudeatzailea
  • Javier Antoñana Gastesi, Irumold enpresako zuzendari kudeatzailea
  • Alfonso Antoñanzas Aranguren, Exkal enpresako zuzendari nagusia
  • José María Aracama Yoldi, Tangle Research enpresako bazkidea
  • Alfredo Arbeloa Baztán, Grupo AN taldeko zuzendari nagusia
  • José Antonio Arrieta Garnica, Arpa Abogados enpresako burua
  • Iñigo Ayerra Ibáñez, IED Greenpower
  • María José Ballarín Domeque, Grupo Obras Especiales taldeko kontseilari delegatua
  • Jesús Calavia Collazos, Viscofan España enpresako zuzendari nagusia
  • Francisco Ceberio Maiza, Iruña Brakes enpresako kudeatzailea
  • Diego Cenzano Cestafe, Biko enpresako kudeatzailea
  • Carlos del Río Bocio, NUP
  • Estíbaliz Erauzquin Bilbao, NAITEC zentroko zuzendari nagusia 
  • Francisco Javier Falcone Lanas, Institute of Smart Cities institutuko zuzendaria
  • Franscisco Fernández Nistal, CPENeko zuzendari nagusia
  • Mar González Paredes, TRACASAren zuzendari kudeatzailea
  • Juan Goñi Iturralde,  Laboratorios Cinfa laborategiko zuzendari nagusia
  • Juan Manuel Gorostiaga Ayestarán, Mutua Navarra
  • Óscar Huarte Azpiroz, Lizarte enpresako zuzendari nagusia
  • Pello Irujo Amezaga, Laulagun Bearings enpresako zuzendari nagusia
  • Jesús Irurre Arigita, Grupo Meper taldeko burua
  • Gabriel Iturralde Errea, Liebherr Industrias Metálicas S.A. enpresako zuzendari kudeatzailea
  • David Iranzo Clavería, Grupo Meper taldeko zuzendari nagusia
  • José Ramón Izquierdo, ZF-TRW Fabrikako zuzendaria
  • Julián Jiménez Argudo, SKF enpresako zuzendaria
  • Benito Jiménez Cambra, Congelados Navarra
  • Sixto Jiménez Muniain, Tutti Pasta S.A. enpresako burua
  • Alberto Jiménez Mutiloa, Goikoa enpresako kudeatzailea
  • José Juste Pallares, BSH Electrodomésticos España SA enpresako arlo teknikoko zuzendaria
  • Roberto Lanaspa Martínez, KWD Automotive
  • Antonio López Martín, NUPeko Ikerketaren Arloko zuzendaria
  • Francisco Javier López Sánchez, ZEO Technology-ko zuzendari exekutiboa.
  • Oscar Matellanes García, QUOMAI enpresako zuzendaria
  • Jorge Moreno Virto, Floretteren zuzendari nagusia
  • Esteban Morrás Andrés, Das Nano enpresako burua
  • Javier Osés Navaz, ACR taldeko burua
  • Santiago Pangua Cerrillo, Tesicnor enpresako zuzendari kudeatzailea
  • José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza, ARPA Abogados enpresako zuzendari nagusia
  • Joaquín Romero Roldán, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailea
  • Laura Sandúa Escribano, Aceites Sandúa enpresako kudeatzailea
  • María Sanz de Galdeano Arocena, CEIN, S.L. zuzendaria
  • Eneko Sanz Pascual, Nabrawind Technologies enpresako zuzendari nagusia
  • Hinrich Stomberg, WEIDPLAS Spain enpresako zuzendari nagusia
  • Carlos Tapia de la Fuente, Replasa enpresako kudeatzailea
  • Yolanda Torres Lusarreta, M. Torres Diseños Industriales enpresako kontseilaria
  • Miguel Ugalde Barbería,  Tafalla IRON FOUNDRY, S. Coop. enpresako zuzendari nagusia
  • Jaime Urcola Echeverría. Managing Director Sakana S. Coop.
  • Ana Ursúa Lasheras, AIN enpresako zuzendari nagusia
  • Javier Villanueva Latorre, RenerCycle-ko zuzendari nagusia
  • Amaya Villoslada, Añuri Oicón taldeko zuzendari exekutiboa.
  • Andreas Weidenschlager, Knorr-Bremse enpresako zuzendari nagusia
  • Erik Zabala Versteeg, Zabala Innovation Consulting enpresako sail nazionaleko zuzendaria

NUPeko CEO Kluba eratzeko bilera.