Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Klub Kulturala

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

Helburuak eta osaera

Aurrekariak

. NUPeko “Klub Kulturala” Gizarte Kontseiluak sustatutako eta antolatutako ekimena da, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordearekin lankidetzan, baita Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin ere. Klub Kulturalak beren beharretara egokitutako prestakuntza jasotzeko interesa duten Nafarroako kultura-erakundeetako arduradunak biltzen ditu, beren interes profesionalaren esparruan sortzen diren irakaskuntza-ekarpen hoberenen berri izateko eta, aldi berean, esperientzia profesionalak trukatzeko.

 

Helburuak eta funtzionamendua

. Nafarroako kultur arloko entitateen arduradun talde egonkor bat sortzea, haien beharretara egokitutako prestakuntza jasoko duena eta haien jardun profesionalari buruzko esperientzia praktikoak partekatuko dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientaziopean.

. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, bat lehenbiziko seihilekoan, beste bat bigarrenean, eta hirugarrena Gizarte Kontseiluko klub profesional guztietako kideekin batera.


. Bilerak eskuarki eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.

. Klubeko kideren batek hiru bileraz jarraian kale egiten badu, bazkidetza kenduko zaio, eta, ondorioz, ez zaio hurrengo bileretako deialdirik bidaliko.

 

Epaimahaien osaera


Irakaskuntzako arduraduna:

  • Begoña Pérez Eransus, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea     
  • Joaquín Sevilla Moróder, Jakintza eta Kultura Zientifikoa Dibulgatzeko LABORAL KUTXA Katedraren zuzendaria, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Koordinatzailea:                                                                                                   

  • Javier Vidorreta Salillas, Gizarte Kontseiluko burua
  • Teresa Catalán Sánchez, Batzorde Akademikoko burua eta konpositorea
  • Igor Ijurra Fernández, Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria
  • María Teresa Lasheras Balduz, Nafarroako Unibertsitateko Museoa
  • Santiago Iraburu Allegue, Gizarte Kontseiluko idazkaria  

Kideak             

  • Massil Allache, NUPeko ikaslea
  • Javier Andreu Pintado, Nafarroako Historia Ikerketen Sozietatea 
  • Ignacio Apezteguia Morentin, Vianako Printzea erakundeko zuzendari nagusia
  • Ainara Aramendía, Nafarroako Dantza Eskola             
  • Gaizka Aranguren, NAPAR          
  • Iker Bengoetxea, Nafarroako Antzoki Sarea    
  • Alberto Cañada Zarranz, Filmoteca de Navarra  
  • Arturo Cisneros Samper, CLAVNA Nafarroako Ikus Entzunezkoen Klusterra           
  • Juan Ramón Corpas Mauleón, Revista Navarra de Poesía Río Arga
  • Gregorio Díaz de Ereño, Oteiza Museoa Fundazioa        
  • Marta Fernández Munárriz, Nafarroako Kultur Elkartea Madrilen
  • David Gálvez Pintado, Iruñeko Ganbera Abesbatza
  • Arantxa Garatea Elzaburu, Atena fundazioa
  • Fernando F. Garayoa, Navarra Music Commission           
  • Ángel García Carreño, KUNA     
  • Jaime García del Barrio, Nafarroako Unibertsitateko Museoa
  • Txori García Uriz, Aeszena (Antzerki Konpainiak)          
  • Inmaculada Goñi Oiz, ASNABI (Nafarroako Liburuzainen Elkartea)
  • Mercedes Gorría Sánchez, "Pablo Sarasate" Musika Kontserbatorio Profesionala
  • Carlos Gorricho, Nafarroako Abesbatzen Elkartea
  • Rubén Jauquicoa Urdaniz, Baluarte fundazioaren zuzendari kudeatzailea                     
  • Maite Lakar Iraizoz, Euskokultur Fundazioa
  • Arantza Lorenzo de Reizábal, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa       
  • Ana Maestrojuan, ESNA Nafarroa Eszena
  • Virgina Martínez-Peñuela Virseda, AGAO
  • Grego Navarro de Luis, Gayarre Antzokia 
  • Paula Noya, Nicdo
  • Fuensanta Onrubia Pascual, Nafarroako Antzerki Eskola
  • Pedro Romeo Lizarraga, Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarra
  • Juan Ignacio Pérez Iglesias, Jakiunde
  • Patxi Rodriguez, Euskal Herriko Txistulari Elkartea
  • Patxi Salaberri Zunzarren, Nafar Ateneoa     
  • Jesús Soria, Nafarroako Musika Banden Federakundea             
  • Oskia Ugarte, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa
  • Ana Urkiza, Eusko Ikaskuntza
  • Irantzu Vázquez, Nafarroako Kutxa Fundazioa            
  • Arantxa Villanueva, Haizea dantzaren aldeko elkartea Nafarroan 
  • Isabel Villanueva Benito, Universitat Internacional de Catalunya