Hasiera > Gizarte Kontseilua > Klub profesionalak > Finantzen kluba
NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.
Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".
Aurrekariak:
. Finantza Kluba Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluak sustatutako eta antolatutako ekimen bat da, Institute for Advanced Research in Business and Economics institutuarekin lankidetzan eta inguruko enpresetako finantza-zuzendariekin lankidetzan sortua, zeinek beren beharretara egokitutako prestakuntza izan nahi duten, nazioartean enpresen finantza-zuzendaritzaren arloan dauden irakaskuntzako ekarpen onenen berri izan eta arlo profesional horretan lan esperientziak partekatu ditzaten. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke, alde batetik, profesionalen arteko lankidetza-harremanak ezartzeko eta, bestetik, Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko.
. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, Lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.
Helburuak:
.
. Nafarroako kultur arloko hogei finantza-zuzendariz osatutako talde egonkor bat sortzea, haien beharretara egokitutako prestakuntza jasoko duena eta haien jardun profesionalari lotzen zaizkion esperientzia praktikoak partekatuko dituena Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen gidaritzapean.
. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan. Haren edukia klubeko kideek eztabaidatuko dute, kolaboratzaile akademikoek proposatuta.
. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:30etara eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.
. Klubaren eraketa eta 2016ko lehenbiziko bilera azaroaren 18an eginen da.
. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela.
Osaera:
Irakaskuntzako arduradunak:
Koordinatzailea:
Kideak:
NUPeko finantza-kluba eratzeko bilera.