Hasiera > Gizarte Kontseilua > Klub profesionalak > Gizarte Entitateen Ceo kluba
NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.
Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".
Aurrekariak:
. Gizarte Entitateen Ceo Kluba Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak sustatu eta antolatutako ekimena da. Entitate solidarioen eta ekonomia sozialeko enpresen zuzendaritzan eta kudeaketan erantzukizuna duten pertsonak talde egonkor batean biltzen ditu, erakundeen kudeaketarekin lotutako gaiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko eta hirugarren sektoreko entitateen zuzendaritzan izandako esperientzia profesionalak trukatzeko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientazio akademikoaren pean.
. Klub hori, halaber, enpresa eta erakundeetako zuzendarien eta kudeatzaileen topagune da, baita haiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke lankidetza-harremanak ezartzeko, bai haien artean, bai Unibertsitatearen eta haien antolakundeen artean.
. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.
Helburuak:
. Nafarroako hirugarren sektoreko entitateetako hogei bat zuzendariz eta kudeatzailez osatutako talde egonkor bat sortzea. Entitateak askotariko tamaina, profil eta arloetakoak izanen dira, eta taldearen xedea izanen da beren beharretara egokitutako prestakuntza jasotzea eta beren jardun profesionalari buruzko esperientziak partekatzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientaziopean.
. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan.
. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:30era eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.
. Klubaren eraketa 2017ko urtarrilaren 13an eginen da.
. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela.
Osaera:
Irakaskuntzako arduradunak:
Koordinatzaileak:
Kideak:
NUPeko Gizarte Entitateen CEO Klubeko kideak.