Hasiera > Gizarte Kontseilua > Klub profesionalak > Giza Baliabideen zuzendarien kluba
NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.
Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".
2024ko maitzaren 3a
“Giza baliabideen kudeaketa eta zuzendaritza: prestakuntza-beharrak eta etorkizuneko desafioak”.
11:15ean: Inaugurazioa eta jardunaldiaren aurkezpena
Javier Vidorreta Salillas. Gizarte Kontseiluko burua
Inmaculada Farran Blanch. Irakaskuntzako errektoreordea
11:30ean: Giza baliabideen arloaren funtzio estrategikoak eta teknikoak enpresan
Beatriz Illundáin Erice. AEDIPE elkarteko zuzendaria, AN Taldeko Hautaketako eta Employer Branding-eko arduraduna
12:00etan: Giza Baliabideetako profesionala: azterketa okupazionala
Alberto Bayo Moriones. Enpresen Antolaketako katedraduna
Lucía Garcés Galdeano. Enpresen Antolaketako irakasle titularra
12:30ean: Erronka eta joera berriak giza baliabideen kudeaketan
Fernando Ruiz Morales. ZEO Technology enpresako Pertsonen eta Antolaketaren Arloko zuzendaria
13:00etan: Espainiako unibertsitateetan Giza Baliabideen Zuzendaritzaren eta Kudeaketaren arloko graduondoko ikasketen diseinurako hurbilketa
Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano. Zientzia Juridikoen Fakultateko errektoreordea. Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra
13:30ean: Eztabaida
2023ko ekainaren 15a
Giza Baliabidetako Klubaren eta errektorearen arteko topaketa
NUPeko prestakuntza begirada batean. Irakaskuntzako errektoreordearen hitzaldia
Errektoreak galdetu eta erantzun: hitzaldi irekia klubarekin
2022ko martxoaren 10a
“Munduan lehiatzeko kudeaketa-sistema berritzaileak: teknologiaren, pertsonen eta antolaketaren zeregina”
. Emilio Huerta, NUPeko katedradun eta FUNCASeko koordinatzaile ekonomikoa
“Errendimendu handiko kudeaketa-sistemak: zer diren, horiek garatzeko gakoak eta zer oztopo dituzten”
. Lucía Garcés, NUPeko irakasle eta Enpresa Katedrako zuzendaria
“Giza baliabideen praktikak EXKALen”
. Daniel Antoñanzas, EXKALeko zuzendari exekutiboa
19:30 Eztabaida
2021eko martxoaren 12a
Lan-ingurune osasungarri baterantz (ikus bideoa)
Lan-ingurunean bizitza osasungarria izateko funtsezko ideiak
. Joaquín Nieto Sainz, LNEren Espainiako Bulegoko zuzendaria
Ondoez psikologiko larriko egoeran daudenei laguntzea: suizidologiaren irakaspenak
. Ana Rocío Setuain EquisoainEquisoain (curriculuma erantsi da), gizarte-langilea eta psikoterapeuta, Suizidiologiako unibertsitate aditua
Ongizatearen sustapenean izandako esperientzia bat: SKFren Tuterako
. Alonso Ríos Eraso, EHS Spain Coordinator. SKF Española
2020ko azaroaren 20a (baterako saioa NUPeko Giza Baliabideen Zuzendarien Klubarekin)
Enpresa talentu gazteen ikuspuntutik
Employer Branding: marken kudeaketa talentua erakarri eta atxikitzeko
. Miriam Aguado, PeopleMatters enpresako zuzendaria eta izen bereko liburuaren egilea
Gazteen talentuaz dudan ikuspuntua
. Laura Urquizu, Red Points enpresako bazkidea eta kontseilari delegatua
Enpresa talentu gazteen ikuspuntutik: esperientzia bat
. David Garciandía, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko tituluduna
2020ko maiatzaren 26a (baterako saioa NUPeko CEO Klubarekin)
Enpresen eta ekonomiaren suspertzea Txinan: lekuan bertako esperientzia
. Juan Negri Samper, Viscofán China enpresaren zuzendari nagusia
2019ko azaroaren 15a
Giza baliabideetako zuzendariaren ibilbide profesionalak
Enpresako giza baliabideen zuzendaria: indarguneak eta ahuleziak jarrera aldaketen aurrean.
. Josean Ascarza Mondragón, “Oniria Consulting” enpresako bazkidea
Trantsizio esperientzia bat: giza baliabideen zuzendaritzatik zuzendaritza nagusira
. Juan Goñi Iturralde, CINFAko zuzendari nagusia
2019ko maiatzaren 21a (baterako bilera)
Lanaren etorkizuna eta hezkuntzaren eraldaketak. Hezkuntza-munduaren eta giza baliabideen arteko elkarrizketa
. Alex Uriarte Etxeberria, Nafarroako AEDIPEren presidentea
. Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria
2019ko martxoaren 8a
1.- NUPeko Institute for Advanced Research in Business and Economics (INARBE) instituaren aurkezpena Pablo Arocena Garro, Enpresen Kudeaketako katedraduna, INARBEko zuzendaria
2.- Enpresen kudeaketako esperientzia bat Nafarroako enpresa-eredu inklusibo eta parte-hartzailea kontuan hartuta
. Jon Angulo Lacarta, Hidro Rubber Iberica enpresako zuzendari kudeatzailea
2018ko azaroaren 15a
Enpresa-eredu inklusibo eta parte-hartzaile baten proposamena
. José Antonio Arrieta, Arpa Abogados Consultores enpresako burua eta kontseilari delegatua
. José Ignacio Pérez de Albéniz, Arpa Abogados Consultores enpresako bazkidea eta zuzendari nagusia
2018ko maiatzaren 25a
Giza baliabideen departamentuak pertsonak kudeatzeko jardunbideen inplementazio eraginkorrari egiten dion ekarpena
. Jordi Trullén, irakasle titularra, Pertsonen Zuzendaritzako eta Antolaketako Departamentua, ESADE Business School
. Pedro Fernández, Finantza eta Giza Baliabideetako zuzendaria, Florette Iberica
2018ko martxoaren 16a
Nola laguntzen diote giza baliabideek negozioaren eta estrategiaren garapenari? Talentua kudeatzen
. Mireia Valverde Aparicio, irakasle titularra, Rovira i Virgili Unibertsitatea
. Óscar González Undiano, Giza Baliabideen zuzendaria, Azkoyen Group
2017ko azaroaren 3a
1.- Eztabaida beren etorkizuneko funtzionamenduaren inguruan: helburuak eta intendentziak
2.- Eztabaida 2018ko bileretan lantzen ahal diren gaiei buruz
2017ko urriaren 5a (eraketa-bilera)
1.- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zuzendarien Kluba eratzea, errektorea eta Gizarte Kontseiluko lehendakaria bertan direla.
2.- Enpleguari eta Ekintzailetzari buruzko Topaketaren hasierako ekitaldia
3.- NUPeko klub profesionalen baterako saioa. Etorkizun den mundua