Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Finantzen kluba

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

Saioak

2024ko martxoraren 8a (Baterako saioa NUPeko CEO Klubarekin eta Ekintzaileen Klubarekin)

Inbertsioak egiteko estrategiak Nafarroan eta Nafarroako Inbertsio Institutuaren aurkezpena

José Poza, Stellum Capital elkarteko burua eta Artizarra Fundazioko nagusia

Federico Conchillo, ABAC Capital elkarteko bazkidea eta Nafarroako Inbertsio Institutuaren Inbertsioen Batzordeko burua

Hizketaldiaren moderatzailea: Sandra Cavero, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa

Francisco Fernández Nistal, CEPEN sozietateko zuzendari nagusia

2023ko maiatzaren 26a (baterako saioa NUPeko Finantza Klubarekin)

Energiaren etorkizunari buruzko ikuspegi bat; bereziki, energia-kostuari buruzko aurreikuspenak

Mario Ruiz-Tagle
Iberdrolaren Espainiako CEOa  

Mar Rubio Varas, Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedraduna eta INARBEko zuzendaria 

2022ko irailaren 23a

Diru publikoaren inplikazioak ekonomian eta finantzetan.
Enpresako I+G+b Unitateen aukera.

Moderatzailea:

    Idoia Zabaleta Arregui, NUPeko Ekonomia Saileko irakaslea

Parte-hartzaileak:

    Juan Cruz Cigudosa García, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria

    Agurtzane Martínez Ortigosa, Berrikuntzako zuzendari nagusia

    Erik Zabala Versteeg, Zabala Innovation Consulting enpresako CEOa

    Loli Soria Arias, IED Electronics Solutions S.L. enpresako finantza-zuzendaria.

2022ko martxoaren 30a

Mahai-ingurua. Auditoretza berriaren erronkak Big Dataren aro berrian

Moderatzailea:

     . Francisco J. López-Arceiz, irakasle-idazkaria, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea


Parte-hartzaileak:

     . Jorge Martínez Apesteguía, Grant Thornton enpresako bazkidea                

     . Vanesa García Alonso, CFOa TETRACE Taldean

     . José Manuel Valdés, Grant Thornton enpresako zuzendaria

 

2021eko azaroaren 26a

NUPeko Finantza Klubari jarri dizkiogun helburuak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaskuntzako berrikuntzako proiektua: sinergiak Finantza Klubarekin

     . Proiektua azalduko du: Sandra Cavero Brújula dekanoak

Business Intelligence: hurbilketa bat finantza-zuzendaritzara

     . Eva Ballester Pérez de Castro, Redigital Ekonomialari Digitalen Zuzendaritza Kontseiluko kidea

 

2021eko martxoaren 5a (baterako saioa NUPeko CEO Klubarekin)

Trumpetik Bidenera: Espainiako enpresentzako aukerak

     . Arancha González Kaya, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa

 

2020ko urriaren 2a (ikusi bideoa)

Kudeaketaren kontrolean kontuan hartu beharreko kontuak eta jardunbide egokiak

Elkarrizketaren moderatzailea:    Yolanda Plaza Herreros

Parte-hartzaileak:       Enrique Arín Igartua. Kudeaketaren Kontroleko arduradun korporatiboa, Viscofan enpresan

                                   Leire Giral Anaya. Arlo Finantzario eta Administratiboaren arduraduna

                                   Grupo K Refrigeración enpresan

2020ko maiatzaren 13a

Topaketa Emilio Ontiverosekin

Ontiveros irakaslea Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Enpresaren Ekonomiako katedradun emeritua da, eta Nazioarteko Finantza Analisten sortzailea eta presidentea, eta 2018ko urrian egon zen klubean. Bere ikuspegia emanen du Espainiako eta munduko ekonomiaren gaur egungo egoerari eta perspektibei buruz, eta eztabaida sortuko du Klubeko kideekin. 

 

2020ko otsailaren 28a

Finantza zuzendariaren ibilbide profesionalak

     Enpresako finantza- zuzendaria: indarguneak eta ahuleziak jarrera aldaketen aurrean.


           . Alex Uriarte Etxeberria, AEDIPEren presidentea

     Trantsizio esperientzia bat: finantza-zuzendaritzatik zuzendaritza orokorrera

           . Alfredo Arbeloa Baztán, Grupo AN taldeko zuzendari nagusia

 

2019ko azaroaren 8a (baterako saioa NUPeko CEO Klubarekin)

Espainiako eta munduko ekonomien egungo egoera eta ikuspegiak. Enpresariei eta finantza-zuzendariei zuzendutako ikuspegi bat.

     . Javier Echenique Landiríbar, Banco Sabadelleko presidenteordea

 

2019ko maiatzaren 1a

Fiskalitatea Nafarroan: berrikuntzak eta pizgarriak

     . Idoya Zabaleta Arregui, Ekonomia Saileko kontratupeko irakasle doktorea

     . Pedro Pascual Arzoz, Ekonomia Saileko unibertsitate katedraduna

2019ko otsailaren 22a

Kanpo-merkataritza beste ikuspegi batetik – Kudeaketari arreta.

     . Luis Javier Pérez Fernández, aholkularia ECIn, International Business Consultants enpresan

 

2018ko urriaren 4a

1.- Espainiako eta munduko ekonomien egungo egoera eta ikuspegiak. Finantza-zuzendarientzako ikuspegi bat

     . Gaiaz mintzatzeko eskatu zioten Emilio Ontiveros Baezari, Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Ekonomiako katedradun emeritu eta Analistas Financieros Internacionales erakundearen sortzaile eta lehendakariari.

2.- Egoera eta etorkizuneko aukerak: hiru ikuspegi sektorial

     . Rocío Arizcuren Itoiz, TRW Automotive

     . Yolanda Plaza Herreros, Yolanda Plaza Consulting

     . Pello Irujo Amezaga, Acciona Windpower

 

2018ko ekainaren 1a

Teknofinantzak: Blockchain eta kriptodirua

     . Ramón Vilarroig Moya, Finantza Zuzenbideko irakasle titularra, Jaume I Unibertsitatean

2018ko martxoaren 9a

Inbertsio jasangarria eta gobernu korporatibo egokia: 23 trilioien aukera

     . Jaime Silos Leal, Forética enpresako Garapen Korporatiboko zuzendaria eta Spainsif enpresako burua

 

2017ko azaroaren 24a

1.- Nafarroako lehiakortasuna ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen ikuspuntutik

     . Sandra Cavero Brújula, Enpresen Kudeaketaren Saileko irakasle titularra eta fakultateko dekanordea

2.- Adimen artifizialaren inpaktua enpresan eta finantza-zuzendariaren etorkizuneko lanean

     . Humberto Bustince Sola, NUPeko katedraduna Konputazioaren Zientzietan eta Adimen Artifizialean

     . Pablo Arocena Garro, Enpresen Kudeaketako katedraduna, INARBEko zuzendaria

 

2017ko ekainaren 9a

1.- Finantza-zuzendaritzatik enpresaren eta unibertsitatearen arteko loturak sustatzeko esperientzia bat

     . Águeda Tortajada, Nafarcoko finantza-zuzendaria

2.- Auditoreak finantza-zuzendariarekin duen harremana

     . Jesús María Martija, auditorea eta Finantza Ekonomiako eta Kontabilitateko irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan

 

2017ko martxoaren 24a

1.- Interes bereziko argitalpen berri batzuen erreseina

     . Pablo Arocena, INARBEko zuzendaria

2.- Zuzendari finantzarioaren ogibidea: oraina eta geroa

     . Mari Carmen Peña, Viscofáneko finantza-zuzendaria

 

2016ko azaroaren 18a (eraketa-bilera)

1.- Klubeko kideen aurkezpena

2.- Eztabaida beren etorkizuneko funtzionamenduaren inguruan: helburuak eta intendentziak

3.-  Pablo Arocena Garro, Enpresen Antolaketako katedraduna, institutuko zuzendaria

4.- 2017ko bileretan lantzen ahal diren gai batzuk proposatzea

5.- 2017ko bileren datak