NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.
Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".
2023ko maiatzaren 26a (baterako saioa NUPeko Finantza Klubarekin)
Energiaren etorkizunari buruzko ikuspegi bat; bereziki, energia-kostuari buruzko aurreikuspenak
Mario Ruiz-Tagle
Iberdrolaren Espainiako CEOa
Mar Rubio Varas, Historia eta Erakunde Ekonomikoetako katedraduna eta INARBEko zuzendaria
2022ko azaroaren 11
Etorkizuna aldatuko duten teknologia emergenteen panorama: adimen artifiziala eta big data
Adimen artifizialaren eta big dataren oraina eta geroa. Nafarroako enpresaren erronkak
Humberto Bustince Sola, NUPeko katedraduna Konputazioaren Zientzietan eta Adimen Artifizialean
Adimen artifizialeko munduko konpainia bat eraikitzen Nafarroan: 10 urte ikasten, eta beste 100 ikasteko
Eduardo Azanza Ladrón, kofundatzailea eta Das Nano / Veridas enpresako CEOa
2022ko apirilaren 8a (baterako bilera I+B+g-ko Zuzendari Klubarekin)
Automozioaren industrian egon den eraldaketa eta enpresa-ingurunean izan duen eragina
Hizlariaren aurkezlea eta elkarrizketaren moderatzailea: Javier Goicoechea Fernández, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendaria
Hizlaria: Markus Haupt, CEO & Plant Manager, Volkswagen Navarra S.A.
2021eko azaroaren 19a
Saharaz hegoaldeko Afrikari buruzko begiradak: Nafarroako enpresentzako aukerak
Merkatu bat mila milioi afrikarrekin? Aukerak eta erronkak Saharaz hegoaldeko Afrikan
Joseba de la Torre Campo, Historiako eta Erakunde Ekonomikoetako katedraduna NUPen
Afrika Espainiaren eta Europar Batasunaren atzerriko ekintzetan. III. Afrika Planaren markoa
Belén Calvo Uyarra, Europar Batasuneko diplomazialaria
Nafarroako enpresari bat Senegalen: Kédougou proiektua
Sixto Jiménez Muniain, CEO Klubeko kidea, enpresaria
2021eko ekainaren 11 (baterako bilera CEINeko CEOekin)
Etorkizuna aldatuko duten teknologia emergenteen panorama III
. Ignacio Matías, Teknologia Elektronikoko katedraduna da NUPen
CEINeko bi enpresaren ikuspegia
Adimen artifizialaren boterea
. Mikel Galar, Neuraptic
Energia, ekonomia zirkularra eta jasangarritasuna
. Jon Asín, BeePlanet
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Plan Estrategikoaren aurkezpena
. Sandra Cavero, fakultateko dekanoa
CEINaren aurkezpena
. María Sanz de Galdeano, koordinatzailea
CEOen arteko elkarrizketak
2021eko martxoaren 5a (baterako saioa NUPeko Finantza klubarekin)
Trumpetik Bidenera: Espainiako enpresentzako aukerak
. Arancha González Laya, Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioa
2020ko azaroaren 20a (baterako saioa NUPeko CEO Klubarekin eta NUPeko Giza Baliabideen Zuzendarien Klubarekin)
Enpresa gazteen talentuari begira
Employer Branding: Talentua erakartzeko eta atxikitzeko marken kudeaketa
. Miriam Aguado, PeopleMatters enpresako zuzendaria eta izen bereko liburuaren egilea
Gazteen talentuaz dudan iritzia
. Laura Urquizu, Red Points enpresako bazkidea eta kontseilari delegatua
Enpresa gazteen talentuari begira: esperientzia bat
. David Garciandía, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko tituluduna
2020ko maiatzaren 26a (baterako bilera NUPeko Giza Baliabideetako Zuzendarien Klubarekin)
Txinako enpresen eta ekonomiaren berraktibazioa: lekuan bertako esperientzia bat
. Juan Negri Samper, Viscofán China enpresaren zuzendari nagusia
2019ko azaroaren 8a (baterako saioa NUPeko Finantza Klubarekin)
Espainiako eta munduko ekonomien egungo egoera eta ikuspegiak. Enpresariei eta finantza-zuzendariei zuzendutako ikuspegi bat.
. Javier Echenique Landiríbar, Banco Sabadelleko presidenteordea
2019ko ekainaren 7a
1. Etorkizuna aldatuko duten teknologia emergenteen panorama II: bizitzaren zientziak
. Iñigo Lasa Uzcudun, Mikrobiologiako katedraduna eta Navarra Biomedeko zuzendaria
. Ángel Alonso Sánchez, Onkogenetikaren eta Minbizi Hereditarioaren Unitateko arduraduna, Navarra Biomed
2. Nafarroako bi enpresaren ikuspegia:
Teknologia berriak nekazaritzako elikagaien sektorean
. Eva Virto Moreno, Ultracongelados Virto
Energiaren etorkizuna
. Eneko Sanz Pascual eta Ion Arocena de la Rúa, Nabrawind
2019ko martxoaren 1a
1. Etorkizuna aldatuko duten teknologia emergenteen panorama
. Ignacio Matías Maestro, NUPeko Teknologia Elektronikoko katedraduna
2. NUPeko bi spin-off enpresaren ikuspegia:
Zenbat balio dute zure datuek? Eraginkortasuna eta segurtasuna sarean
. Eduardo Magaña Lizarrondo, Naudit enpresako bazkide fundatzailea
Kablerik gabeko teknologiaren inpaktua. Elkarri konektatutako mundu baterantz
. Itziar Maestrojuan Biurrun, Anteral enpresako CEOa
2018ko azaroaren 23a (baterako saioa)
Enpresen jarduerak gizartean duen eragina. Enpresak eta entitate sozialak lankidetzan aritzeko aukerak.
. Mikel Berraondo, gizarte berrikuntzaren arloko zuzendaria, Zabala Innovation Consulting S.A.
. Iker Iturrate, Garapenerako Enpresa Sarearen koordinatzailea, ALBOAN
2018ko ekainaren 15a
1. Argitalpen berri batzuen erreseina
. Emilio Huerta, Enpresen Kudeaketako katedraduna
2. Enpresen kudeaketako bi esperientzia Nafarroako enpresa-eredu inklusibo eta parte-hartzailea kontuan hartuta
. Cristina Basterra Longás, Schneider-Electric enpresako kontroleko eta kudeaketako arduraduna
. Jon Angulo Lacarta, Hidro Rubber Iberica enpresako zuzendari kudeatzailea
2018ko martxoaren 23a
1.- Argitalpen berri batzuen erreseina
. Emilio Huerta, Enpresen Kudeaketako katedraduna
2.- Enpresa-eredu inklusibo eta parte-hartzaile baten proposamena
. José Antonio Arrieta, Arpa Abogados Consultores enpresako burua eta kontseilari delegatua
. José Ignacio Pérez de Albéniz, Arpa Abogados Consultores enpresako bazkidea eta zuzendari nagusia
2017ko azaroaren 17a
1.- Argitalpen berri batzuen erreseina
. Emilio Huerta, katedraduna Enpresen Kudeaketan, Klubeko arduradun akademikoa
2.- Berrikuntzaren faktorearen kudeaketa enpresan
. Esteban Morrás, Das Nano
. Juan Goñi, CINFA
3.- Jerónimo de Ayanz Zentroaren aurkezpena eta bisita haren instalazioetara
. Begoña Vicente, Head of Business Development at Research Institutes, NUP
2017ko maiatzaren 26a
1.- Argitalpen berri batzuen erreseina
. Emilio Huerta, katedraduna Enpresen Kudeaketan, Klubeko arduradun akademikoa
2.- Komunikazio korporatiboa enpresen ospea krisian dagoenean
. Ladislao de Arriba Azcona, Tecnocomeko eta Oviedoko Unibertsitateko Komunikazio Ikasketetako eta Gizarte Kontseiluko presidentea
2017ko urtarrilaren 20a
1.- NUPeko Institute for Advanced Research in Business and Economics institutuaren azalpena (Inarbe)
. Pablo Arocena Garro, Enpresen Antolaketako katedraduna, institutuko zuzendaria
2.- Interes bereziko argitalpen berriak
3.- Enpresaren gobernu korporatiboa: kontseiluaren eta exekutiboen arteko harremana
. María José Ballarín Domeque, GRUPO OBRAS ESPECIALES taldeko kontseilari delegatua
. Sixto Jiménez Muniain, Tutti Pasta enpresako burua.
2016ko urriaren 28a
1.- Adimen artifiziala eta industria-sektorearen jasangarritasuna: etorkizuna Nafarroako oinarri ekonomikoentzat
. Humberto Bustince Sola, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazioko eta Adimen Artifizialeko katedraduna
2.- Interes bereziko argitalpen berriak
2016ko maiatzaren 20a
1.- Nafarroako Unibertsitate Publikoko Smart Cities Institutua
. Ignacio Matías zuzendariak aurkezpena eginen du (Ingeniaritza Elektrikoko eta Elektronikoko katedraduna eta CEO Klubaren irakaskuntzako arduraduna)
2.- Interes bereziko argitalpen berri batzuen erreseina egitea eta dokumentazioa entregatzea
. Irakaskuntzako arduradunen aurkezpena
3.- Aktibo immaterialen garrantzia enpresa-eredu berrietan
. Emilio Huertak aurkezpena eginen du (katedraduna Enpresen Kudeaketan eta CEO Klubeko arduradun akademikoa), eta ondoren eztabaida irekiko du
2016ko martxoaren 11 (eraketa-bilera)
1.- Klubeko kideen aurkezpena
2.- Eztabaida beren etorkizuneko funtzionamenduaren inguruan: helburuak eta intendentziak
3.- Irakaskuntzako arduradunen aurkezpena: interes bereziko argitalpen berri batzuen erreseina eta dokumentazioa entregatzea
4.- 2016ko bileretarako gaiak proposatzea
5.- 2016ko bileren datak