Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Klub profesionalak

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".