Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gizarte Kontseilua

Hasiera > Gizarte Kontseilua > Klub profesionalak > Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien kluba

Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendarien kluba

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

Helburuak eta osaera

Aurrekariak:

. NUPeko Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Zuzendarien Kluba Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak sustatu eta antolatutako ekimena da, NUPeko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiarekin eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatearekin lankidetzan egindakoa. Talde egonkor batean ikastetxe horietako zuzendariak biltzen ditu beren erakundeen kudeaketarekin lotutako gaiei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko eta hezkuntza-erakundeen zuzendaritzako esperientzia profesionalak trukatzeko, Unibertsitateko irakasleen orientazio akademikoaren pean.

. Klub hori zuzendari horientzako topagune da, baita haiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke lankidetza-harremanak ezartzeko, bai haien artean, bai Unibertsitatearen eta haien antolakundeen artean.

. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.


Helburuak:

. Askotariko tamaina, profil eta sektoreetako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako hogei bat zuzendariz osatutako talde egonkor bat sortzea. Taldeko kideek beren beharretara egokitutako prestakuntza jasoko dute eta beren jardun profesionalari buruzko esperientziak partekatuko dituzte Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientaziopean.

. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan.

. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:30era eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.

. Klubaren eraketa 2017ko martxoaren 7an eginen da.

. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela.

 

Osaera:


Irakaskuntzako arduradunak:

  • David Benito Pertusa, Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiko zuzendari eta Teknologia Elektronikoko katedraduna
  • Camino Bueno Alastuey, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikako unibertsitateko irakasle titularra

Koordinatzaileak:

  • Javier Vidorreta Salillas, Gizarte Kontseiluko burua
  • Natalia Royo Iturrate, Sagrado Corazón ikastetxeko zuzendari nagusia
  • Hirune Pellejero Iturralde, San Fermin Ikastolako zuzendari kudeatzailea
  • Roberto Pérez Elorza, IES Sarriguren BHI
  • Santiago Iraburu Allegue, Gizarte Kontseiluko idazkaria

Kideak:

  • Edgar Andueza Pérez, Liceo Monjardín ikastetxea
  • María Pilar Asurmendi Laquidáin, FEC Vedruna ikastetxea
  • Iñaki Beltrán Gallego, Lekaroz BHI
  • Marta Borja López, Santa Teresa de Jesús ikastetxea
  • Alberto Burguete Huarte, Iruñeko Maristas ikastetxea
  • Juan Carlos Ciria Fadrique, Tuterako “ETI” IIP
  • Antonio Díaz Martínez, Lizarrako ETI Zentro Integratu Politeknikoa.     
  • José Manuel Durá Cervera, Luis Amigó ikastetxea
  • Elena Fernández Arregui, San Cernin ikastetxea
  • Inés Gabari Gambarte, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Bakartxo Garjón López, IES Julio Caro Baroja BHI
  • Idoia Gil Egozcue, Iruñeko Calasanz Escolapios ikastetxea
  • Erkuden Goñi Razquin, Mendillorri BHI
  • Arantxa Irisarri Etxeberria, Iturrama BHI
  • Jorge Lanchas Rivero, Iruñeko Salesianos ikastetxea
  • Alicia Marín Barasoain, Valle del Ebro BHI
  • Javier Martínez Baigorri, Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxea
  • Iosu Mena Sarasola, Alaitz BHI
  • Carlos Moraza Ruiz de Larrea, Iruñeko Jesuiten ikastetxea
  • Alicia Oria Iriarte, Burlata LHII
  • Patxi Ozkoidi Iribarren, Zizur BHI
  • Roberto Pérez Elorza, Sarriguren BHI
  • Hirune Pellejero Iturralde, San Fermín Ikastola
  • Hugo Pérez Sordo, IESO del Camino ikastetxea
  • Miguel Rodríguez Aguirreche, Miravalles El Redín ikastetxea
  • Toño Ros Zuasti, Lizarraldea BHI
  • Natalia Royo Iturrate, Sagrado Corazón ikastetxea
  • Gabriel Rubio Navarro, Navarro Villoslada BHI
  • Juan María Sánchez Prieto, Ikasi izeneko Katedraren zuzendaria
  • Mónica Sanz Martín, Marqués de Villena BHI
  • Juan Carlos Turumbay Senosiáin, Noaingo San Miguel HLHIP eta ADIPNAren lehendakaria
  • Pilar Vicente Imaz, San Fermín Ikastola

Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako Zuzendarien NUPeko Klubeko kideak