Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Giza Baliabideen zuzendarien kluba

NUPeko Gizarte Kontseiluaren klub profesionalak Kontseilu horrek sustatzen eta antolatzen ditu, eta lankidetzan aritzen dira arduradun akademikoekin eta Unibertsitateko irakasleekin beren beharretara egokitutako prestakuntza emateko halakorik nahi dutela adierazten duten inguruko enpresetako eta entitateetako profesionalei. Kluben bidez, profesionalek aukera dute beren arlo profesionalean egiten diren nazioarteko azken irakaskuntza-ekarpen onenen berri izateko, eta, aldi berean, esperientziak trukatzeko. Klub horiek, halaber, enpresa eta erakundeen zuzendaritzetako kideen topagune dira, baita Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke profesionalen arteko lankidetza-harremanak sortzeko eta baita Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio, "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena".

Partes de este texto:

Helburuak eta osaera

Aurrekariak:

. NUPeko Giza Baliabideen Zuzendarien Kluba Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak sustatu eta antolatutako ekimena da. Zientzia Juridikoen eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateek, Unibertsitate-Gizarte Fundazioak eta inguruko enpresetako Giza Baliabideetako zuzendariek hartzen dute parte, betiere beren beharretara egokitutako prestakuntza jasotzeko interesa badute. Prestakuntza horri esker, nazioarteko testuinguruan enpresako giza baliabideen zuzendaritzan sortzen diren ekarpen akademiko onenen berri izanen dute, eta, aldi berean, lanbide-esparru horretako esperientzia profesionalak trukatuko dituzte. Klub hori, halaber, zuzendari horientzako topagune da, baita haiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariekin biltzeko tokia ere. Hori mesedegarria izan daiteke lankidetza-harremanak ezartzeko, bai haien artean, bai Unibertsitatearen eta profesional horien eta beren enpresen artean.

. Ekimen honek Gizarte Kontseiluari buruzko Foru Legearen 8. g) artikuluan ezarritakoari erantzuten dio, Kontseiluari baitagokio "Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaskuntza-arduradunekin batera, prestakuntza jarraiturako eskaintza sustatzea lanean diharduten profesionalentzat, beren beharretara egokituko dena". Gizarte Kontseiluaren 12. lan-ildoan kokatzen da hori, lanean diharduten profesionalentzako prestakuntza jarraituari buruzkoan: “Unibertsitatearen prestakuntza jarraituko jarduerak sustatzea, ingurune produktiboaren beharretara hurbil daitezen saiatuz”.

 

Helburuak:

. Nafarroako enpresetako giza baliabideetako hogei bat zuzendariz osatutako talde egonkor bat sortzea. Enpresak askotariko tamaina, profil eta arloetakoak izanen dira, eta taldearen xedea izanen da beren beharretara egokitutako prestakuntza jasotzea eta beren jardun profesionalari buruzko esperientzia praktikoak partekatzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen orientaziopean.

. Urtean hiru bilera egitea aurreikusten da, lehenbiziko, bigarren eta laugarren hiruhilekoan. Haien edukia klubeko kideek eztabaidatuko dute, kolaboratzaile akademikoek proposatuta.

. Bilerak eguerdiko 12:00etatik 14:30era eginen dira, eta, ondoren, otamena egonen da.

. Klubaren eraketa eta 2017ko lehenbiziko bilera urriaren 5ean eginen da.

. Beharrezkoa da Klubeko kideekin beraiekin definitzea haren kudeaketari buruzko zenbait kontu, betiere kontuan hartuta helburua kideen beharretara egokitzen den ekimen malgua izatea dela.

 

Osaera:


Irakaskuntzako arduradunak:

  • Beatriz Rodríguez Sanz de Galdeano, Lan Zuzenbidea               
  • Lucía Garcés Galdeano, Enpresen Antolaketa

Koordinatzaileak:           

  • Javier Vidorreta Salillas, Gizarte Kontseiluko burua
  • Belén Aldaz Lazcoz, Viscofán    
  • Fernando Ruiz Morales, Zeo Technology
  • Sara Turumbay Rebolé, Naitec   
  • Patricia Villanueva Merino, Fundación Xilema   
  • Santiago Iraburu Allegue, Gizarte Kontseiluko idazkaria

Kideak:

  • Tomás Alarcón Palomares, 3PBiopharmaceuticals
  • José Manuel Arregui Sarratea, Valco Melton                      
  • Belén Aldaz Lazcoz, Viscofán       
  • Francisco Alejandre García, KWD
  • Itziar Aleman de Carlos, Gamesa                                                           
  • Asier Bakaikoa, Caja Rural
  • Javier Domínguez Barrera, Gestamp
  • Ana Isabel Eguilloz Cabrerizo, Mondelez-Internacional
  • Patricia Elía Goñi, Cinfa
  • Irma Elizondo Larraz, Aptiv
  • Luis Esparza Azcona, Mapsa  
  • Javier Falces Castillo, Liebherr Industrias Metálicas, S.A.    
  • Carlota Fernández Barrionuevo, Acciona                             
  • Elena Gilcuartero López, IMQ Taldea   
  • Benigno Gómez López, NUP                                         
  • Mikel Herrera Isasi, Nafarroako Volkswagen  
  • Ana Iribarren Oscoz, Geodis
  • Manuel Iribarren Oscoz, Iruñerriko Zerbitzuak SA                                                                       
  • Juan Carlos Manresa González. ZF-TRW    
  • Teresa Minondo Domeño, CPEN
  • Javier Morrás Iturmendi, Delmon Group Iberica
  • Daniel Ramos Zugasti, Florette                                          
  • Ana Regla Tenías, Guardian                
  • Fernando Ruiz Morales, Zeo Technology                                   
  • Rebeca Turumbay Rebolé, Tecnoconfort-Faurecia
  • Sara Turumbay Rebolé, Naitec                                              
  • Ignacio Ugalde Barbería, Fagor Ederlan Tafalla                                     
  • Marta Urdánoz Zabalza, Gurutze Gorria     
  • Pablo Urdíroz Torre, Smurfit Kappa     
  • Alex Uriarte Etxeberria, IED Company                                               
  • Elena Cobos, M. Torres

NUPeko Giza Baliabideen Zuzendarien Kluba eratzeko bilera