Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

 

Katedra eratzeko hitzarmenean ezarritako lankidetza-modalitateen artean, honako hauek daude: akademikoen, enpresaburuen, profesionalen eta ikasleen arteko topaketa-foroak antolatzea ezagupenak trukatzeko; ikerketako, komunikazioko eta prestakuntzako jarduerak antolatzea; doktoretza-tesiak eta karrera amaierako proiektuak egitea; logistikarekin eta garraioarekin lotutako enpresetako profesionalentzako etengabeko prestakuntza ematea; aholkularitza eta ezagutza-trukea; eta Espainiako eta nazioarteko jardunbide egokiak hedatzea.

 

2023. urtea

 
  • 2023ko azaroaren 21a: E-Trucks CatLOG-UPNA: Ibilgailu Elektrikoen Astunen Jardunaldia.

Datorren azaroaren 21ean, 09:30etik 13:30era eta komunitate osoari irekita, E-Trucks CatLOG-UPNA Ibilgailu Elektriko Astunen Jardunaldia eginen da.

Ibilgailu astunak elektriko bihurtzea garrantzi handiko gaia da gaur egun; izan ere, lehentasun bihurtu da automobilgintzaren industriarentzat eta, oro har, gizartearentzat, eragin positibo nabarmena baitu ingurumenean eta kargen garraioaren eraginkortasunean. Horrela, jardunaldi honetan, eztabaida sakona eginen da zenbait markak beren ibilgailu astunak elektriko bihurtzeko erabiltzen dituzten teknologien egungo egoerari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruz.

Horretarako, marka esanguratsu batzuetako ordezkariak izanen ditugu, hala nola hauek: Man Trucks, Renault Trucks eta Daimler Trucks (Mercedes).

Atariko egitaraua:

  • 09:30. E-Trucks Jardunaldiaren aurkezpena: Berta Miranda Ordovás (Nafarroako Gobernuko Garraioetako zuzendari nagusia) eta Jorge Elso Torralba (Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nazioartekotzeko eta Lankidetzako errektoreordea).
  • E-Trucks erreferentziazko marken aurkezpenak, Carlos Zubialde jaunak moderatua.
    • 10:00. Man Trucks markaren erakusketa, Jaime Baquedano jauna.
    • 10:40. Renault Trucks markaren erakusketa, Pedro Mayorga Navajo jauna.
    • 11:20. Daimler Trucks (Mercedes) markaren erakusketa, Pedro Sanz Herranz jauna.
  • 12:00. Kafea hartzeko atsedenaldia.
  • 12:30. Eztabaida. Marka bakoitzaren teknologiei eta soluzioei buruzko solasaldia/eztabaida eta etorkizuneko ikuspegia ibilgailu elektriko astunetarako trantsizioaren arloan. Moderatzailea: Carlos Zubialde jauna
  • 13:30. Jardunaldiaren amaiera.

Non:

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 04. ikasgelan.

Izena eman esteka honen bidez.

 

  • 2023ko azaroaren 7a: Logistikaren Katedraren hitzaldia klima-aldaketari eta mugikortasunari buruz.

    • Izenburua: Klima-aldaketa eta mugikortasuna: azterketa kritikoa zientziatik.
    • Hizlaria: Javier del Valle Melendo irakasle doktorea. Ingurumenaren eta Nazioarteko Harremanen Ingeniaritzako irakaslea (CUD), Geografiako irakaslea (UHUN) eta Geografian doktorea (Klimatologia) Zaragozako Unibertsitatean.
    • Eguna eta ordua: 2023ko azaroaren 7an, asteartea, 12:00etan.
    • Non: Gurbitzak eraikineko Nicolás Oresme aretoan (EEZF). Arrosadiko campusa. NUP.

     

 

Laburpena:

Hitzaldiak lurreko klimaren bilakaera historikoa aztertuko du, bai eta komunikabideek gizarteari helarazten dioten Klima Aldaketaren bertsioari buruzko zenbait alderdi, hala nola kliman eragina duten faktoreak, ustezko adostasun zientifikoa, muturreko fenomenoen agerpen handiagoa eta klima-aldaketak eragindako sektore ekonomikoak eta haiekin lotutako politikak. Amaieran, azaldutakoari buruzko gogoeta eginen da.

Hizlariaren aurkezpen laburra:
Javier del Valle Calatayuden (Zaragoza) jaio zen. Geografian doktorea da (Klimatologia) Zaragozako Unibertsitatean, bai eta Ingurumen Hezkuntzako masterduna, Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazioko masterduna eta Nazioarteko Goi Ikasketetan diplomatua ere. Gaur egun, Calatayudeko UHUNeko eta Defentsaren Zentro Unibertsitarioko irakaslea da. 2015ean, Aragoiko Ingurumen Saria jaso zuen, Aragoiko Gobernuak emana. Esperientzia handia du bidaia zientifikoetan eta ikerketa-bidaietan, besteak beste Antartikan, Groenlandian edo Kamtxatka penintsulan, baita prentsa, irrati eta telebistako dibulgazio zientifikoan ere.

 

  • Urriak 26: Nexus ekitaldia, where Navarra Meets Europe. INFO+

NUPen Logistikaren Katedra Nexus ekitaldian izanen da, Nafarroak I+G+b-ren arloan duen ahalmena eta Europara egindako jauzia ikusarazteko. ADItech-ek antolatu du, eta Nafarroako Gobernuaren Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatu.

 

 

Jardunaldiaren laburpen-bideoa:
 

 

  • 2023ko ekainaren 30a: BIP WORKSHOP “SMART CITIES”.. +INFO

2023ko ekainaren 26tik 30era bitartean, Smart Citiesen BIP programa egin da Paueko Unibertsitateko Baionako campusean. Logistikaren Katedrak eta Institute of Smart Citiresek eman diote bermea udako eskola horri, eta parte-hartzaileek “Hiri Adimendunak” aztertu dituzte zenbait gai espezifikoren bidez, hala nola: gobernantza publikoaren berrikuntza, biharko hiri digitala (adimen artifiziala), trafikoaren kudeaketa eta garraio adimenduna. 

Smart Citiesen BIP programaren liburuxka esteka honetan dago kontsultatzeko. 

 

 

  • 2023ko ekainaren 20a: Salgaien Azken Miliako Garraioaren Ekonomia Esperimentalari buruzko Jardunaldia. 

Ekainaren 20an Ekonomia Esperimentaleko bi saio egin ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoko INARBE laborategian. 

Saio horietan, parte-hartzaileek zenbait esperimentu egin zituzten, informazioa biltzeko diseinatuak. Hain zuzen, helburua zen jakitea ea lineako erosleak ordaintzeko prest egonen liratekeen salgaiak hiri inguruneetan banatzeak sortzen dituen emisio kutsatzaileak murrizteko.

INARBE laborategian, zenbait metodologia erabili ziren datuak biltzeko. Horien artean, bikotekako negoziazioa, non bikotekide bakoitzari rol desberdin bat esleitzen zaion. Entrega-prezioekin eta banaketa-aukera jasangarriagoekin lotutako agertoki desberdinak aurkeztu zitzaizkien. 

Halako ikerketak funtsezkoak dira ulertzeko kontsumitzaileek nola baloratzen dituzten jasangarritasuna eta ingurumen-inpaktua onlineko erosketak egiten dituztenean. Lortutako emaitzak oinarri izan daitezke salgaien banaketaren azken etapan emisio kutsatzaileak murriztearren eta garraioaren efizientzia hobetzearren politikak eta estrategiak garatzeko.

  

 

  • 2023ko ekainaren 16a: TRA-IA sarea aurkezteko jardunaldia. INFO+

2023ko ekainaren 14tik 16ra San Cristóbal de La Lagunan (Tenerife) egindako Garraio Ingeniaritzaren arloko 2023ko Kongresuan, Garraioko, Adimen Artifizialeko eta Datuen Analitikako Espainiako Sarea (TRA-IA sarea) aurkeztu zuten irakasle hauek:

  • Angel A. Juan Pérez - Valentziako Unibertsitate Politeknikoa
  • José Andrés Moreno Pérez - La Lagunako Unibertsitatea
  • Fco. Javier Faulin Fajardo - Nafarroako Unibertsitate Publikoa
  • Luis Cadarso Morga - Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitatea

TRA-IA sarearen xedea da bultzatzea datuen analitikako eta adimen artifizialeko metodoak eta teknologiak ahalik eta lasterrena har daitezela garraioaren eta mugikortasunaren esparruan. Era berean, finkatu nahi du aurrerapen zientifikoen eta kontzeptu berrien aplikazioa etengabe eboluzionatzen ari den arlo horretan. Gainera, funtsezko helburuetako bat da energia-, ingurumen- eta gizarte-dimentsioak integratzea garraioarekin eta mugikortasunarekin lotutako jardueren diseinuan eta azterketan.

Deskargatu  hemen sarea aurkezteko PPTa.

 

  • 2023ko ekainaren 7a: NUPen Logistikaren Katedraren IALentzako 2023ko sariak emateko ekitaldia.. INFO+

NUPen Logistikaren Katedraren IALentzako 2023ko sariak emateko ekitaldia ekainaren 7an egin zen (asteazkena), 12:30ean, Nicolás García de los Salmones aretoan, Olibondoak eraikineko lehenbiziko solairuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Iruñean duen Arrosadiko campusean.

Ekitaldia komunitate osoari zegoen irekita, eta ordubeteko iraupena izan zuen, hiru partetan banatua:

  1. Hasierako hitzaldia, 30 minutukoa, Bartosz Sawik irakasleak emana. Logistikarekin eta garraioarekin lotutako gai orokorrak jorratu zituen.
  2. Saridunak banan-banan deitu eta haiei diplomak ematea.
  3. Modalitate bakoitzean irabazi duten IALen azalpen labur bat. 

 

 

  • 2023ko martxoaren 22a:  Garraioaren eta Logistikaren arloko I. Jardunaldia (LOGKat-NUP)

Martxoaren 22an, 10:30etik aurrera, Garraioaren eta Logistikaren arloko I. Jardunaldia (LOGKat-NUP) eginen da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nicolás García de los Salmones aretoan (Olibondoak eraikina).

Ekitaldia gizarte osoari egonen da irekita, eta hartan 2022ko NAFLog txostenaren emaitzak aurkeztuko dira (Nafarroan salgaien garraio eta logistika sektorearen lehiakortasuna stakeholder-en arabera ebaluatzeari buruzkoa). Txostena esteka honetan dago deskargatzeko.

Jardunaldira joateko, beharrezkoa da esteka honetan erregistratzea.

Txostena aurkezteaz gain, arlo horretako aditu batzuek logistikarekin eta garraioarekin lotutako zenbait gai jorratuko dituzte, gaurkotasun handia dutenak Nafarroan eta sektorean. 

Jardunaldiaren egitaraua honako hau da:

    

    

    

 

Gonbidatutako adituen biografia laburra.

Ana González Herrera Supply Chain-eko zuzendari seniorra da Procter & Gamble-ko (P&G) negozio-unitate global baterako. Bertan, nazioarteko bezeroekiko Hornidura Katean eraldaketa digitalerako eta balioa sortzeko programaren buru da. Espainiako Logistika Zentroko (CEL) burua da, Alcalá de Henaresko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kidea eta “FELOG” Logistikako Adituen Foroko kidea. Artikulugile eta hizlari gisa lan egiten du industriako zenbait komunikabide eta forotan. 30 urte baino gehiagoko esperientzia du P&G-n, non erantzukizun posizio desberdinak bete baititu zenbait arlotan: Manufaktura, Erosketak, Giza Baliabideak, Plangintza, Banaketa, Eragiketak eta Proiektu Logistikoak. Zenbait sailetako zuzendari izan da Espainian eta Portugalen, baita Europan eta maila globalean ere, eta Europa hegoalderako "Dibertsitatea eta Inklusioa" programa gidatu du. Zientzia Kimikoetako lizentziaduna da (UCM), eta graduondoko prestakuntza du INSEADen eta MIOTIn. 3 hizkuntza dakizki. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Aktiboki parte hartzen du haurren eta gazteen garapenarekin lotutako jardueretan.

Carmelo Garridok 45 urte eman ditu Renfen lanean. Enpresa horretara Trenbideen Mobilizazioaren eta Praktiken Erregimentuaren bidez iritsi zen, eta bertan jaso zuen trenen zirkulazioa kudeatzeko behar zuen trenbide prestakuntza. Hala ere, hobetzeko grinak eta ardura berriak hartzeko gogoak etengabeko prestakuntzaren bidez ezagutzak zabaltzera bultzatu zuten. Hauek dira nabarmentzekoak: Enpresa Kudeaketari eta Erabateko Kalitatearen Kudeaketari buruz EOIn jasotako goi-mailako prestakuntza; Enpresa Institutuan Lurreko Garraioko Enpresen Zuzendaritzari buruz jasotako goi-mailako prestakuntza; eta Aenorren eskolan Ingurumen Kudeaketako Zuzendaritzari buruz jasotakoa. Garraio Konbinatuko Negozio Unitatean lan egin zuen 1994az geroztik, eta zenbait erantzukizun izan zituen bertan. Nabarmentzekoa da zuzendari kudeatzailearen kabineteburua izan zela 2004ko otsailean Kargen Negozio Unitatearekin bat egin zuten arte, egungo Renfe Mercancías-en. Renfe Mercancías-eko trafiko intermodaleko kudeatzailea izan zen 2004ko urritik 2006ko martxora bitartean, negozio garapenaren arduraduna 2011ko martxora arte, eta Renferen arlo industrialeko ingurumen kudeaketaren eta efizientzia energetikoaren arduraduna erretiroa hartu zuen arte.

Yolanda Txalezker Nekazaritzako ingeniari teknikoa da, Nekazaritzako Elikagaien Industriako espezialitatean, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Atarrabiako zentroan. Ia 35 urte darama IAN enpresan –Industrias Alimentarias de Navarra, SAU–. 1989an iritsi zen hara, IAN bezero izan zuen aholkularitza-enpresa txiki batetik. Eta urte horietan guztietan funtzio logistikoak bete ditu, bai biltegiratzearekin eta stockaren kontrolarekin lotutakoak, bai garraioarekin lotutakoak. Enpresa hori (IAN Taldea gaur egun) handituz joan da urteetan zehar, eta horrek profesionalki hazteko aukera eman dio; izan ere, Logistikako departamentu espezifiko bat eratu dute, eta Txalezkerrek Zuzendaritza Korporatiboaren ardura du, Supply Chain arloaren barrenean. 

Juan Manuel Martínez Mourín Espainiako Garraio Elkarteko (AET) lehendakariordea da eta CEOEko Garraio eta Logistika Kontseiluko kidea. Expert Consultant hemen: Railways, Mobility, Transport & Logistics, Digital Transformation, Disruptive Technologies eta Blockchain.

 

2022. urtea

  • 2022ko azaroaren 5a: Nafarroako garraioaren eta logistikaren lehiakortasunari buruzko azterketa abiaraztea

Aste honetan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Logistikaren Katedrak “Nafarroan salgaien garraio eta logistika sektorearen lehiakortasuna stakeholder-en arabera ebaluatzea” 2022ko azterketa abiaraziko du, eta Indexfokus metodologiari jarraituko dio.

Logistikako 100 profesional baino gehiago gonbidatuta daude azterketa horretan parte hartzera, eta Batzorde Mistoko kideek baliozkotutako bi ebaluazio bete behar dituzte horretarako.

Bideo honetan erakusten da azterketa nola eginen den: indexfokus bideoa.

Katedrak 2023ko lehen hiruhilekorako programatua duen ekitaldi batean aurkeztuko dira emaitzak, eta Katedraren lan ildoak zehazteko balioko dute.

 

  • 2022ko azaroaren 2a Research Open Talk Tecnun-en (Donostia). INFO+

Javier Faulinek Tecnun - Nafarroako Unibertsitateko Research Open Talk saioan hartu zuen parte, Donostian, eta hitzaldi hau eman zuen: “Last Mile Distribution of Goods in Urban Areas using Automated Parcel Lockers: A Practical Approach”.

No hay descripción de texto alternativo para esta imagen

 

  • 2022ko urriaren 25a: S4- Reto Volta ekitaldi estrategikoa. INFO+

Ekitaldiaren kartela eta bideoa:

 

  • 2022ko ekainaren 30a: Bartosz Sawik-en hitzaldia: “A Simulation-Optimization Model for Automated Parcel Lockers Network Design in Urban Scenarios”. INFO+

 

  • 2022ko ekainaren 20tik 24ra: BIP WORKSHOP “GREEN HYDROGEN AND LOGISTICS”. INFO+

Ekitaldiko irudiak:

 

 

2021. urtea

  • 2021eko abenduaren 15a: Navarra Televisión-eko 'El Dilema' saioan parte hartzea.

Programaren bideoa:

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Logistikaren Katedra
Magnoliak eraikina, lehen solairua
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 9211
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua