Hasiera > Logistikaren katedra > Aurkezpena
Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren norabidean aurrera egiteko helburuarekin sortu da Logistikaren Katedra; izan ere, merkantzien eta pertsonen garraioa Foru Komunitateko lehiakortasunaren oinarrizko faktore gisa identifikatzen du estrategia horrek. Gainera, Nafarroan mugikortasuna ingurumena errespetatzen duen eredu jasangarri baterantz migratzea sustatuko du.
Hauek dira, NUPez gain, katedra horretako partaideak: Navarra de Suelo y Vivienda SA sozietate publikoa (Nasuvinsa), Garraioaren arloko Enpresarien Nafarroako Elkartea (ANET), Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN), Metalgintzako Enpresaburuen Nafarroako Elkartea (ANEM) eta Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkartea (ALINAR).