Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Bazkideak

Garraioaren arloko Enpresarien Nafarroako Elkartea (ANET) 

Hasieratik irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa dago eratua, eta hau du bere eginkizun nagusia: kideen interes ekonomiko eta profesional komunak ordezkatzea, babestea eta defendatzea edozein erakunde eta jurisdikzioren aurrean, bai eta bazkideei zerbitzu-sorta zabala ematea ere.

Eratu zenetik, bazkideen arteko lotura izan da ANETen ezaugarrietako bat, bai eta garraio espezialitate guztien eta edozein enpresariren ordezkaritza ere, floten tamaina edozein dela ere.

Webgunerako esteka

 

Nafarroako Enpresarien Konfederazioa (CEN)

Nafarroako Enpresarien Konfederazioak (CEN) garapen sozioekonomikoa, enpresak eta enpresariak ordezkatzen eta defendatzen ditu, eta gizarteari egiten dioten ekarpena balioesten du.

49 enpresa-elkartek eta 12.000 enpresa eta profesional autonomok baino gehiagok osatzen dute CEN, eta Nafarroan ordezkaritza handiena duen enpresa-erakundea da. Horrenbestez, solaskide egiaztatu eta erreferentziazkoa da erakundeen aurrean aritzeko.

Enpresa Elkarteen Espainiako Konfederazioko (CEOE) eta Enpresa Txiki eta Ertainen Espainiako Konfederazioko (CEPYME) kide da, eta, hala, eskualdeko administrazioekin eta eragileekin elkarrizketa arin eta zuzena izateko aukeraz gain, badituzte ere eskumen nazionaleko kezkak helarazteko eta Espainiako Gobernuarekiko negoziazioen berri zuzenean izateko bideak.

Webgunerako esteka

 

Metalgintzako Enpresaburuen Nafarroako Elkartea (ANEM)

Metalgintzako Enpresaburuen Nafarroako Elkartea (ANEM) irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Foru Komunitatean dauden sektore horretako enpresa nagusiak biltzen ditu.

ANEMek presentzia handia du metalaren sektorean Nafarroan. Enpresa elkartuek 15.000 langile baino gehiago dituzte, eta, hortaz, Foru Komunitateko BPGaren bolumen handia sortzen dute. ANEMek Administrazio Publikoaren, sindikatuen eta bestelako enpresa- eta gizarte-erakundeen aurrean ordezkatzen ditu bere bazkideak. Interes talde guztiekiko harremanak gardentasunean, elkarrizketan, justizia sozialean eta Nafarroaren ongizate ekonomikoa lortzeko helburuan oinarritu daitezela sustatzen du.

Webgunerako esteka

 

Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkartea (ALINAR)

Elkarteak 1977. urtean du jatorria. Urte horretan Ebro Ibarreko Landare Eraldatuen Elkarte gisa sortu zen, inguruko kontserbagile nabarmenenek bultzatuta, eta Consebro izena jarri zioten. 2005ean, Elkarteak bere jarduketa-eremua zabaldu zuen: beste azpisektore batzuk hartu zituen barne eta izen soziala aldatu zuen errealitate berrira egokitzeko. Une horretatik aurrera, Nafarroako, Errioxako eta Aragoiko Nekazaritzako Elikagaien Industrien Elkarte gisa eratu zen. 2018. urtearen amaieran, Batzar Nagusiak, Elkartearen ordezkaritza-organo gorenak, norabide estrategiko berri eta garrantzitsu bat onetsi zuen.

Hor sortu zen Alinar, eta, indarrez eta ilusio berrituekin, aro berri bati heldu zioten, Elkartea birkokatu eta nekazaritzako elikagaien sektorearen ordezkari eta erreferente nagusi bihurtzeko haren eraginpeko eremu geografikoan. 

Webgunerako esteka

 

Navarra de Suelo y Vivienda S.A. (NASUVINSA)

Nasuvinsa, Navarra de Suelo y Vivienda SA, Nafarroako Gobernuaren etxebizitzako eta hirigintzako sozietate publikoa da.

Nasuvinsaren jarduerak etxebizitzarako eskubidea, industria-promozio publikoa eta lurraldearen garapen jasangarria ditu helburu, eta Nafarroako Gobernuko hiru departamenturen mende dago: Eskubide Sozialak, Garapen Ekonomikoa eta Landa Garapena, eta Ingurumena eta Toki Administrazioa. Izan ere, zeharka egiten du lan Foru Gobernuaren eta haren enpresa publikoen korporazioaren arloetarako.

Webgunerako esteka

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Logistikaren Katedra
Magnoliak eraikina, lehen solairua
Arrosadíko campusa
31006 Iruñea
Tel. 948 16 9211
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua