Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irakurketa-gelak

Aretoan kontsultatzeko, liburutegiak 1.500etik gora banakako irakurle-postu ditu.

Horretaz gainera, bilduma elektronikoak Liburutegian kontsulta daitezke horretarako ezarritako hainbat aretotan.

Kontsulta-aretoak Liburutegiko zerbitzuen sarbide araudi eta erabilpenaren arabera erabiliko dira.

Hartzaileak: Erabiltzaile guztiei irekita dago. Azterketa garaian, soilik unibertsitateko komunitateko kideek izango dute sarbidea, hala erabakitzen bada.
Orduak: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00era etengabe.
Identifikazioa: Identifikatzeko akreditazioa azterketa-garaian.

Kontsultatu denbora errealean zenbat jende dagoen liburutegietan

Azterketa-garaian Arrosadiko campuseko Liburutegira sartzeko, aurpegi-ezagutzaren edo QR baten bidez identifikatzeko sistemak jarriko dira martxan sarbidea kontrolatzeko, eta, beraz, erraz eta arin sartuko dira Unibertsitateko komunitateko kideak Liburutegira. 

Sistema horrek modua ematen du liburutegira sartzen direnak identifikatuz Unibertsitateko komunitateko kide direla egiaztatzeko eta Liburutegiko geletan zenbat erabiltzaile dauden kontrolatzeko. 

Azpimarratzekoa da erregistroan ematen diren informazioa eta datuak Unibertsitatearen ardurapean zaintzen direla erabiltzaileen gainerako informazioarekin batera.