Hasiera > Liburutegia > Espazioak > Ordenagailuak dauzkaten postuak
Sarbide libreko ordenagailuak irakaskuntza xede eta jardueretarako kontsulta eta lanetarako erabiliko dira.
Zerbitzua Liburutegiko zerbitzuen sarbide araudi eta erabilpenaren arabera erabiliko da.
Hartzaileak: | unibertsitateko komunitateko kideak soilik. |
Orduak: | astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00era etengabe. |
Identifikazioa: | erabiltzaile eta pasahitz bidez |
Liburutegiak ordenagailuak dauzkaten 67 postu ditu:
51 Arrosadiko Campusean:
4 Osasun Zientzietako Liburutegian
12 Tuterako Campusean
Unibertsitateko komunitateko kideentzat dira soilik. Ordenagailuetara sartzeko NUP erabiltzailea eta pasahitza behar dira.
Ordenagailuak aretoetan banatuta daude, eta sarbide librean erabilgarri.
Identifikazioa NUP erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez egingo da
Lana bukatzen dugunean garrantzitsua da saioa amaitzea.
Saioa amaitzean, sortutako informazio guztia galtzen da eta ez dago berreskuratzeko modurik. Hurrengo baterako informazioa gorde nahi bada, USB batean jaso beharko da edo hodeira bidali.
Informatika Zerbitzua ordenagailutako softwarea eguneratzeaz eta haietara sarbidea izateaz arduratzen da.
Liburutegiko langileek sortzen diren zalantzak eta arazoak argitzen lagunduko dute.
Ekipoak instalatuta ditu beharrezkoak diren aplikazio guztiak behar bezala erabili eta funtzionatzeko. Instalazio gehigarriren bat beharrezkoa dela uste baduzu, langileei jakinarazi behar diezu.
Liburutegiko Erregelamenduan eta Liburutegiko Zerbitzuen Araudian agertzen diren xedapenak ezarriko dira.