Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Liburutegia

Hasiera > Liburutegia > Espazioak > Ikerketarako banakako gelak

Ikerketarako banakako gelak

Ikerketako lan jarraitu bat egiteko eta Liburutegiko bibliografia asko erabiltzeko toki berezi bat behar duten NUPeko ikertzaileei zuzendua dago zerbitzu hau.

Zerbitzua Liburutegiko ikerketarako banakako gelen zerbitzuaren araudiaren arabera erabiliko da.

Hartzaileak: doktoregaiak eta irakasle bisitariak batez ere
Orduak: Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 21:00era etengabe.
Esleipena: honako formulario hau beteta
Erabilera-denbora:  ikasturte bat, eta denbora-tarte hori berritzeko aukera izango da.

Partes de este texto:

Kokapena

Liburutegiak 102 ikerketa kabinete dauzka Arrosadiko Campuseko Liburutegian:

  • 33 Giza Zientzietan
  • 27 Gizarte Zientzietan
  • 34 Zientzia eta Teknologian
  • 8 Aldizkako Argitalpenetan

Subir

Norentzat

NUParekin kontratuzko lotura ez daukaten tutoretza akademikoan matrikulatutako irakasle bisitari eta doktoregaiei zuzenduta daude. Horien atzetik, eta betiere ikerketarako banakako gelak libre badaude, liburutegitik kanpo egonlekurik ez daukaten edo liburutegiko bildumen bibliografia ugaria erabiltzeko beharra daukaten beste irakasle eta ikertzaileen eskaerak kontutak hartuko dira.

Subir

Esleipena eta berritzea

Kabineteak urteko edozein garaitan eskatuko dira eta gehienez ere ikasturte baterako esleituko dira; denbora-tarte hori berritzeko aukera dago,  baldintzak betetzen jarraitzen badute.

Noiz eskaria eskaintza baino handiagoa bada, kabineteak esleitzeko deialdi bat egingo du liburutegiak.

Subir

Erabilera-arauak

  • Kabinetean erabiltzen diren lan guztiek maileguz emandakoak izan behar dute. Mailegatu ezin diren lanak, aldizkariak eta erreferentzia lanak, bai eta mailegatu nahi ez direnak ere, egun berean kontsultatu eta itzuli behar dira apalategira.
  • Erabiltzaileak bulegoko harrera-mahaian eskatu eta itzuli behar ditu giltzak erabiltzen duen aldi bakoitzean. Giltzak ez dira atera behar liburutegitik.
  • Kabinetearen erabilera pertsonala eta besterenezina da. Ez dago baimenduta bilerak egitea.
  • Isilik lan egin behar da, gunea ez dagoelako isolatua akustikoki.
  • Kabinetea erabiltzeko denbora tartea igarotzen denean, erabiltzaileak kabinetetik atera behar ditu bere objektu pertsonal guztiak.
  • Erabiltzen ari den altzariak, instalazioak eta bildumak zaintzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak.Debekatuta dago erretzea, telefono mugikorra erabiltzea eta hormairudiak edo itsasgarriak jartzea hormetan eta altzarietan.
  • Liburutegiak ez da kabinetean utzitako objektuen erantzulea.
  • Liburutegiko langileek baimena dute kabineteetara sartu eta kabineteen erabileraren ohiko kontrolak egiteko.

Subir

Erabilpen arauak ez betetzearen ondorioak

Kabinetea hiru hilabetez jarraian erabiltzen ez bada, edo behar ez bezala erabiltzen bada, zerbitzua bertan behera utziko da.

Liburutegiko Erregelamenduan eta Liburutegiko Zerbitzuen Araudian agertzen diren xedapenak ezarriko dira.

 

 

 

Subir

Inprimakia

Subir

Ikerketa-kabinete baterako eskabidea

Zalantzarik izanez gero gurekin harremanetan jartzen ahal zara 948 169862 telefonoan edo mezu bat bidaliz

Ikerketa-kabinete baterako eskabidea






Unibertsitatearekin lotura: