Hasiera > Liburutegia > Espazioak > Rockoteka
NUPeko Liburutegiko Rockoteka sortzearen helburua da unibertsitateko komunitateari gune berritzaile bat ematea; izan ere, nahiz eta liburutegien bildumetan badauden rockaren munduarekin loturiko lanak, lan horiek ez dute gune propiorik izaten, normalean bilduma baten adar bat besterik ez baitira izaten.
Atal espezializatu bat izanen da liburutegiaren barnean, eta han bildu eta antolatuko dira rock musikarekin loturiko dokumentuak, edozein formatutan.
Proiektua 2023aren amaieran hasi zen sortzen, eta 2024-2025 ikasturtearen hasierarekin batera jarri zen martxan.
Honako hauek osatzen dute bilduma: liburuak, aldizkariak, soinu grabazioak (CDak, biniloak eta kaseteak), DVDak eta merchandisinga. Halaber, askotariko lanak biltzen ditu: musikari eta taldeen lan biografikoak, musikarekin loturiko genero eta azpigeneroak, eleberri grafikoak eta rockarekin loturiko literatur lanak.
Helburua bilduma handitzen jarraitzea da, izan argitalpenak erostearen bidez edo dohaintzak jasotzearen bidez.
Rockotekaren funtsak handitzen jarraitzeko, material gehiago jaso nahi genituzke dohaintzan: liburuak, aldizkari espezializatuen aleak, biniloak, CDak, kasete edo DVD originalak eta merchandisinga.
Dohaintzak egiteko, informazio gehiago jasotzeko edo kontsultak egiteko, deitu 948 16 90 64 telefonora (08:00etatik 15:00etara) edo idatzi mezu bat helbide elektroniko honetara: bupna@unavarra.es