Hasiera > Liburutegia > Espazioak > Talde-lanerako aretoak
Zerbitzu honen xedea da NUPeko ikasleek gune bat izatea Liburutegian lan akademikoak taldean egiteko.
Norentzat den |
NUPeko ikasleak | |
Ordutegia | Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 21:00etara, etenik gabe | |
Taldekideen gutxieneko kopurua | 2 lagun | |
Taldekideen gehieneko kopurua | 6 lagun talde-lanerako aretoetarako eta 8 lagun elkarlanerako mahaietarako | |
Identifikazioa | NUPeko erabiltzaile izena eta pasahitza | |
Nola erreserbatzen ahal dut? | Erreserbak aldez aurretik egiten ahal dira (7 egun) edo lekuan bertan | |
Zenbat denborarako egiten ahal dut erreserba? | Gehieneko denbora 2 ordukoa da | |
Check in | Zure gela iristean, eskaneatu QRa, identifikatu zeure burua eta egin Check in-a zeure erreserba ez galtzeko. Bestela, galdu eginen da 15 minutu igarotzean | |
Check out | Ordua baino lehenago bukatzen baduzu, eskaneatu QRa, egin check out-a tokia libre uzteko | |
Tutoriala |
Nola erreserbatu gelak |
Liburutegian talde-lanerako 30 areto daude:
20 Arrosadiko campusean,
5 Osasun Zientzien Liburutegian
5 Tuterako campuseko liburutegian
Gainera, elkarlanerako 8 mahai daude Arrosadiko campusean, bigarren solairuan.
Ez da erreserbarik behar ikasleen aretoko elkarlanerako mahaiak erabiltzeko
Nahitaezkoa da bakoitzak elkarlanerako aretoen eta mahaien erreserba online egitea gutxienez zazpi egun lehenagorekin, liburutegiaren webgunean edo Unibertsitatearen zerbitzuen atarian sartuta.
Erreserba online ezeztatzen ahal da erabiltzeko ordua baino lehenago.
Erreserba automatikoki baliogabetuko da baldin eta erreserbatutako ordua hasi eta 15 minutura Check in-a egiten ez bada.
Erabiltzaile kopurua: aretoak 2 eta 6 lagun arteko taldeek erreserbatzen ahal dituzte, eta elkarlanerako mahaiak, berriz, 2 lagunetik 8ra artekoek.
Identifikazioa: NUPeko erabiltzaile izena eta pasahitza
Erabilera-denbora: aretoak gehienez 2 orduz erreserbatuko dira. Erreserba berri bat egin ahal izango da horietakoren bat libre badago.
Erabiltzeko baldintzak:
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute erabiltzen ari diren altzariak, instalazioak eta bildumak zaintzeko eta aretoa hurrengoentzat behar bezala uzteko. Debekatua dago erretzea, jatea, edatea eta sakelako telefonoa erabiltzea.
Aretora sartzean talde batek ez badu behar bezala aurkitzen, harrera-mahaian eman beharko du horren berri.
Arau hauetan aurreikusitako xedapenak aplikatuko dira: Liburutegiaren Arautegia eta Liburutegiko zerbitzuen araudia.