Hasiera > Liburutegia > Araudia > Liburutegiko zerbitzuen araudia
Behin Liburutegiaren Erregelamendua onartua izanik (NAO 2022/12/16), Liburutegiko Kontseiluak 2022ko abenduaren 16ean izandako saioan onetsitako Liburutegiaren zerbitzuak arautzen dituen araudia eguneratu eta egokitu du.
Hauek dira liburutegiko erabiltzaileak:
Akreditazioa eskatzen duten zerbitzuetarako, esaterako mailegurako, talde-lanerako aretoetara sartzeko, baita errekonozimendu elektronikoa eta telematikoa duen ekipamendu teknologikora eta instalazioetara sartzeko ere, beharrezkoa izanen da Unibertsitateko kide gisara identifikatzea.
Azterketa garaian edo/eta Liburutegiko espazioa gehien betetzen den garaian, akreditazio bidez identifikatzen diren Unibertsitateko komunitateko kideentzat mugatzen ahal da sarbidea. Urteko beste garai batzuetan, Liburutegira sartzea eta haren bildumak in situ erabiltzea libre izanen da.
Erabiltzaileek instalazioen, ekipamenduen eta bilduma bibliografikoen eta dokumentalen osotasuna eta egoera errespetatu behar dituzte.
Debekatuta dago sakelako telefonoa erabiltzea, edo aretoetako isiltasuna eragozten duten bestelako gailuak, baita jatea, edatea edo erretzea ere.
Ezin da tokirik gorde beste lagun batentzat, eta ezin da utzi ikasteko lekua, une labur baterako baizik ez bada. Liburutegiko langileek zilegi dute ikasteko leku bat betetzen ari diren inoren gauzak bertatik kentzea. Liburutegiak ez du bere gain hartzen erabiltzaileen gauzen zainketa, erabiltzaileei baitagokie beren gauzak kontrolatzea eta zaintzea.
Zenbait jokabide desegoki direla-eta, ekipamendu teknologiko eta informatikoa oker erabiltzen bada, eta gainera horren ondorioz Unibertsitateak gasturen bat egin behar badu, konponketa ordaindu beharko da, eta hala badagokio, zerbitzua ematea eten eginen da, konpontzen den arte gutxienez.
Bilduma bibliografiko edo dokumentaletako kalteak edo galerak dakartzaten jokabideak gertatzen badira, ondasuna berrezarri edo erosi beharko da, eta zerbitzua eten eginen da, kaltea edo galera konpontzen den arte, gutxienez.
Era berean, instalazioak (altzariak, instalazio elektrikoa, datu sareak edo beste edozein) kaltetzen, aldrebesten edo hondatzen dituzten jokabideek, Unibertsitateari gastua edo kaltea ekartzen badizkiote, ekarriko dute erabiltzaileak ondasuna konpontzea edo berrezartzea.
Inork zerbitzuren batera sartzeko inoren identitatea iruzurrez ordezten badu edo agiririk faltsutzen badu, hori egin duenari erabiltzaile izaera kenduko zaio, jokabidearen desegokitasuna norainokoa den, horren araberako denbora-tarte baterako, eduki litzakeen erantzukizun administratiboen kaltetan gabe.
Erabiltzaileek bete beharko dituzte Indarrean diren legeak jabetza intelektualari buruzko gaietan eta dauden baliabideen erabilerarako baimen gaietan.
Erabiltzaileek Liburutegiko zerbitzuetarako sarbidea eta erabilera arautzen dituzten xedapenak bete behar dituzte.
Erabiltzaileek Liburutegiaren instalazioetan isiltasuna eta behar bezalako jarrera gorde beharko dituzte.
Liburutegia behar ez bezala erabiltzeagatik erabiltzaile izaera galtzea edo etetea dakarten jokabideak, ondoren deskribatzen diren zerbitzuetako bakoitzeko araudi espezifikoetan biltzen dira.
Nolanahi ere, Arautegian eta araudi honetan ezarritakoaren aurkako jokabideen erantzukizuna, halakoak egiten dituzten erabiltzaileen gain egonen da.
Liburutegiko Zuzendaritzari dagokio berme-neurriak betearaztea eskatzeko eskumena, Liburutegiaren Arautegiaren urraketa diren jokabideei edo Liburutegiaren edo bere baliabide materialen erabilera desegokiei dagokienez (Liburutegiaren Arautegiko 21. artikuluan aipatzen dira jokabide horiek).
Bereziki larriak diren kasuetan, errektoreordea izanen da dagozkion neurriak hartuko dituena.
Mailegu zerbitzuak aukera ematen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegiko obrak instalazioetatik kanpo edukitzeko, denbora epe zehatz batean, dokumentuen eta erabiltzaile motaren arabera.
Mailegu zerbitzua Arrosadiko eta Tuterako campusetako eta Osasun Zientzien Fakultateko liburutegietan eskaintzen da.
Zerbitzuaren helburua da Unibertsitatearen ikasketa, ikerketa eta kudeaketa prozesuetan laguntzea, eta erabiltzaileen eskuetan beren beharrak asetzeko egokiak diren bildumak jartzea, ahalik eta gehien erabili ahal izateko eta, aldi berean, zaindu ahal izateko.
NUPeko Liburutegiko mailegu zerbitzuko erabiltzaileak dira Unibertsitateko komunitateko kide guztiak eta Unibertsitateak baimendutako pertsonak, dela izenpetutako hitzarmenengatik, aitortutako merezimenduengatik edo bestelako zio justifikatu batengatik.
Mailegu zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaile guztiek Unibertsitateko txartela, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute, betiere argazkiduna.
Mailegua norberarena eta besterenezina da.
Edozein pertsonak itzultzen ahal du mailegatutako obra bat, hiru eraikinetako edozeinetan, mailegua non egin den alde batera utzita.
Mailegu zerbitzuaren ondorioetarako, mailegua hatzen duten erabiltzaileak honela taldekatzen dira:
Maileguan uzten ahal dira, orokorrean, NUPeko Liburutegiko bilduma guztien argitalpen guztiak, edozein euskarritan, Aldizkariak, Antzinako Funtsa eta Erreferentzia bezala katalogatuta daudenak izan ezik. Erabiltzaileak Liburutegiko katalogoan identifikatuko ditu maileguan uzteko modukoak ez diren dokumentuak, Aretoan kontsultatzeko leloa agertuko baita, hau da, Liburutegiko instalazioetan baizik ezin izanen dira erabili.
Zenbait aleren mailegua ez da eginen edo murrizten ahalko da, zaintza egokiaren, eskuragarritasunaren edo ezaugarri berezien irizpideak aintzat hartuta.
Halaber, bilduma zehatz batzuen mailegua erabiltzaileen talde espezifikoei bideratzen ahal zaie, beren egitekoa dela-eta. Hori bilduma hauei aplikatzen zaie:
Bilduma elektronikoen edukien testu osoak, seriekoak edo unitarioak izan, eskuragarri daude katalogoaren bidez edo Liburutegiaren web-atariaren beste sarrera batzuen bidez
Etxerako mailegua: bidea ematen die erabiltzaileei NUPeko Liburutegiaren funts dokumentala Liburutegitik kanpo erabiltzeko.
Astebeteko mailegua: mailegu luzean dagoen eta beste kopiarik ez duen Liburutegiko argitalpen bat behar duten erabiltzaileei aukera ematen die argitalpena astebetez kontsultatzeko.
Campusen arteko mailegua: aukera ematen du erabiltzaile baimenduek beren liburutegian jasotzeko beste campus bateko liburutegiko dokumentu bat.
Mailegu epe hauek eta ale-kopuru hauek ezartzen dira erabiltzaileen motaren eta bilduma motaren arabera.
Bildumak | Zk. | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 200 | 1 urte | 2 | 3 |
Gomendatutako Bibli. | 3 | 1 aste | 0 | 0 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Bildumak | Zk. | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 50 | 6 hilabete | 1 (3 hilabete) | 3 |
Gomendatutako Bibli. | 3 | 1 aste | 0 | 0 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Bildumak | Zk. | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 50 | 6 aste | 2 | 3 |
Gomendatutako Bibli. | 3 | 1 aste | 0 | 0 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Bildumak | Zk. | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 15 | 2 aste | 2 | 3 |
Gomendatutako Bibli. | 3 | 1 aste | 0 | 0 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Bildumak | Zk. | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 15 | 2 aste | 2 | 3 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Bildumak | Zk. | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 15 | 2 aste | 2 | 3 |
Gomendatutako Bibli. | 5 | 1 aste | 2 | 3 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Bildumak | Zk | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 10 | 1 aste | 2 | 3 |
Gomendatutako Bibli. | 5 | 1 aste | 2 | 3 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Bildumak | Zk. | Irau. | Luza. | Erreserba |
Ikerketa eta biltegia bil. | 10 | 1 aste | 2 | 3 |
Literatura / Zinema / Musika | 10 | 2 aste | 2 | 3 |
Oporraldietan (Eguberria, Aste Santua) eta Liburutegia ixten denean, iraupen bereziko maileguak izan daitezke, zeinetan oporraldiak ez baitira zenbatuko maileguen iraupenaren iraungipenari dagokionez. Liburutegiaren erabakia da zehaztea zenbat denbora jotzen duen egoki, eta erabiltzaileei aldez aurretik aski aurrerapenarekin jakinarazi behar die.
Mailegu unitate bat da bere barra-kodearekin identifikatutako liburuki bakoitza.
Maileguaren iraupena egun naturaletan eman da (1 aste = 7 egun natural).
Mailegu-politikaren arabera (ikus laburpena eranskinean), erabiltzaileek aukera dute maileguak luzatzeko eta beste erabiltzaile batzuei mailegatutako dokumentuak erreserbatzeko. Katalogoaren webgunean eskatzen ahal dute hori, identifikatu ondoren, edo, bestela, mailegu-mahaian.
Identifikatzen diren erabiltzaileek aukera dute katalogoko Nire Liburutegia zerbitzuan beren maileguak eta iraungitze datak kontsultatzeko, luzapenak eskatzeko, erreserbak egiteko, zehapenak ikusteko, etab.
Liburuen mailegua isilpeko datua da eta ezin da publikoki jakinarazi. Isilpekotasunak erabiltzaileen datuei nahiz maileguan dauzkaten edo eduki dituzten dokumentuei eragiten die.
Edozein mailegu modalitatetako epeak baliozkoak dira deskribatu diren Unibertsitateko erabiltzaile-talde batekoa izan bitartean.
Liburutegiak hainbestean behin entregatzeko eguna gainditu duten mailegu guztiak eskatuko ditu, bildumen eskuragarritasuna eta zirkulazioa errazteko.
Erabiltzaile batek ezin ditu maileguan izan 2 obra berdin aldi berean.
Gorabehera profesionalak tarteko, bibliografia era intentsiboan eta denbora jakin baterako erabili behar duten 4. taldeko erabiltzaileek (administrazioko eta zerbitzuetako langileek), dagokien erantzulearen baimena aurkeztu beharko dute.
Erabiltzaile batek mailegu luzean dagoen Liburutegiko argitalpen bat behar duenean, eta Liburutegiak ez duenean kopiarik eskuragarri, Ikerketa Bildumetako harrera-mahaietan (HUM, CS eta CT), Osasun Zientzietan eta Tuteran eskatzen ahal du, gehienez ere astebeteko iraupeneko kontsulta baterako.
“Mailegu luzea” daukaten erabiltzaileek (1. eta 2. taldekoek) Liburutegira itzuli behar dute, 48 ordu igaro baino lehen eta astebeteko eperako, Liburutegiak beste erabiltzaile bati maileguan uzteko eskatzen dien obra, argitalpen hori denek erabiltzen ahalko dutela bermatzeko.
Edozein material maileguan daukan erabiltzaileak material horren osotasunaz eta egoki zaintzeaz arduratu behar du, eta materialean edozein kalte atzematen duenean, Liburutegiko langileei jakinaraziko die.
Mailegu Zerbitzuko erabiltzaile guztiek haren araudia bete behar dute, eta materialak ezarritako epeetan itzuli behar dituzte, maileguan utzi zizkietenean nola zeuden, bada, baldintza fisiko berdinean. Hala gertatzen ez denean, hauxe eginen da:
Ale bakoitzaren itzulketan gertatzen den atzerapen egun bakoitzak automatikoki dakar mailegu zerbitzua etetea bi egun naturaleko epean, eta egun horiek gehitu egiten dira atzerapen egun kopuruaren arabera.
Liburutegiak egiten dituen eskaerei ez erantzuteak (mailegu-epea gainditua izatea, astebeteko mailegurako obrak eskatzea...) mailegu-eskubidea etetea ekarriko du, eskatutako obrak itzultzen diren arte.
Obra bat galtzen edo hondatzen bada, erabiltzaileak beste dokumentu berdin bat, edo antzeko ezaugarriak dituena, berrezarri beharko du. Baldintza hau betetzen ez den bitartean, mailegu zerbitzutik kanpo geratuko da.
Bilduma bibliografiko eta dokumentaletan kaltea nahita egiten bada, edo oker erabiltzen badira edo parteren bat falta bada, alea berrezarri behar izateaz eta mailegu zerbitzutik kanporatzeaz gain, Unibertsitateko agintari akademikoei jakinaraziko zaie, eta hauek egoki jotzen dituzten administrazio eta lege neurriak gaineratzen ahalko dituzte.
NUPeko liburutegiarteko mailegu zerbitzuak modua ematen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegietako edo Iruñeko beste liburutegi publiko batzuetako bildumetan ez dauden dokumentuak aurkitu eta lortzeko (jatorrizkoak edo erreprodukzioak, kasuan kasu). Halaber, NUPeko bildumetan dauden dokumentuak ematea ahalbidetzen du hala eskatzen duten beste liburutegi eta dokumentazio zentro batzuei.
Liburutegiarteko maileguan lortutako dokumentuak soil-soilik ematen dira kulturaren edo zientziaren arloko ikerketa pertsonal bat egiteko direnean. Azken erabiltzailea da dokumentu horien erabileraren erantzulea, Jabetza Intelektualari buruzko Legearekin bat etorriz (Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bateginaren 1/1996 ED).
Zerbitzu horrek kostu gehigarria du NUPentzat, hura emateak berekin baitakar erakunde hornitzaileei ordaintzea dokumentuak uzteagatik.
NUPeko Liburutegiko liburutegiarteko mailegu zerbitzuak gordetzen ditu CRUE-REBIUNek (Espainiako Unibertsitate Liburutegien Sarea) hartutako erabakiak eta IFLAren (Liburutegi Elkarte eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa) liburutegiarteko mailegu prozeduraren printzipio eta jarraibideak.
Liburutegiarteko mailegu zerbitzua egile eskubidearen eta jabetza intelektualaren alorrean indarrean dauden legeak bete eta betearaztera derrigortuta dago, baita liburutegi hornitzaileen erabilera arauak ere, eta horrela jakinarazi behar die azken erabiltzaileei.
Honako hauek eskatzen ahal dira:
Liburuak maileguan, aldizkarietako artikuluak (paperezkoak edo elektronikoak), doktoretza tesiak maileguan, liburu-zatiak eta ikus-entzunezko materiala.
Honako hauek ezin dira eskatu:
Erreferentzia obrak, aldizkarietako ale osoak, liburu elektronikoak eta arau teknikoak. Duela oso denbora laburra argitaratu eta argitaletxeetako katalogoetan eskuragarri dauden obrak. Antzinako liburuak; haiek mailegatzea mailegua egin behar duen liburutegiaren mende egonen da.
Zerbitzu hau erabili ahal izateko beharrezkoa da alta ematea Liburutegiarteko Mailegu Zerbitzuan. Gero, dokumentuak Unibertsitateak dituen hiru liburutegietako edozeinetan eskatzen ahal dira, edo baliabide elektronikoen bidez (webgunea eta posta elektronikoa).
Liburutegiaren Arautegiko 16, 18. eta 21. artikuluak betez, erabiltzaileek konpromiso hauek hartu behar dituzte:
Lehen aipatutako konpromiso horiek ez betetzeak, edo jokabide arau-hausleak edukitzeak, zerbitzuaren erabiltzaile-izaera bertan behera gelditzea ekartzen ahal dute, betiko edo behinbehinean, baita ondoren aipatzen diren zehapenak izatea ere, hala dagokionean:
Zerbitzu honen helburua da NUPeko ikasleek lanak taldean egiteko espazioak edukitzea da.
Talde-lanerako aretoek ekipo informatikoak dituzte, lankidetzako mahaiek ez bezala.
NUPen ikasten ari diren ikasleek soilik erabiltzen ahal dituzte.
Talde-lanerako aretoak eta lankidetzako mahaiak erabiltzeko, derrigorrezkoa da norberak erreserba online egitea, edo modu presentzialean Liburutegiko harrera-mahaietan. Gehienez 7 egun lehenago egiten ahal da erreserba.
Erreserba online ezeztatzen ahal da, edo modu presentzialean Liburutegiko harrera-mahaietan, erabiltzeko ordua baino lehenago.
Erreserba automatikoki baliogabetuko da, baldin eta erreserbatutako ordutegia hasi denetik 15 minutu igaro eta gero aretoa erabiltzen ez bada
Aretoak 2 ordurako erreserbatzen ahalko dira gehienez. Beste erreserba bat egiten ahalko da jarraian, aretoren bat libre badago betiere.
Aretoak ez dira bakarka erabiltzeko, eta gutxienez bi pertsona elkartu behar dira erabili ahal izateko, eta gehienezko kopurua areto bakoitzak dauzkan tokien araberakoa izanen da. Erreserba egin duen pertsonak ckeck ina egin beharko du mahaiaren QR kodea eskaneatuz zerbitzuaren erabilera abiarazteko, baita check outa ere aretoa uzterakoan.
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute erabiltzen ari diren altzariak, instalazioak eta bildumak zaintzeko eta aretoa hurrengoentzat behar bezala uzteko.
Aretoan sartzean talde berri batek ikusten badu aretoa ez dagoela egoera onean, harrera-mahaian jakinarazi behar du, aretoa bete den azken taldea izango baita gaizki erabili izanaren erantzukizuna izango duena.
Aplikagarriak izanen dira Liburutegiaren Arautegiak eta Liburutegira sartzeko eta erabiltzeko oinarrizko araudiak ezartzen dutena, eta, berariaz, talde-lanerako aretoen erabilera okerrak ekarriko du taldeko kideek zerbitzua ezin erabiltzea, aldi baterako edo betiko, eta, hala badagokio, kaltetuta gertatu diren ondasunen berrezartzea.
Ikerketako lan jarraitu bat egiteko eta Liburutegiko bibliografia asko erabiltzeko toki berezi eta indibidual bat behar duten NUPeko ikertzaileei zuzendua dagoen zerbitzu bat da.
Zerbitzu hau Arrosadiko campuseko Liburutegiko instalazioetan ematen da.
Zerbitzu hau irakasle bisitariei eta NUPekin kontratu-harremanik ez duten eta babes akademikoan matrikulatu diren doktoregaiei zuzentzen zaie. Bigarren mailan, eta erabilgarritasunaren arabera, beste irakasle eta ikertzaile batzuen eskaerak aintzat hartuko dira, baldin eta, aldi baterako, Liburutegitik kanpo tokirik ez badute, edo Liburutegiko bildumetako bibliografia ugari erabili behar badute.
Urtearen edozein unetan eskatzeko aukera dago, Arrosadiko campusean kabinetea duten bulegoetako edozein harrera-mahaitan, edo Liburutegiaren webgunean, eskabide-inprimakia betez.
Kabineteak gehienez ere urtebeterako esleitzen dira, eta epe hori luzagarria da esleipena justifikatzeko baldintzek dirauten artean. Esleipenaren luzapena urtero eginen da.
Kabineteen eskaria eskaintza baino handiagoa bada, kabineteak esleitzeko deialdi bat eginen du Liburutegiak.
Kabinetean gordetzen diren Liburutegiko obra guztiek maileguz emandakoak izan behar dute. Mailegatu ezin diren lanak, aldizkariak eta erreferentzia lanak, bai eta maileguan eskatzen ez direnak ere, egun berean kontsultatu eta itzuli behar dira apalategira.
Erabiltzaileak zerbitzua erabiltzen duen aldiro, giltzak eskatu eta itzuli behar ditu bulegoko mahaian. Giltzak ez dira atera behar Liburutegitik.
Kabinetearen erabilera pertsonala eta besterenezina da. Ez dago baimenduta bilerak egitea.
Ondorio guztietarako, Liburutegiaren Arautegiko IV. titulua, Liburutegi zerbitzua erabiltzeko araubideari eta berme-araubideari buruzkoa, aplikatuko zaie erabiltzaileei.
Kabinetea erabiltzeko denbora tartea igarotzen denean, erabiltzaileak kabinetetik atera behar ditu bere objektu pertsonal guztiak.
Liburutegiak ez dauka kabineteetan gordetako objektuen gaineko erantzukizunik, ezta kabinetea erabiltzeko denbora bukatzen denean erabiltzaileek jaso ez dituztenen gainekoa ere.
Liburutegiko langileek baimena dute kabineteetara sartu eta kabineteen erabileraren ohiko kontrolak egiteko.
Liburutegiaren Arautegian eta Liburutegira sartu eta erabiltzeko oinarrizko araudian ezartzen diren xedapenak aplikatuko dira, eta berariaz, kabinetea 3 hilabetean erabiltzen ez bada eta ez bada horretarako arrazoirik ematen, edo erabilera okerra egiten bada, Liburutegiak zerbitzua bertan behera utziko du berriz ere eskatu eta erabilgarri egon arte, hala dagokionean.
Jardunez ikastea bultzatzeko zerbitzua da, hau da, unibertsitateko komunitateko kideek lanak sortu eta garatzeko, ezagupenak partekatzeko eta teknologia berriak probatzeko lekua.
Norentzat
Unibertsitateko komunitateari dago zuzendua. Maker espazioko langileek programatutako eta gainbegiratutako jarduera batzuetara sarbidea emanen zaie unibertsitateko komunitateko kide ez diren organismo, enpresa edo norbanakoei, aldez aurretik Liburutegiko Zuzendaritzari eskatuta.
SarbideaLibrea da maker espaziorako sarrera, baina erabiltzaile guztiek, mailegu zerbitzuaz baliatzeko, Unibertsitateko txartela, NANa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute, betiere argazkiduna.
Ekipamendua erabiltzeko, ikastaro bat egin behar da aurretik.Ekipamendua eta tresneria maileguan hartzea
Ekipamenduaren eta tresneriaren mailegua maker espazioko erakusmahaian eskatuko da, erabili nahi diren unean bertan.Pantaila eta aurkezpenak egiteko gunea erabiltzeko, beharrezkoa da web formulario bat betetzea eta bertan adieraztea zenbat denboran erabili nahi diren eta jarduera hori gauzatzeko maker espazioa itxi egin nahi ote den. Erreserbarik ez badago, unean berean ere eskatzen ahalko dira.
Zerbitzuaren erabileraErabiltzaileek ekipamendua erabiltzeko baimena erakusmahaian eskatu beharko dute, eta, amaitzen dutenean, abisua eman.
Armairuetako giltzak erakusmahaian jasoko dira, eta bertan itzuli beharko dira mailegua erabiltzeko denbora amaitutakoan.Materiala erabiltzeko denbora tartea igarotzen denean, erabiltzaileak bere objektu pertsonal guztiak atera behar ditu. Liburutegiak objektu edo material guztiak erretiratuko ditu, ekipamendua ahalik eta eskuragarrien egon dadin.
Erabiltzaileak arduratuko dira maileguak iraun bitartean hartutako materiala gordetzeaz eta zaintzeaz. Zegoen bezala itzuli behar da materiala.Liburutegiko langileei eman beharko zaie tresnetako edo ekipamenduetako edozein arazo edo matxuraren berri.
Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute erabiltzen ari diren altzariak, instalazioak eta bildumak zaintzeko eta aretoa hurrengoentzat behar bezala uzteko.Maker espazioa erabili ondoren, erabilitakoa garbitu eta ordenatu behar da.
Maker espazio osoan ezin da ez jan eta ez edan.Liburutegiak ez du erantzukizunik maker espazioan utzitako materialek izan ditzaketen kalteez.
Segurtasunaren arloko argibideei jarraituko zaie.
Arautegia ez betetzeaAplikatzekoak izanen dira Liburutegiaren Arautegiak eta Liburutegira sartzeko eta hura erabiltzeko oinarrizko araudiak ezartzen dutena, eta, zehazki, talde-lanerako aretoen erabilera okerrak taldeko kideek zerbitzua ezin erabiltzea ekarriko du, aldi baterako edo betiko, eta kaltetuta gertatu diren ondasunak jarri beharra ere bai, halakorik gertatu bada.
NUPeko Liburutegiko Antzinako Funtsaren eta Bilduma Berezien arloak NUPen ondare bibliografiko historikoa zaindu, zabaldu, artatu, kudeatu eta aberasteko eginbeharra dauka.
Bilduma hau osatzen duten funtsak ikerketan erabiltzeko dira bakarrik.
Zerbitzu honen araudia Liburutegiaren Arautegiaren garapen bat da, eta idatzita dago Espainiako ondare bibliografikoari buruz eta Nafarroako ondare kulturalari buruz indarrean dagoen legediaren arabera, bertan ondarea zaindu, zabaldu, artatu, kudeatu eta aberasteari buruz esaten dena betez, eta etorkizunean indarreko araudia aldatu eta gaurkotuko duen legediaren arabera. (1)
NUPeko irakasle eta ikertzaileak.
Kanpoko ikertzaileak, bilduma ikerketa helburuekin kontsultatu behar dutenak.
Dokumentuak erreproduzitzeko muga dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen kontserbazio egoerak lehentasuna edukiko du beti.
Liburutegiak bere funts historikoaren erreprodukzioak baldintza hauetan emanen ditu:
Obrak erakusketetarako, erreprodukzioen eta faksimilen edizioetarako mailegatzeko muga dokumentuaren osotasuna zaintzea da, ondare kulturalaren parte den aldetik, eta erreproduzitu beharreko alearen kontserbazio egoerak lehentasuna edukiko du beti.
Errektoreak edo eskumena duen errektoreordeak baimendu beharko du, aldez aurretik Liburutegiko zuzendaritzaren aldeko txostena dagoela, eta betiere aseguru bat kontratatuz gero, obrak instalazioetatik kanpo dagoen bitartean pairatzen ahal dituen kalteak estaltzeko.
Liburutegiaren Arautegiko IV. kapitulua aplikatuko da, baita bertan dauden gainerako tituluak ere; jokabide arau-hausle hauek jasoko dute zehapena:
Aurreko kasuak, baita bereziki larriak izaten ahal diren gainerako guztiak ere, errektoreari edo eskumena duen errektoreordeari jakinaraziko zaizkio, dagozkien ondorioetarako.
(1)
Bibliografia Erosketen Zerbitzua liburu eta argitalpenak erosteaz arduratzen den unitatea da, euskarri-mota guztietan, zer aurrekontuko partida edo zer gastu-unitate aplikatuko den kontuan hartu gabe (Liburutegia, sailak, ikerketa talde eta proiektuak, eta bibliografian inbertitzeko zuzkidura daukan beste edozein), ikasketari, ikerketari, irakaskuntzari eta kudeaketari laguntzeko asmoarekin.
Argitalpenak hauek izan daitezke: liburu inprimatuak eta elektronikoak, disko konpaktuak, material grafiko eta ikus-entzunezkoa, DVDak, eta bibliografia erosketaren barruan sartzen den beste edozein.
NUPeko Liburutegian sartzen diren lan guztiak, horretarako aurrekontuko partida edozein dela ere, Unibertsitatearen ondare bibliografikoa osatzera pasatuko dira, ondorio guztietarako.
Irakaskuntzarako eta ikerketarako bibliografia: edozein irakaslek edo ikertzailek eskatzen ahal du, gastuaz arduratzen den pertsona baimenduak izenpetu badu.
Graduko eta graduondoko ikasleentzako bibliografia gomendatua: edozein irakaslek edo ikertzailek eskatzen ahal dio zuzenean Bibliografia Erosketen Zerbitzuari.
Unibertsitateko kide guztiek (izan jardunean dagoen I+I edo AZLa edo matrikulatutako ikaslea) ikasketari, ikerketari, irakaskuntzari eta kudeaketari laguntzeko beharrezkotzat jotzen dituzten material bibliografikoen erosketa iradokitzen ahal dute (gida-liburuak eta obra orokorrak, batez ere), Liburutegiaren aurrekontuaren kontura. Liburutegiak beretzat hartzen du eskubidea eskaera bideratzeko edo ez, aurrekontuaren egoeraren eta bildumak osatzeko eta kudeatzeko politikaren arabera.
Eskatzen ahal den materiala:
Eskatu EZIN den materiala:
Eskaerak urte osoan zehar jasoko dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuen itxiera eta kitapena arautzen dituzten arauek zehaztuko dute urtero bibliografia erosteko eskaerak jasotzeko epearen muga.
Eskatzaileek Liburutegiaren katalogoa kontsultatuko dute eskaerak egin baino lehen, horien kudeaketa arinagoa izan dadin. Liburutegiak salbuespenez baino ez du erosiko liburu bikoizturik.
Liburutegia arduratuko da hornitzaile egokiak aukeratzeaz, gaiaren eta eskatutako argitalpena motaren arabera.