Berri guztiak
ItzuliIkusi berriak
2025
-
2025(e)ko apirilaren 9a
Lodosako Pablo Sarasate eta Azkoiengo Ribera del Arga institutuetako ikasleak bisitan etorri dira NUPera
Erakundeak datorren ikasturterako duen ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko programan parte hartu dute
-
2025(e)ko apirilaren 9a
NUPeko ikerketa batek heldu eta manipulatu daitezkeen hologramak erakustea lortu du
Lan horretan parte hartu dute Elodie Bouzbib doktoreak eta Iosune Sarasate, Unai Fernández, Manuel López-Amo, Iván Fernández, Iñigo Ezcurdia eta Asier Marzo irakasle eta ikertzaileek
-
2025(e)ko apirilaren 8a
212 ikaslek parte hartu dute NUPeko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko graduazioan
Ekitaldian 2.200 lagun izan ziren, eta Alberto Almoguera Martón ekonomialaria izan zen aitabitxia
-
2025(e)ko apirilaren 8a
María Ana Sanz IIko talde batek eta NUPeko bik Nafarroako bigarren Zibersegurtasun Erronka irabazi dute #OTDChallenge ekitaldiaren esparruan
NUPeko Zibersegurtasunaren Katedrak antolatutako erronkan parte hartu zuten NUPeko ikasleek, María Ana Sanz IIko ikasleek, Donapea IIPko ikasleek eta Julio Caro Baroja BHIko ikasleek osatutako taldeek.
-
2025(e)ko apirilaren 8a
Irlandako unibertsitate batzuetako bi ikertzailek Palestina okupatuko beduino-komunitateen egoera azaldu dute NUPen
Saioan “We Will Remain” dokumentala eman zuten, talde horiek lekualdaketa behartuaren aurka egiten ari diren borroka erakusteko
-
2025(e)ko apirilaren 8a
NUPek Batxilergoko ikasleen eta unibertsitateko ikasle boluntarioen arteko topaketak antolatu ditu ikasketak aukeratzen laguntzeko
Ekimena Prometeus programaren barruan dago, eta programaren helburua da egoeran kalteberan dauden gazteei laguntzea bai unibertsitatean sartzen bai bertan irauten
-
2025(e)ko apirilaren 7a
NUPeko eztabaida-taldea final laurdenetara iritsi da G-9 Taldearen unibertsitatearteko Eztabaida Ligaren XV. edizioan
Paula Calvo, Ángela González, Fermín Pascual eta Oumy Samb Diagne ikasleek osatu zuten taldea
-
2025(e)ko apirilaren 7a
NUPen sortutako adimen artifizialeko sistema batek giltzurruneko eta bihotzeko gaixotasunen irudi medikoen analisia hobetzen du
Anne Oyarzun ingeniariak metodo bat garatu du giltzurrunera eta bihotzera iristen den odol-fluxua modu zehatz eta automatikoan neurtzeko
-
2025(e)ko apirilaren 7a
Claret Larraona, Irabia-Izaga eta Santa Teresa ikastetxeetako ikasleak NUPera etorri dira bisitan
Erakundeak datorren ikasturterako duen ikasketa eta zerbitzuen eskaintza ezagutzeko programan parte hartu dute
-
2025(e)ko apirilaren 7a
Ia 400 lagunek parte hartuko dute NUPen gizarte-zerbitzuen etorkizunari buruzko jardunaldietan
Gizartearen demografia-, familia- eta produkzio-aldaketen aurrean sistemak gaur egun dituen erronkei eman beharreko erantzunak izanen dituzte aztergai saioetan
-
2025(e)ko apirilaren 7a
447 ikaslek parte hartu dute NUPeko masterren baterako graduazio ekitaldian
Ekitaldian 2.300 lagun bildu ziren, eta Aitor Erce 2024ko ikasle ospetsua eta zor publikoan aditua den ekonomista izan zen aitabitxia
-
2025(e)ko apirilaren 7a
NUPeko ingeniaritzako bi ikaslek irabazi dute Egituren V. Nazio Lehiaketa senior kategorian
Juan Minak eta Daniel Novoak dorre bat eraiki zuten espagetiekin eta kola zuriarekin, eta 17 kiloko kargari eutsi zion 46 segundoz