Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) Nafarroako Klinika Unibertsitarioa buru duen ikerketa batean parte hartzen ari da, ariketa fisikoak parkinsona duten pertsonen mugimenduan eta funtzio kognitiboetan dituen hobekuntzak ebaluatzeko. Zehazki, parte-hartzaileen bilakaera aztertuko da 16 aste iraunen duen entrenamenduan. Entrenamenduaren programa NUPeko  E-FIT taldeko eta Navarrabiomedeko adituek diseinatu dute. Ikerketa Carlos III Osasun Institutuak finantzatutako IdiSNAren proiektu baten barruan dago.

Programaren arabera, elkarren segidakoak ez diren bi saio eginen dira astean eta gutxi gorabehera lau hilabetez, eta paziente bakoitzaren beharretara eta ezaugarrietara egokituta egonen dira.  Parte hartu nahi dutenek sustatzaileekin jarri behar dute harremanetan eduardosalinas@unav.es posta elektronikoko helbidera idatzita, edo 948 255400 telefono-zenbakira deituta (4529 luzap.).

Klinikako Neurologia Saileko zuzendari eta doktore María Cruz Rodríguez Orozek azaldu duenez “ariketa fisikoa lotuta dago mugimenduan, eta, ziur aski, funtzio kognitiboetan izandako hobekuntzekin, hala nola oroimenik edo arretarik eza. Proiektu horren bidez ikertu nahi ditugu ariketa fisikoak parkinsona duten pazienteen mugimenduan eta funtzio kognitiboan duen eragina eta azpiko mekanismoak”.