Joan eduki nagusira

Bere ikerketa-institutuen emaitzak gizarteari hurbiltzea erronka global handiei erantzuteko eta zientziaren dibulgazioan tokiko erakundeekin lankidetzan aritzea dira Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) udan eskainiko dituen Udako Ikastaroen bi helburu nagusiak. Guztira, erakundeak 12 monografiko antolatu ditu ekainean, abuztuan eta irailean, guztiak ere Nafarroako Unibertsitateen Udako Ikastaroen XXIV. edizioaren programazioaren barnean. Ekimen hori Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du, Foru Komunitateko bi unibertsitate presentzialekin lankidetzan (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea), bai eta eta UHUNek Iruñean eta Tuteran dituen zentro elkartuekin ere. Izena emateko epea zabalik dago eta informazio guztia NUPeko udako ikastaroen webgunean dago kontsultatzeko.

Gaur, asteartea, maiatzak 14, Nafarroako unibertsitateen udako ikastaroen programazio osoa aurkeztu dute Patricia Fanlo Mateo Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak, Begoña Pérez Eransus NUPeko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak eta Rosalía Baena Molina Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen Gaietarako eta Nazioarteko Harremanetarako errektoreordeak. Ekitaldian izan dira orobat Teresa Imízcoz Beunza UHUNek Iruñean duen zentro elkartuaren zuzendaria eta José Manuel Ortega Muruzábal Tuterako UHUNen zuzendariordea. 

Nafarroako Gobernuak ez ezik, Unibertsitateko katedrek eta zenbait elkartek, fundaziok, enpresak eta tokiko entitatek finantzatzen dituzte NUPeko ikastaroak. 

Ikastaroak, banan-banan

Ekainean eginen dira NUPeko udako ikastaro gehienak. Hala, datorren hilabetean, 7 monografiko hauek eginen dira: 6 Iruñean (“Sistemas de información y vigilancia en Salud Pública: ¿investigamos?”, “Abordaje integral de las dificultades en la lactancia”, “Interculturalidad en el acompañamiento e inclusión social de personas migradas”, “Investigación tecnológica aplicada a enfermedades raras”, “Vínculos entre educación y patrimonio. Retos en educación patrimonial” eta “10.ª Escuela de Verano de Ecología de Navarra: gestión de los paisajes forestales ante un mundo cambiante”) eta monografiko bat Otsagabian (“El Pirineo Navarro: una puerta abierta al futuro (III)”).

Abuztuan, beste bi ikastaro eginen dira: “La Inteligencia Artificial en nuestras vidas”, Uxuen, eta “Indagación de lo sagrado. Miradas, experiencias y paisajes que sostienen la vida”, Iruñean eta Irurren (Gesalatz Ibarra).

Eta irailean azken hiru udako ikastaroak eginen dira, guztiak ere Iruñean: “Farmacogenética en el contexto de la medicina personalizada de precisión”, “Miradas poliédricas a la ciudad” eta “El reto pendiente. terrorismo y educación en España”. 

Aurten, berritasun modura, NUPek Ansoleaga aretoan eginen ditu bost ikastaro. Aretoa Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza berrian dago, Bisitazioko Amen komentu zaharrean, Iruñeko Alde Zaharrean.