Joan eduki nagusira

Joan den ostiralean, maiatzak 10, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Esperientziaren Gelaren XVII. promozioak ikasketen amaierako ekitaldia egin zuen. 400 bat pertsona bertaratu ziren, eta 58 ikaslek parte hartu zuten. Ekitaldia Sario eraikineko Fernando Remacha aretoan egin zen, eta horren bidez ikasleek amaitu egin dituzte ikasketak, hau da, 50 urtetik gorakoentzako titulu bereki bat, Giza eta Gizarte Zientzietako Diploma lortzeko bidea ematen diena.

zoom Esperientziaren Gelako XVII. Promozioaren familia-argazkia, ekitaldian parte hartu zuten agintariekin.

Esperientziaren Gelako XVII. Promozioaren familia-argazkia, ekitaldian parte hartu zuten agintariekin.

Promozioak aukeratu zituen Ana Ulargui Palacio amabitxia (Mugimendu Artistiko Garaikideak irakasgaiaren irakaslea) eta Lartaun de Egibar Urrutia aitabitxia (Antzinaroko Zibilizazio Handiak irakasgaiaren irakaslea). Haiekin batera, ekitaldiko buru izan ziren Roldán Jimeno Aranguren Nafarroako Unibertsitate Publikoko idazkari nagusia eta José María Uribe Oyarbide titulazioko arduraduna.

zoom M.ª Ángeles Azpíroz, Edurne Iribarren, Laura Nieto eta Jerusalén Rodríguez Ávila, ikasleen hitzaldian.

M.ª Ángeles Azpíroz, Edurne Iribarren, Laura Nieto eta Jerusalén Rodríguez Ávila, ikasleen hitzaldian.

M.ª del Rosario Preciado Aranazek eta Miguel Ángel Laco Itoizek, M.ª Ángeles Azpíroz Arrizurieta, Edurne Iribarren Ballent, Laura Nieto Baranda eta Jerusalén Rodríguez Ávilarekin batera, ohiko hitzaldia eman zuten ikasleen izenean. Bestalde, Aulexna Abesbatza (Esperientziaren Gelako Ikasle eta Ikasle Ohien Elkartea) arduratu zen ekitaldiko musikaz.

zoom Aulexna abesbatza, abesten.

Aulexna abesbatza, abesten.

zoom Lartaun de Egibar aitabitxia barrezka Ana Ulargui amabitxiaren hitzaldian.

Lartaun de Egibar aitabitxia barrezka Ana Ulargui amabitxiaren hitzaldian.

zoom Roldán Jimeno NUPeko idazkari nagusia ikasle bat zoriontzen.

Roldán Jimeno NUPeko idazkari nagusia ikasle bat zoriontzen.