Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko 211 ikaslek hartu zuten parte apirilaren 27an, larunbata, ikastegi horrek eskainitako titulazioen graduazio-ekitaldian. Nafarroako kiroldegi unibertsitarioan egin zen ekitaldia. Graduatzen zirenen senitartekoak eta lagunak ere joan ziren 2.200 lagun elkartu zituen ekitaldira. Juan Franco Pueyo NUPeko errektoreorde ohia eta irakaslea izan zen aitabitxia. Egun Nafarroako Minbiziaren aurkako Espainiar Elkarteko burua da.

zoom Elisa Lizarraga (ezk.) eta Emily Chung ikasleak, hitzaldia ematen.

Elisa Lizarraga (ezk.) eta Emily Chung ikasleak, hitzaldia ematen.

Honako hauek izan ziren ekitaldiko buruak: Cristina Bayona Sáez Ikasleen Gaietarako errektoreordea; Sandra Cavero Brújula Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa; eta aipatu aitabitxia.

zoom Juan Franco aitabitxiaren hitzaldiaren une bat.

Juan Franco aitabitxiaren hitzaldiaren une bat.

Ekitaldiari hasiera eman zioten Elisa Lizarraga Echarrenek eta Emily Chung Chungek ikasleen ordez, eta ondoren Juan Franco aitabitxiak hitz egin zuen. Jarraian, Sandra Cavero dekanoak hartu zuen hitza, eta ondoren diplomak eman zitzaizkien titulazioetako graduatuei. Ekitaldia Cristina Bayona errektoreordearen hitzaldiarekin amaitu zen, eta Gaudeamus igitur ereserki unibertsitario tradizionalak eman zion itxiera.

zoom Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleen argazki bat, graduazioa hasi baino lehen.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko ikasleen argazki bat, graduazioa hasi baino lehen.

Graduatutako promozioak

Graduatu ziren ikasleak honako titulazio hauetakoak ziren: Ekonomiako Graduko XI. Promozioa, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko XI. Promozioa, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko Nazioarteko Programako XI. promozioa, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Ekonomiako Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programako X. promozioa, Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko IX. promozioa eta Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko Nazioarteko Programako III. promozioa.
 

zoom Ikasleak, ekitaldia hasi aurretik.

Ikasleak, ekitaldia hasi aurretik.