Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Nafarroako Gobernuarekin batera,  klima-aldaketak eta mehatxu naturalek eragindako osasun-larrialdiei buruzko jardunaldia antolatu du. Saioa apirilaren 25ean, osteguna, izanen da, 16:00etatik 20:00etara, NUPeko Osasun Zientzien eraikineko ekitaldi-aretoan. Programa osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.

zoom NUPeko Osasun Zientzien eraikineko fatxada.

NUPeko Osasun Zientzien eraikineko fatxada.

Begoña Pérez Eransus Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordeak emanen dio hasiera jardunaldiari, eta ondoren hitzaldi labur batzuk emanen dituzte zenbait adituk. Jardunaldian, gai hauek landuko dira: Hego Amerikako osasun-arriskua klima-aldaketaren ondorioz (María Pilar Cornejo Rodríguez, Hondamendien Arriskua Murrizteko Pazifikoko Nazioarteko Zentroko zuzendaria), droneen eta sateliteen erabilera ahultasunak ebaluatzeko (Javier Nuin Zúñiga Green Tech Factory enpresako CEO), uraren banaketa Saharan (Eduardo Irigoyen Soria Mugarik Gabeko Langile eta Teknikarien Elkarteko zuzendaria), Boliviako baso-suteetarako laguntza (Ricardo Bonacho Camp SAR Nafarroako arduraduna), ebakuazio-logistika baso-sutea piztuz gero (Tomás Ballesteros NUPeko irakaslea) eta osasun-laguntzaren kudeaketa kasu horretan (Alberto Lafuente Jiménez Navarra Bidean osasun-garraioko enpresa publikoaren kudeatzailea). 

María Anunciación Pérez Marcos NUPeko irakasleak emanen du azken hitzaldia, eta Erdialdeko Amerikako mehatxu natural batean izandako esku-hartze psikologiko bati buruz hitz eginen du.