Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) graduko 34 aparteko sari eta masterreko 12 eman dizkie ikasketak 2022-2023 ikasturtean bukatu zituzten ikasleei. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko, eta sari hori Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da. 

Eskola eta fakultate guztietatik, graduko espedienterik onena Nerea Nagore Ortegarena izan da (Ekonomia Gradua), eta masterrean, Carlos Gurpegui Armendarizena (Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan). 

Gainerako graduko espediente onenak honela banatu dira: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Nerea Nagore Ortegaz gain, Lorea Otazu Ascunce, Cristina Aragüés Floristán, Leire Berguera Noya eta Raquel Casales González errekonozitu dituzte (guztiak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradukoak, eta azkena EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzekoa).

zoom Nerea Nagore Ortega, NUPen.

Nerea Nagore Ortega, NUPen.

Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, ikasle hauek saritu dituzte: Irati Zurbano Zuazu (Gradua Historian eta Ondarean), Maider Osés Goicoa eta Hirune Michelena Laurnagaray (Gradua Haur Hezkuntzako Irakasletzan); Oana Damaris Radu, Leyre Gastón Molina eta Iker Lacheta Guillén (Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan); Itziar López Martínez de Morentin (Gradua Sociologia Aplikatuan); eta, azkenik, Precious Ekinadoese Imade Imade eta Silvia Rázquin Burgos (Gradua Gizarte Lanean).

Zientzia Juridikoen Fakultatean, ikasle hauek izan dituzte espediente onenak: Lorea Otazu Ascunce eta Raquel Casales González (lehenengoa, Zuzenbide Gradukoa eta bigarrena EAZko eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzekoa) eta Muskilda Ibáñez Mercapide (Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan).

Ingeniaritzak eta osasuna

Osasun Zientzien Fakultatean, ikasle hauek saritu dituzte: Daniel Fernández Astráin eta María Ilarregui Fernández (Erizaintzako Gradua); Andrés Eduardo Fernández Araiz (Fisioterapiako Gradua) eta Nicolás Magrín Crespo (Psikologiako Gradua).

zoom Carlos Gurpegui Armendáriz, NUPen.

Carlos Gurpegui Armendáriz, NUPen.

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan (NIBGMET), ikasle hauek izan dituzte espediente onenak: Raquel Iriarte Cortés (Bioteknologiako Gradua), Unai Gurbindo González (Gradua Datuen Zientzian), Aitor Ayape Rodríguez (Gradua Zientzietan), Ana Satrustegui Ollaquindia (Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan) eta Paula Corella Guillamón (Gradua Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan). 

Azkenik, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoan (IITIGMET), ikasle hauek errekonozitu dituzte: Lucía Sáez León (Gradua Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritzan), Amaia Irisarri García (Gradua Ingeniaritza Biomedikoan), Iñaki Orradre Fernández (Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan), Eduardo Gómez González (Gradua Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzan); Iker Artajo Navarrete eta Martín García de Eulate Pascual (biak Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako Gradukoak); Oihana Elizagoyen Ugalde (Gradua Ingeniaritza Informatikoan) eta Alba Monreal Rodríguez (Gradua Ingeniaritza Mekanikoan).

Masterreko espedienterik onenak

Masterreko ikasketetan, Carlos Gurpegui Armendáriz ikasleaz gain (Unibertsitate Masterra Bigarren Hezkuntzako Irakasletzan), ikasle hauek saritu dituzte Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean: master berean, Clara Jal Salcedo eta Arturo Sánchez González; eta bestetik, Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterrean, Norberto Rodríguez Arnedorena izan da espedienterik onena.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, ikasle hauek saritu dituzte: Elisa Irujo Izcue (Unibertsitate Masterra Enpresen Zuzendaritzan) eta Xiomara Gissella Méndez Bernal (Unibertsitate Masterra Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketan).

Zientzia Juridikoen Fakultatean, ikasle hauek izan dituzte masterreko espediente onenak: Iván Codes Cerdá (Unibertsitate Masterra Abokatutzarako Sarbidean) eta Bárbara Toledo Sepúlveda (Unibertsitate Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan). 

Azkenik, NIBGMETen, María Elisa Pachecho Jaramillo saritu dute (Unibertsitate Masterra Elikagaien Industriako Teknologian eta Jasangarritasunean) IITIGMETen, ikasle hauek lortu dituzte masterreko nota onenak: Álvaro Olcoz Alonso (Unibertsitate Masterra Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzan), Nerea Pascual Lezáun (Unibertsitate Masterra Industria Ingeniaritzan) eta Alejandro Ugarte Salvador (Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sorkuntza Elektrikoa).