Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Tuterako campusean ekitaldi bat egin da berriki Valle del Ebro BHIko (Tutera) Ikerketako Batxilergoko ikasleekin. Han, ikerketa-karrerari buruzko informazioa eman zitzaien, eta, jarraian, ikasleek berek ikasturtean egindako lanak aurkeztu zituzten, haietako batzuk Unibertsitateko irakasleekin lankidetzan eginak eta beste batzuk, berriz, Bigarren Hezkuntzako institutuko irakasleen tutoretzapean eginak. Jarduera hori Unibertsitateak Nafarroan Batxilergoko modalitate hori ematen duten zenbait instituturekin duen lankidetza-hitzarmenaren barnean kokatzen da.

Ekitaldiari hasiera emateko, Ignacio Latorre Ingeniaritza Saileko irakasle eta ISC institutuko ikertzaileak eta Alicia Marín Valle del Ebro BHIko zuzendariak aurkezpena egin, eta ongietorria egin zieten parte-hartzaileei, eta, gero, Ramón Gonzalo Unibertsitateko errektoreak hitzaldi bat eman zuen ikerketa zientifiko profesionalari buruz. Zaragozako Picarral BHIko irakasleak ere izan ziren han, baita Gasteizko Unamuno BHIko ikasleak eta irakasleak ere (bi ikastetxeak AINVES Bigarren Hezkuntzako Ikerketaren aldeko Elkarte Nazionalaren parte dira).

zoom Tuteran egindako saioan parte hartu zuten irakasle eta irakasleak.

Tuteran egindako saioan parte hartu zuten irakasle eta irakasleak.

Tuterako campusean aurkeztutako lanak

Honako lan hauek aurketu ziren: “Alumbrado nocturno”, Lucas Moreno Martínezek eta Miren Serrano Cuartiellesek egina, Carlos Simónen zuzendaritzapean; “Método de detección de riboflavina en orina”, Douaa Hamzaoui Echchafik, Romina Anghelek eta Aldara Sesma Mendozak egina, Izaskun Ciriza eta Pablo Ijalba tutore izanik; “Proyecto en bici sin edad”, Jagoba Aranbarri Riak eta Naroa García Cebrianek egina, Estíbaliz Clementeren gidaritzapean; “Mujer y política en la Ribera durante la Transición”, Alba Fernández Pórtolesek, Alejandro Jalle Alaizak eta Irune Larruquert Zorrozuak egina, Patxi Santos zuzendari izan dutela; “La Navarra vaciada”, Rubén Barea Ullatek, Diego Lorente Navascuések eta Irene Miramon Ochoak egina, Julián Berrueteren tutoretzapean eta, azkenik, “Conservación del reloj de torre de Tudela”, Javier Campo Campok, Daniel Miguel Martínek eta Pablo Sangüesa Hernándezek egina, Ana Carmen Chuecak gidatua Luis Miguel Domínguez Cavero NUPeko irakaslearekin lankidetzan.