Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 54 ikasle ari dira ikasturte honetan parte hartzen Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegiaren XIX. edizioan. Mintegi horrek Unibertsitateko komunitateko kideen espiritu ekintzailea bultzatzea du helburu, enpresen munduko zenbait sektoretako profesionalek emandako solasaldi eta hitzaldi batzuen bidez.

Javier Merino Díaz de Cerio NUPeko Enpresen Kudeaketa Saileko irakasleak zuzentzen du Enpresen Berrikuntzari eta Esperientziei buruzko Mintegia, eta NUP Fundazioak kudeatzen du. Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako Errektoreordetzaren Ikasleen Laneratzea Hobetzeko eta Ekintzailetza Sustatzeko Plan Integralaren barnean dago ekimena. 

Abenduan izan zen mintegiaren lehenbiziko hitzaldia, Nuria Machicot Indversis Management Consulting-eko bazkide eta Negozio Garapeneko zuzendariaren eskutik. Gainerako hitzaldiak honako hauek emanen dituzte: Gorka Lacunza, ATECNA Impacto Documental-eko kudeatzailea (otsailaren 9an); Ana Martínez, Almotech-eko CEOa eta sortzaileetako bat (otsailaren 23an); Raquel Gascó, Quality & Customer Experience H&D Europe Schneider Electric-en (martxoaren 8an); Mar González, Tracasa Instrumental-eko zuzendari kudeatzailea (martxoaren 22an); eta Alfonso Carlosena, NUPeko katedraduna eta ISCko kidea (maiatzaren 10ean).

zoom Hizlariak eta parte hartzaileak, mintegiaren lehenbiziko saioan, abenduan.

Hizlariak eta parte hartzaileak, mintegiaren lehenbiziko saioan, abenduan.

Edizio honetan parte hartzen ari diren ikasleak

Hauek dira mintegiaren edizio honetan parte hartzen ari diren graduko ikasleak: Pablo Frauca Fernández, Pablo Tiberio Pérez, Phebe Asiamah Bandoh (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko ikasleak); Gonzalo Nicolao Ezquerra, Carla Mina Ruiz de Erenchun, Iñaki Paredes Notario, Laura López Agramonte, Marta Morales Colmenero, Nerea Piérola Galdeano, Gorka Piñar Catalán (Zuzenbideko Graduko ikasleak), María Fernanda Dussan Medina (Zientzietako Gradukoa), Dylan Salanova Florian (Ekonomiako Gradukoa), Luis Tarrero de Ossorno (Ekonomiako eta EAZko Gradu Bikoitzaren nazioarteko programakoa), Javier María Bermejo Pérez del Palomar (Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduaren nazioarteko programakoa), Samuel Gómez Jáuregui (Ingeniaritza Informatikoko Gradukoa) eta Alisson Lastra Lapo (Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradukoa).

Masterreko ikasleei dagokienez, Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterreko ikasle hauek ari dira parte hartzen: Joaquín Aliaga, Natalia Armendáriz Eizaguirre, Maitane Arrizubieta Ursua, Jenny Carolina Cante Leonel, Lisbeth Olinda Carrillo Pérez, Manuel Adrián De la Parra García, Hind El Jenue, Stephanie Fiorella Escobedo Alarcon, Alaitz Gutiérrez Jáuregui, María Cristina Landa Eguidazu, Luana Dias Guerra Brandão, Lucía Lumbreras Sánchez, Tibisay Manterola Matos, Bárbara Andrea Núñez Pedemonte, Sayda Paredes Contreras, Juan Camilo Patiño Oliveros, Cynthia Magaly Ramírez Santos, David Daniel Rojas Belletich, Kleber Samaniego Chuquimarca, Alba Toaquiza Quishpi, Juan Pedro Toral Peralta, Carolina Mercedes Urbina Salazar eta Liseth Vinueza Bonilla. Bestalde, Industria Ingeniaritzako eta Enpresen Zuzendaritzako Master Bikoitzeko ikasle hauek ere ari dira parte hartzen: Beñat Andueza Olaortua, Leonardo Arenós Pons, Xanti Eciolaza Ancho, Iván Fernández Irigoyen, Julen García Albizu, Martín García de Eulate Pascual, José Antonio García Martínez, Santiago García Rodríguez, Pablo Joaquín Gracia Cierco, Joan Güixens Mercadé, Oriol Lladonosa Pacheco, Miguel López Romero, Gonzalo Lorrio Muñoz, Ignacio Romera Calvo eta Alejandro Troncoso Sánchez.