Joan eduki nagusira

Gaixotasun arraroak, biodibertsitatea eta ondarea, beste zenbait gairen artean, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) udako ikastaroetan aztergai, abuztuaren amaieran eta irailean.

zoom NUP

NUP

Jakina denez, alde batetik, zenbait monografiko daude Nafar Unibertsitateen Udako Ikastaroen barnean. Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du ekimena, erkidegoko bi unibertsitate presentzialekin (NUP eta Nafarroako Unibertsitatea) eta UHUNen Iruñeko eta Tuterako zentro elkartuekin lankidetzan. Gainerako ikastaroak berekiak ditu NUPek, eta zenbait erakunde lokal eta sozialekin lankidetzan antolatzen ditu. Ikastaro eta inskripzioei buruzko informazioa (epemuga desberdinak dituzte) NUPeko Udako ikastaroen webgunean kontsultatzen ahal da.

Gaixotasun arraroak, ZTIM bokazioak edo hiria artearen ikuspegitik

Lehen taldean, ikastaro hauek ditugu: “Ongizatearen bidaia hurbiltasunaren eta jasangarritasunaren lurraldeetan barrena” (abuztuaren 23tik 27ra) eta “Baziren behin... gaixotasun arraroak” (abuztuaren 30ean eta 31n). Lehenengo monografikoak giza dimentsio espiritualean jartzen du arreta, generoaren ikuspegitik, eta “mugiarazten gaituzten harreman konpasiboak, emozioak, pentsamenduak eta gorputzaren sentsazioak arakatu” nahi ditu, aurkezpenean azaltzen den moduan. Bigarren kasuan, ikasturtean ipuinak landuko dira, gaixotasun arraroak dituzten pertsonek, bai pazienteek (bereziki eskola-adinean daudenek) bai familiakoek, dituzten arazoak ikusarazten eta horiei aurre egiten laguntzeko tresna gisa.

Irailean, “Ikasgelan STEM bokazioak pizteko baliabideak”  programaren bigarren edizioa eskainiko da (abuztuaren 31tik irailaren 2ra), eta ikasgelan zientziekin eta matematikekin zerikusia duten lanbideetan bokazioak pizteko baliabideak aztertzea izanen du ardatza. Bestalde, ikastaro hauek emanen dira: “Hiriko begiradak. Begirada artearen ikuspegitik” (irailaren 7tik 9ra) eta “Europar Batasunaren estrategiak garapen jasangarriko helburuak lortzeko: hezkuntza, energia, nekazaritza eta landako ondarea”, hilaren 11n, Orreagan. Lehenbiziko kasuan, bizi garen hiriari eta, oro har, hiriaren kontzeptuari buruz hausnartu eta eztabaidatuko da, artearen ikuspegitik bidez betiere Bigarrenean, Europako Batzordeak garapen jasangarriaren alde egin duen apustua aztertuko da, datozen urteetarako bere politiken lehentasunezko helburu gisa.

Sistema kapitalista, Uxue eta biodibertsitatea

Bestalde, “Unibertsoaren soinua: musika, izarrak eta herri tradizioak” (Uxuen, 7an eta 8an), “Sistema kapitalista epaitzen: ingurumenaren krisia eta kolapsoak” (25ean eta 26an) eta “Uxue, erresumako unibertsitatea: zientzia, arte mota guztietarako” (28an eta 29an). Lehenbizikoan, eredu sozioekonomikoak eta horiek ingurumenean duten eragina ulertu behar dira, eta, aldi berean, eztabaida konstruktiboa sustatu nahi da Lurra defendatzeko estrategiei buruz eta nazioarteko, estatuko, eskualdeko edo tokian tokiko politika publikoei buruz. Bigarrenak, sarrera librea izanik, Uxueko ondare historiko eta artistikoa hurbilduko du jendearengana, bisitak, Iruñeko Orfeoiaren kontzertu bat, pintura-erakusketak eta hitzaldiak barne.

Irailaren 2an, berriz, “biodibertsitatea, interakzio biotikoak eta funtzio ekosistemikoak” monografikoa emanen da. Udako Ekologia Eskolaren edizio berria da. Eskola 2015ean jarri zen abian. Bertan azalduko da klima-aldaketek nola eragiten dituzten aldaketak bioaniztasunean eta interakzio biotikoetan, zeinek, aldi berean, funtzio eta zerbitzu ekosistemikoak aldatzen baitituzte. Zehazki, ikastaroak zenbait azterketa-kasu erakutsiko ditu, epe luzean iraunkortasun ekologikoa eta sozioekonomikoa sustatzeko. Udako ikastaroen zikloa irailaren 16an itxiko da, Ángel Martínez Baigorri poeta nafarrari buruzko monografiko batekin. Lodosan izanen da, bere jaioterrian.