Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoko liburutegiak (NUP) 376 testuliburu eman dizkio Ekuatore Gineako Unibertsitateari (UNGE), Bisila Bokoko African Literacy Project fundazioak martxan jarri duen “Nirekin ikasi nahi duzu?” ekimenaren bitartez. Kanpainak 28.000 liburu bildu zituen guztira Espainiako hogeita hamar unibertsitate eta erakundetan, eta Bartzelonako portutik Afrikara bidali zituzten ekainaren 13an.

zoom Liburutegia

NUPeko liburutegia

NUPek emandako liburuak hainbat gairi buruzkoak dira: literatura, psikologia, pedagogia, soziologia eta gizarte lana, ingeniaritza, enpresen kudeaketa, geografia eta historia nahiz hizkuntzalaritza. Halaber, hizkuntza-hiztegiak ere bidali ditu. Material horiek guztiak UNGEn ematen diren ikasketetan erabiliko dira.

Ekintza horren bidez, NUPek ekarpena egin du mundu osoan kalitatezko hezkuntza garatzen laguntzeko, zeina Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 2030 Agendaren garapen jasangarriko helburuetako bat baita.

Bisila Bokoko African Literacy Project fundazioa

Bisila Bokoko African Literacy Project fundazioa irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakunde bat da, egoitza New Yorken (AEB) eta bulegoak Ghanan, Frantzian eta Espainian dituena. Bere misioa Afrikan alfabetatzea bultzatzea da, kontinente horretan liburutegi moderno, efiziente eta ongi hornituak martxan jartzea sustatuz.