Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) Ikasketen Amaierako Aparteko Saria eman die ikasketak 2017-2018 ikasturtean bukatu zituzten graduko 26 ikasleri eta masterreko 12ri. Ikasketen batez besteko kalifikazioa 8 edo altuagoa dutela egiaztatzen duten ikasleei ofizioz ematen die NUPek 300 euroko saria. Unibertsitateak sari kopuru jakin bat ezartzen du titulazio bakoitzeko. Saria irabazi izana ikasleen ikasketa espedientean eta Tituluaren Europako Gehigarrian adierazten da. 

zoom Ander Loyola

Ander Loyola, NUPeko graduko espediente onena izan duen ikaslea.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, honako ikasle hauek saritu dituzte: Natalia Pinel Lara (Ekonomiako Gradua eta Enpresen Administraziokoa eta Zuzendaritzakoa) eta María de Arístegui Lavín, Saray Sarasíbar Larraya eta Joxe Maria Barrutiabengoa Ortubal (Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradukoak denak). Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, berriz, hauek: Iñigo Tobes Sesma eta Ainara Zarantón Guillén (Haur Hezkuntzako Irakasletzako Gradukoak biak), Amaia Martínez Sánchez, Irune Varea Hualde eta Marina Vidaurreta Apesteguía (Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradukoak), Hugo Fernández Aramendia (Soziologia Aplikatukoa) eta Maite Herranz Corcín (Gizarte Lanekoa).

Zientzia Juridikoen Fakultatean, Ander Loyola Sergio eta Anais Arana Lanzos (Zuzenbideko Gradukoak) eta Irune Pérez de Irabayen Solanas (Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradukoa).

Ingeniaritzak eta Osasun Zientziak

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko saridunak Paula Resano Goizueta eta Marta Gorria Muñoz dira (Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzakoa eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradukoa, hurrenez hurren). 

Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak hauei eman die saria: Mikel Ramos Inza (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa), Carlos García Vidaurreta (Diseinu Mekanikoaren Ingeniaritza), Iñigo Belio Apaolaza (Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza), Álvaro Iribarren Zabalegui eta Phuc Yau Dung Dang (Industria Teknologien Ingeniaritza), Iker de la Nava Ortego (Informatika Ingeniaritza) eta Fernando Urtasun Elgorriaga (Ingeniaritza Mekanikoa).

Azkenik, Osasun Zientzien Fakultatean, Olaia Zabaleta Azpírozek eta Patricia Goyena Navarrok (Erizaintza) eta Paula Goño Moralesek (Fisioterapia) irabazi dute saria.

Unibertsitate masterretako saridunak

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean, Luz Alejandra Ciceri Beltránek eta Paula Astiz Monroyk irabazi dute saria (Enpresen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra eta Informazio Sistema Integratuen bidezko Prozesuen Kudeaketakoa, hurrenez hurren). Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, berriz, Endika Legarra Nuinek eta Maider Balda Pérezek izan dute espediente onena (Bigarren Hezkuntzako Irakasletzako Unibertsitate Masterra). Zientzia Juridikoen Fakultatean, Andrea Goizueta Garcíak (Abokatutzarako Sarbideko Unibertsitate Masterra) eta Javier González Tijerok (Lan Arriskuen Prebentzioko Unibertsitate Masterra).

zoom David Elizondo

David Elizondo, NUPeko masterreko espediente onena izan duen ikaslea.

Bestalde, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko ikasle hauek izan dute espediente onena: Martín Ecay Narvaiz (Nekazaritzako Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra), Saioa García Rodríguez (Informazio Geografikoko Sistemetako eta Teledetekzioko Unibertsitate Masterra) eta Uxue Galarza Iriarte (Nekazaritzako Industrietako Teknologiako Unibertsitate Masterra). Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoan, Oleksandr Kudinov Brusentsev (Materialen eta Fabrikazioaren Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra) eta David Elizondo Martínez (Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra). 

Azkenik, Osasun Zientzien Fakultateko Ania Irazoqui Ceberiok ere jaso du saria (Osasun Publikoko Unibertsitate Masterra).