Joan eduki nagusira

Julia Huerta Garcíak, Natalia Valencia Abaigarrek, Maider Ullate Domínguezek eta Iñigo Pérez Echeverríak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Nazioarteko Programako tituludunek, arrakastaz gainditu dituzte ICEX España ministerio organismoaren Esportazioa eta Inbertsioak beka-programan sartzeko probak. 

zoom Estudiantes becadas

Ikasle bekadunak, NUPen. Ezkerretik eskuinera Natalia Valencia, Maider Ullate eta Julia Huerta.

Hori dela-eta, prestakuntza programa batean hartuko dute parte. Programa horren barruan, honako hauek egingo dituzte: Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak antolatu eta ICEXek Madrilen dituen bulegoetan emango den Enpresaren Nazioarteko Kudeaketako Master bat, Espainiak kanpoan dituen merkataritza bulegoetan urtebeteko praktikak eta urtebeteko beste praktika batzuk nazioarteko enpresa, entitate eta erakundeetan.

zoom Iñigo Pérez

Iñigo Pérez, NUPen.

Ikasketak atzerrian

Emakumezko ikasleak 1998an jaioak dira eta ikaslea, 1997an. Kasu guztietan, atzerrian egin dute graduaren parte bat. Zehazki, Julia Huerta Garcíak karrerako hirugarren ikasmaila egin du Windsoren, Kanadan (University of Windsor); laugarren ikasmailako lehen seihilekoa Frantzian (ESC Pau Business School) eta curriculum praktikak egin ditu Bruselan (Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritza) azken seihilekoan. Bestalde, Natalia Valencia Abaigarrek hirugarren ikasmaila egin du Aarhusen, Danimarkan (School of Business and Social Sciences) eta laugarren ikasmailako lehen seihilekoa Hsinchun, Taiwanen (National Tsing Hua University). Azkenik, Maider Ullate Domínguezek hirugarren ikasmaila egin du Sidneyn, Australian (University of Technology Sidney) eta Iñigo Pérezek karrerako hirugarren ikasmaila egin zuen Lituanian (Vilna), ISM University of Management and Economics unibertsitatean.