Joan eduki nagusira

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) udako ikastaroen XX. edizioaren eskaintzak aurrera darrai hurrengo bi asteetan honako monografiko hauekin: “Ur tanta baten bidaia lurpeko munduan” (abuztuaren 19tik 21era), “Politikaren krisia Espainian” (abuztuaren 24tik 28ra), “Bizikidetzarako lekuak (espazioak): pandemia, krisia eta ziurgabetasuna” (hori ere abuztuaren 24tik 28ra). Ikastaroetan izena emateko epeak abuztuaren 17an, astelehena, amaituko dira lehen kasuan, eta abuztuaren 20an beste bi kasuetan. Tramitea NUPeko udako ikastaroen webgunearen bidez egiten ahal da. Hori guztia telematikoki eginen da. Bestalde, gogoratu irekita dagoela iraileko eta urriko ikastaroetarako inskripzioa.  

zoom UPNA

NUP

Ur tanta baten bidaia lurpeko munduan” monografikoa Fran Sanz Morales NUPeko irakasleak zuzendu du, eta bere xedea da uraren zikloa zer den eta nola funtzionatzen duen jakitea, baliabide natural horren garrantzia nabarmentzea eta toki batzuek kutsadurarekiko eta jokabide desegokiekiko duten zaurgarritasuna azpimarratzea, eta baliabide hori egoki erabili beharra azpimarratzea iraunkortasuna bermatzeko eta, horrez gainera, Nafarroako aberastasun naturala ezagutzea.  

Politikaren krisia eta pandemia eta ziurgabetasuna 

Bestalde, “Politikaren krisia Espainian” monografikoak, Jorge Urdánoz Ganuza unibertsitateko irakasleak zuzendutakoak, alderdi politikoak, hauteskunde-sistema, justizia-administrazioa eta botere-banaketa, monarkia, trantsizioa eta ustelkeria aztertuko ditu. Ikastaroak gaur egungo une politikoaren erradiografia bat eskaini nahi du, eta ikuspegi instituzionaletik begiratzen die “egoera horren muinean dauden egiturei, antzezleei baino gehiago”, esan duenez. 

Azkenik, ikastaro hau ere eskainiko da abuztuan: “Bizikidetzarako lekuak (espazioak): pandemia, krisia eta ziurgabetasuna”. Ana Aliende Urtasun irakaslearen, Natalia Tajadura Arizaleta Gizarte Ekintzarako Unitatearen arduradunaren eta Ana Ansa medikuaren zuzendaritzapean, gakoak eskainiko ditu “espazioetan bizitzen eta lekuak sortzen ikasteko, krisi eta pandemia garaian barne bizitzan barrena bide egiteko aukera emanen dutenak, errealitatea ahotan hartuz isiltasunari aurka protesta eginez gizakiok bilbatzen ditugun elkarrizketa bizietan”, arduradunek zehaztutakoaren arabera.