Joan eduki nagusira

Zazpiehun bat lagun izan ziren Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) Erakusteko Egunetako lehenbizikoan. Otsailaren 29an egin zen, Arrosadiko campusean, eta 2020-2021 ikasturteko eskaintza akademikoaren eta zerbitzuen berri eman zuten. Martxoaren 7an (larunbata) izango da bigarren jardunaldia, eta martxoaren 14an Tuterako campuseko saioak, non azalduko baitira Tuteran eskaintzen diren titulazioak. Jardunaldietako hizlariei eta edukiei buruzko informazio guztia NUPen webgunean dago kontsultatzeko. 

Zehazki, Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko, Zientzia Juridikoen Fakultateko eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko titulazioei buruzko informazioa eman zuten asteburuan Arrosadiko campusean. Hurrengo asteburuan, berriz, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko, Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko eta Osasun Zientzien Fakultatekoen berri emango da. Osasun Zientzietako ikasketei buruzko saioak Barañaingo etorbideko eraikinean egingo dira. Graduez gainera, nazioarteko programak ikas daitezke, bai eta hizkuntzadun graduak eta espezializaziodun graduak ere.

zoom Aula Fernando Remacha

2020ko Unibertsitatea Erakusteko Egunetan parte hartu zuen jendea.

Unibertsitatea Erakusteko Egunetan, Unibertsitatearen instalazio batzuk ere bisitatu daitezke, adibidez liburutegia, kiroldegia eta Urkiak unibertsitate-egoitza. Egun horietan, Unibertsitate Arretarako Bulegoa ere zabalik egongo da 10:00etatik 14:00etara (liburutegiko beheko solairuan), eta informazioa emango dute aurreinskripzioari, ostatu hartzeko lekuei, bekei eta ikasle berrientzako interesgarriak diren beste zenbait gairi buruz.

Unibertsitatea Erakusteko Egunetan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik.  

zoom Finca de prácticas

En las Puertas Abiertas también se ofreció la posibilidad de visitar la finca de prácticas.

NUPeko graduen eskaintza akademikoa

Gaur egun, 25 gradu eta 6 gradu bikoitz eskaintzen ditu Unibertsitateak. Zehatz-mehatz, gradu hauek irakasten dira Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoan: Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritza; Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntza; Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako eta Elikagaien Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Gradu Bikoitza; Bioteknologiako Gradua; Zientzietako Gradua; Datuen Zientziako Gradua; eta Datuen Zientziako eta EAZko Gradu Bikoitza. 

Bestetik, Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoak gradu hauek eskaintzen ditu: Ingeniaritza Elektrikoa eta Elektronikoa; Ingeniaritza Mekanikoa; Industria Teknologien Ingeniaritza; Diseinu Mekanikoko Ingeniaritza; Ingeniaritza Informatikoa; Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritza; Ingeniaritza Biomedikoa; eta Telekomunikazioaren Teknologien Ingeniaritzako eta Ingeniaritza Biomedikoko Gradu Bikoitza.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateak, berriz, hauek: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza (EAZ); Ekonomia; Ekonomiako eta EAZko Gradu Bikoitza (nazioarteko programa); eta Zuzenbideko eta EAZko Gradu Bikoitza. 

Osasun Zientzien Fakultatean lau gradu hauek irakasten dira: Erizaintza, Fisioterapia, Medikuntza eta Psikologia. Azkenik, Giza, Gizarte eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, gradu hauek egin daitezke: Historia eta Ondarea; Soziologia Aplikatua; Gizarte Lana; Haur Hezkuntzako Irakasletza; Lehen Hezkuntzako Irakasletza; eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasletzako Gradu Bikoitza. Irakasletzako graduak euskaraz ere egin daitezke. 

Nazioartekotzearen eta atzerriko hizkuntzak ikastearen aldeko apustua egina du NUPek, eta, horrenbestez, aukera ematen du nazioarteko bederatzi programa egiteko eta gradu jakin batzuetan ingelesa, frantsesa edo alemana ikasteko ere. Gainera, espezializazioa egin daiteke zenbait gradutan (titulu berekiak). Eskaintza osoa Unibertsitatearen webgunean dago kontsultatzeko.