Joan eduki nagusira

zoom FuVeX enpresako kideak, drone hibridoarekin argazkia ateratzen. Ezkerretik eskuinera: José Javier Astráin, Ion Goizueta, Carlos Matilla, Carlos Castellano, Jesús Villadangos eta Mael Taleb.

FuVeX enpresako kideak, drone hibridoarekin argazkia ateratzen. Ezkerretik eskuinera: José Javier Astráin, Ion Goizueta, Carlos Matilla, Carlos Castellano, Jesús Villadangos eta Mael Taleb.

Correosek arrakasta izan du FuVeX “start-up” enpresak diseinatutako dronearen teknologia aztertzerakoan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile eta egresatuek Tuteran sortu den eta goraka ari den enpresa bat da FuVeX. Tripulatu gabeko aireontziak logistika eta banaketa larrialdiak konpon ditzake bazter-eremuetan. Espainian distantzia luzeko banaketaren lehenengo probak egin ondoren, Correosek ebaluatu du aipatu droneak premiak betetzen dituela eginkizun garrantzitsuak garatzeko, bere izaera hibridoari esker. Izan ere, hegazkinaren bi hego finko eta lau errotore elkartzen ditu (hego birakariak), eta horrek edozein gainazal lautan bertikalean aireratzeko eta lur hartzeko aukera ematen dio aireontziari helikoptero bat balitz bezala, eta gero modu efizientean hegan egiteko aukera hegazkin batek bezala. Hegazkin/multierrotore teknologia honek ohiko droneek emandako hegaldi-distantziaren halako bost ematen du gehienez ere, eta, batez beste, kostuen % 50 aurrezten du merkatuko gainerako aireontziekin alderatuz.

Correosen asmoa da teknologia hori aplikatzea bere banaketa gaitasuna hobetzeko, eta, horrenbestez, teknologia hori postarientzat erabilgarria izango den tresna osagarria izatea, irisgarritasun zaila duten edo eguraldi txarra dela-eta bakartuak geratzen diren landa eremuetan banaketa lana erraztuko diena beren segurtasunerako arriskurik gabe.

Benetako inguruneetan droneekin probak egiten ari den Espainiako lehenengo logistika-operadorea da Correos; Proba horiek Castro de Rey-n (Lugo), TAINen instalazioetan, egiten dira (Teknika Aeroespazialeko Institutu Nazionalean).

FuVeX-en dronearen abantailak

Proba horiei esker, Correosek ongi probatu du FuVeX enpresaren hegazkin/multierrotore teknologia zein neurritan den pakete banaketako eskakizun operatiboei erantzuteko gai. Correosek espresuki aukeratzen du teknologia hori, zeinaren bidez bi premia betetzen baitira: bertikalean aireratuz eta lur hartuz, droneek edozein gainazal lauan egitura hedatu, eta han utz dezakete beren zama, laguntzen dien egitura bat edukitzeko beharrik gabe; eta, beren egitura ezaugarriak direla eta, autonomia handia eskaintzen dute, eta horri esker aukera dute ohiko droneek hegan egiten duten distantziaren bost halako egiteko. Beraz, ibilbide handiak egin ditzakete bidaia bakarrean.

Drone horiek orduko 100 kilometroko abiadura har dezakete, eta gehienez ere orduko 40 kilometroko haizeak jasateko gai dira. Nabigazioari dagokionez, errotoreen ardatzak aldatu ondoren, dronea hegazkina bezala ibiltzen da modu autonomoan hegaldi-plan dinamiko bati jarraituz: aireontziak bere hurrengo mugimendua definitzen du aldez aurretik finkatutako plan horren, bere sentsoreen arabera detektatzen dituen gorabehereen eta basetik jasotako jarraibideen arabera.

Paketea ematean malguagoa izateko eta operazioaren segurtasuna hobetzeko, droneak kargatzeko badia konfiguragarri bat du (paketeak ahokatzeko tokia da), eta horri esker askotariko zama motak eramateko gai da, bai airetik jaurtiz bai lurrean emanez. Aireontziaren malgutasun horri esker unean uneko operazioak eta operazio anizkunak eraginkortasunez egiten dira. Dituzten egitura ezaugarriei eta egungo ezaugarri aeronautikoei esker, aireko ibilgailu horiek segurtasunez egin ditzakete garraio lanak larrialdi egoeretan (sendagaiak, desfibriladoreak, balizak, bateriak...), bai eta banaketa lanak ere eremu bakartuetan edo edo irisgarritasun zaila dutenetan.

NUPekin lotura duen enpresa

FuVeX enpresak garatu du teknologia hori, eta NUPekin lotutako zenbait teknologok osatzen dute: José Javier Astráin Escola eta Jesús Villadangos Alonso, Estatistika, Informatika eta Matematika Saileko irakasleak eta Smart Cities Institutuko ikertzaileak (ISC); Carlos Castellano Aldave, Unibertsitateko Jerónimo de Ayanz Zentroko sustatzaile ohia; eta Alberto Estella Ruiz (Diseinu Ingeniaritza Diseinu Mekanikoan), Gonzalo Iranzu Balbuena (Ingeniaritza Diseinu Mekanikoan), Pablo Medrano Fernández (Telekomunikazio Ingeniaritza eta doktoretzako ikaslea), eta ikertzailea ISCn; Ion Goizueta Crespo (Industria Ingeniaritza), eta Mael Taleb (Informatika Ingeniaritza). Azken biak ikertzaile lanetan aritzen dira FuVeX enpresan. Haiekin batera lan egiten du Carlos Matilla Codesek, enpresaren lehen exekutiboak, ingeniari aeronautikoak eta Enpresen Kudeaketako Masterrak (MBA).

FuVeX enpresak europar proiektu batean parte hartzen du droneei buruzko europar araudi berriaren garapenari laguntzeko, eta zenbait aitorpen jaso ditu. Esaterako, Start-Up Europe Awardsen irabazlea izatea nazio-mailan eta Blue Investen irabazlea, Karmenu Vella maltarrak, Ingurumeneko, Itsaso Arazoetako eta Arrantzako europar komisarioa buru duen ekitaldia.