Joan eduki nagusira

zoom Ikasle, irakasle eta katedrako enpresetako arduradunak, Sario eraikinean argazkia ateratzeko.

Ikasle, irakasle eta katedrako enpresetako arduradunak, Sario eraikinean argazkia ateratzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 85 ikaslek, gehienak Industria Ingeniaritzako Masterreko lehen ikasmailakoak, eta Energia Berriztagarriak: Sorkuntza Elektrikoa Unibertsitate Masterra  egiten ari diren beste sei ikaslek parte hartu dute “Erronka berriztagarria” lehiaketaren hirugarren edizioan. Erakundeko  Energia Berriztagarrietako Katedrak  antolatu du. Ikasleek, taldetan banatuta, 24 orduz jarraian lan egin zuten (ostegunetik ostiralera bitartean, martxoaren 15 eta 16an) aipatu katedrako enpresek Energiaren V. Astea  amaitzeko proposatutako "Bizitegi-etxebizitzarako hornidura elektriko integralerako sistemaren diseinua" erronka ebazteko.

Erronka irabazi zuen taldeko kideak hauek izan dira:  David Elizondo Martínez, David González Lizarraga, Francisco Javier Seller Asín, Adrián Villafranca Hernández, Xabier Burdaspar Basterra, Jon Olagüe San Martín, Mikel Robert Antonio Cano Berry eta Sergio Riezu Bozal. Accesita irabazi zuen taldeko kideak hauek izan dira: María Íñigo Labairu, Paula Rodríguez Fernández, Jon Ciérvide Ojer, Natalia Armendáriz Eizaguirre, Leyre Rosado Galparsoro, Raquel González Aríztegui, Juan Gutiérrez Sáenz eta José Javier Imas González. Talde irabazleak 500 euroko saria jaso zuen, eta accesita 300 eurokoa izan zen.

zoom Talde irabazlea, aurrean. Lehenengo lerroan, ezkerretik eskuinera, Xabier Burdaspar, Sergio Riezu, Jon Olagüe, David Elizondo, Francisco Javier Seller, Adrián Villafranca, Mikel Robert, Antonio Cano Robert eta David González. Atzean, epaimahaikideak.

Talde irabazlea, aurrean. Lehenengo lerroan, ezkerretik eskuinera, Xabier Burdaspar, Sergio Riezu, Jon Olagüe, David Elizondo, Francisco Javier Seller, Adrián Villafranca, Mikel Robert, Antonio Cano Robert eta David González. Atzean, epaimahaikideak.

Tuterako etxebizitza bateko kontsumo elektrikoa eta ur bero sanitarioarena, bai eta berokuntza edo klimatizazioarena ere, hornitzeko beharrezkoa zen energia lortu behar zen erronkan. Baldintza hau bete behar zuen: gutxienez ere energia horniduraren % 50 berriztagarria izan behar zen eta gutxienez ere autonomia egun bat izan behar zuen hornidurak huts egiten bazuen. Aurkeztutako proiektu guztiek balio hori areagotu zuten, eta energia berriztagarriaren % 80 inguru lortu zuten prezio lehiakorretan. Gehienek (baita irabazleek ere) proposatu zuten panel fotovoltaikoak erabiltzea hornidura elektrikorako eta ur bonbetan oinarritutako sistemak berokuntza eta klimatizaziorako, bai eta eguzki bilgailu termikoak ere.

Horrez gainera, Energiaren V. Astearen helburua zen teknologia eta energia berriztagarrien enpresak ikasleei hurbiltzea eta beren gaitasun berritzailea sustatzea. Horretarako, erronkaz gainera, katedrak saio bat antolatu zuen, eta bertan arloko enpresetan egiten duten lanaz aritu ziren NUPeko ingeniari tituludun hauek: Mikel Tapia Pascal (Siemens Gamesa Renewable Energy), José Luis Laborda Rubio (Nordex-Acciona Windpower), Eduardo Burguete Archel (Ingeteam Power Technology), Andrea Molina Azcona (Acciona Energía) eta Francisco Javier Sorbet Presentación (Cener). 

24 orduz jarraian lan egin zuten

zoom Accesita lortu zuen taldea. Lehen lerroan, ezkerretik eskuinera. María Íñigo, Juan Gutiérrez, Raquel González, Leyre Rosado, Natalia Armendáriz, Paula Rodríguez, Jon Ciérvide eta José Javier Imas. Atzean, epaimahaikideak.

Accesita lortu zuen taldea. Lehen lerroan, ezkerretik eskuinera. María Íñigo, Juan Gutiérrez, Raquel González, Leyre Rosado, Natalia Armendáriz, Paula Rodríguez, Jon Ciérvide eta José Javier Imas. Atzean, epaimahaikideak.

Erronkan parte hartu zuten ikasleek 24 orduz lan egin zuten Iruñeko Arrosadiko campuseko Sario eraikinean, eta antolakuntzak bazkaria, afaria, gosaria eta otordu arterako ahamenen bat eman zizkien. Aldi horretan, enpresek proposatutako proiektu batean kontzentratu zen talde bakoitza, eta erantzun berritzaile bat garatu behar izan zuten erronka horretarako.

Lehiaketako epaimahaian katedra osatzen duten  enpresetako kide hauek izan ziren: Carlos Girones, Ingeteamekoa; Jose Luis Laborda, Acciona Windpower-Nordexekoa; Jaione Bengoechea  CENERekoa; José Luis Rodríguez, Siemens-Gamesakoa; eta Ana Irazabal, Acciona Energíakoa, eta NUPeko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) irakasleak, Pablo Sanchis Katedrako zuzendaria, David Astrain bere zuzendari teknikoa, Idoia San Martín bere idazkari teknikoa eta Julio Pascual irakaslea barne. Guztiak NUPeko Institut of Smart Cities (ISC) erakundeko kideak dira.

NUPeko Energia Berriztagarrien Katedra 2010ean sortu zen, lankidetzarako esparru-hitzarmen bati esker. Hitzarmena Unibertsitatearen eta Acciona Energía, Acciona Windpower, Gamesa, Ingeteam enpresen eta CENER delakoaren artean izenpetu zen, ikerketa eta irakaskuntza jarduera batera egiteko.

Sari banaketaren ekitaldiko une lasai bat. Sari banaketaren ekitaldiko une lasai bat.
Erronkak 24 ordu iraun zuen. Erronkak 24 ordu iraun zuen.
Ikasle bat, bere ikuspegia partekatzen. Ikasle bat, bere ikuspegia partekatzen.
Ikasle taldea, lanean. Ikasle taldea, lanean.
Epaimahaikideak, txaloka lanen defentsan. Epaimahaikideak, txaloka lanen defentsan.
Une bat konponbideak azaltzeko. Une bat konponbideak azaltzeko.
Bi ikasle, iritziak trukatzen. Bi ikasle, iritziak trukatzen.
Ikasle bat, bere ideiak azaltzen kideei. Ikasle bat, bere ideiak azaltzen kideei.
Bi ikasle, lanean. Bi ikasle, lanean.
Parte hartzen duten beste taldeetako bat. Parte hartzen duten beste taldeetako  bat.
Ikasleak, lan-jardunaldian. Ikasleak, lan-jardunaldian.
Ikasle bat, azalpen batean. Ikasle bat, azalpen batean.
1 / 2
Desafío Renovable