Joan eduki nagusira

zoom Francisco Falcone, ISCko ikertzailea, saritutako artikuluaren egilekidea.

Francisco Falcone, ISCko ikertzailea, saritutako artikuluaren egilekidea.

Francisco Falcone Lanas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Smart Cities Institutuko (ISC) ikertzaileak eta erakunde horretako Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Saileko irakasleak aurkeztutako ponentzia hoberenari emandako sari bat lortu du Sentsoreei eta beren Aplikazioei buruzko 4. Nazioarteko Konferentzia Elektronikoan (4th. International Electronic Conference on Sensors and Applications. ECSA-4). Saritutako artikulua Vigoko Unibertsitatearekin eta Marokoko Abdelmalek Essaadi Unibertsitatearekin lankidetzan egina da, eta eredu bat proposatzen du nekazaritza adimendunean sentsoreen sare sistema bat optimizatzeko, interferentziarik egon ez dadin eta ingurumen datuak lortzeko, baliabide hidrikoak kontrolatzeko eta lursailen osagai kimikoen maila neurtu edo aurkitzeko.

“Gisa honetako hari gabeko sentsoreen sareen prestazioak nekazaritza adimenduneko inguruneetan hauen araberakoak dira: hala ingurunea —labore, lursail motak…—, nola komunikazioak hartzen eta igortzen dituzten gailuen diseinua, hau da, igorgailu bat eta hargailu bat dituzten dispositiboena —azaldu duFrancisco Falconek saritutako artikuluari buruz—. Kanal irrati-elektrikoaren azterketa zehatzaren bidez, zeinaren bidez igortzen baitira sentsore sarearen funtzionamendua ahalbidetzen duten seinaleak, sare horren funtzionamenduaren ezaugarriak lor daitezke. Interferentzien minimizazioari eta bere gaitasuna areagotzeari dagokienez sistemaren portaera optimizatzea ahalbidetzen du horrek.

Sentsoreei eta beren Aplikazioei buruzko 4. Nazioarteko Konferentzia Elektronikoa  “online” egin da ikertzaile talde batek antolatu du MDPI (Multidisciplinary Digital Publishing Institute) Suitzako zientzia argitaletxearen eta “Sensors” aldizkari espezializatuaren laguntzarekin.

Curriculum laburra

Francisco Falcone Telekomunikazio Ingeniaria NUPen eta Unibertsitateko irakasle titularra da, eta arlo hauen ikerketan espezializatuta dago: material artifizialak eta metamaterialak; hari gabeko sareen planifikazioa, analisia eta optimizazioa; ingurune elektromagnetiko konplexuen modelatua, eta testuinguruko sistemak eta ingurumen adimena. Komunikazioa, Seinaleak eta Mikrouhinak izeneko ikerketa taldeko kidea da. Antonio López Martín katedradunak zuzentzen du ikerketa taldea.